Tolosaldeko Mankomunitateak ‘Eman aurpegia’ aurkeztu du hondakinen gaikako bilketari buruzko sentsibilizazio kanpaina berria
Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketari buruzko sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean, ‘Eman Aurpegia!’, Ikaztegietan, honako hauekin:
- Alaitz Labaien Tolosa, Mankomunitateko lehendakaria (Amezketako alkateordea)
- Gurutze Etxezabal Iturrioz, Mankomunitateko lehendakariordea (Orexako alkatea)
- Alba Garmendia Castaños, Ikaztegietako alkatea.
Alaitz Labaienen hitzetan, «asmo handiko lan-plan baten aurrean gaude, Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako herritarrek gehiago eta hobeto birziklatu dezaten. Hiri-hondakinen gaikako bilketaren tasa % 66,98koa da (2022. urtea), Europako Zuzentarauak 2025erako ezarritako helburua gaindituz (%55,0). Hala ere, gure konpromisoa ezarritako helburuak lortzea ez ezik (% 5eko igoera 2030erako eta % 10ekoa 2035erako), horiek gainditzea ere bada».
HASI DA “BIZITZA LUZEA KAFE-KAPSULEI” KANPAINA
Urtarrilaren 23tik otsailaren 16ra bitartean, erabilitako kafe-kapsulak bereizita biltzeko 60 edukiontzi jarriko dira Tolosaldean, eta bederatzi udalerritan 10 informazio-gune jarriko dira, herritarrak horiek birzikla ditzaten kontzientziatzeko.
Olatz Peonek eta Gurutze Etxezabalek, Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde hurrenez hurren, erabilitako kafe-kapsulak gaika biltzeko, Mankomunitateak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin, antolatu duen kanpaina aurkeztu dute gaur goizean, urtarrilak 23, 11:00etan Tolosako Trianguloan.
Kafea munduan gehien kontsumitzen diren produktuen artean dago. Urteak igaro ahala, kontsumo-formatua aldatuz joan da, baina ez beti formatu iraunkor baterantz. Gaur egun, oso ohikoa da kafea kapsuletan kontsumitzea, eta protagonismo handia hartu du etxean, kafetegietan edota elkarte gastronomikoetan sortzen diren hondakinen artean.
Sortzen den hondakina plastikozko edo aluminiozko ontziak eta kafe-hondarrek osatzen dute, gaikako bilketan helburu desberdinak dituzten bi hondakinek,
mankomunitateko lehendakariak gogorarazi digunez. Kafea edukiontzi marroian utzi beharko litzateke, eta plastikozko edo aluminiozko ontzia, berriz, edukiontzi horian. Hala ere, kasurik onenean, badira erabilitako kapsulak horira botatzen dituztenak, kafehondarrez beteta edo garbitu ondoren, hutsik. Nolanahi ere, ez da % 100 birziklatzen.
Hemendik aurrera, Olatz Peonek azaldu duenez, Tolosaldeko herritarrek erabilitako kafe-kapsulak birziklatu ahal izango dituzte erabilitako olioedukiontziaren ondoan jarriko diren 60 edukiontzietan, kafe-kapsulak % 100ean birziklatu ahal izateko, mankomunitatean ibiliko diren informazio-guneetan ikus daitekeen bezala. Gune horietara hurbiltzen diren pertsonek kapsuletako ontziekin egiten diren edukiontziak, bestelako
ontziak eta hiri-altzariak ikusi ahal izango dituzte. Zati organikoarekin landareentzako substratua eta hainbat berogailuetan erabiltzeko pelletak ere egiten dira. Horrela,
“zirkulartasuna sartzea lortzen dugu birziklatze-katerako arazo bat izaten ari ziren hondakin horien kudeaketan”. Adibidez, erabilitako 6.000 kapsularekin hondakin organikoak konpost bihurtzeko erabiltzen den konpostagailu bat egin daiteke.
Bestalde, mankomunitateko lehendakariordea den Gurutze Etxezabalek, herritarrek hirihondakinen zati berri horren gaikako bilketan parte hartzea garrantzitsua dela azpimarratu du; “Gure helburua lehenengo urtean hondakin horietatik 55.000 kg biltzea da, hau da, 1.750.000 kapsula inguru”. Horretan laguntzeko “informazio liburuxka bat postontzietan jartzen ari gara mankomunitateko etxe guztietara iritsiko delarik, eta informazio guneak antolatzen ari gara herritarrak kontzientziatzeko”.
Informazio puntu hauek gaur bertan hasi dira, prentsaurrekoaren ondoren, eta mankomunitateko beste bederatzi udalerritan jarraituko dute, egutegi honi jarraituz:
HERRIA | EGUNA | ORDUA |
TOLOSA | Urtarrilak 23, astelehena | 10:00-14:00 |
ALEGIA | Urtarrilak 25, asteazkena | 16:00-20:00 |
ANDOAIN | Urtarrilak 28, larunbata | 10:00-14:00 |
ANOETA | Urtarrilak 31, asteartea | 10:00-14:00 |
TOLOSA | Otsailak 4, larunbata | 10:00-14:00 |
ASTEASU | Otsailak 6, astelehena | 16:00-20:00 |
VILLABONA | Otsailak 7, asteartea | 10:00-14:00 |
IBARRA | Otsailak 9, osteguna | 16:00-20:00 |
IRURA | Otsailak 14, asteartea | 16:00-20:00 |
ZIZURKIL | Otsailak 15, asteazkena | 16:00-20:00 |
Lehendakariordeak herritarrak informazio-guneetara hurbiltzeko deia egin du. Bertan, “egunero, kit bat zozketatuko da, kafe-hondarren substratuaren gainean haziko diren perretxikoak eta ontziekin egindako ontzi batekin batera, asmakizun sinple batean parte hartzen dutenen artean. Gainera, hurbiltzen diren lehenengo 150 pertsonei kafehondarrekin egindako hazi-ponpa bat emango zaie, loreontzi batean landatu ahal izateko. Loreontzi horretan ernetuko diren landareek gogora ekarriko digute zein garrantzitsua den birziklatzea”.
Urtarrilaren 26rako informazio-liburuxka etxe guztietara iristea espero da, eta otsailaren 7rako kaleetan kafe-kapsulen edukiontzia jarrita izatea.
ALEGIA ETA IKAZTEGIETA EGUBERRITAKO BILKETA BEREZIA
ALEGIA ETA IKAZTEGIETA
Gabonetako jaiak direla eta, hondakinak biltzeko egutegia aldatu egiten da:
– Abenduaren 24an eta 31n, larunbatak, EZ DA ERREFUSAREN BILKETARIK EGINGO.
– Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, igandeak: ORGANIKOA ETA ERREFUSA BILDUKO DIRA, ohiko ordutegian.
Beraz, abenduaren 24an eta 31n ez dira kubo grisak atera behar, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean kubo grisak eta marroiak aldi berean aterako dira. Biltzeko bi ekipok bereizita jasoko dituzte.
Informazio gehiago 943676216 telefonoan.
Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina abiarazi du Tolosaldeko Mankomunitateak
• Beirazko ontziak birziklatzearen inguruko sentsibilizazio-ekintzak indartuko ditu kanpainak, ostalaritza-establezimenduei zuzenduta, udalerrietan bildutako beira-kopurua handitzea helburu izanik.
Tolosaldeko Mankomunitateak beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria abiaraziko du maitzaren 24tik aurrera Alegia, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Andoaingo ostalaritza-establezimenduetan.
Kanpaina berriaren helburua Mankomunitatean gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea da eta edukiontzietan jasotzen den material inpropio kopurua ahalik eta txikiena izatea, kalitatezko sailkapena eta birziklapena egiteko. Horretarako landa-lana egitea aurreikusi da, hau da ostalaritzara bisitak. Beirazko ontzien birziklatzeari buruzko argibide gehiago emanez eta birziklatzeak Tolosaldeko Mankomunitateari dakarzkion ingurumen-onurei buruzko sentsibilizazioa bultzatuz.
Horrela, maiatzaren 24tik ekainaren 14 bitartean, langile kualifikatuak hurbilduko dira establezimenduetara. Lehen fasean, argibideak eman eta beharrizanak antzemango dira; establezimendu bakoitzak sortutako hondakin-bolumenaren arabera, edukiera handiagoko ala txikiagoko ontziak banatuko zaizkie ostalariei (behar izanez gero), beirazko hondakinak birzikla ditzaten, eta, oro har, birziklatzeko erraztasunak emango zaizkie. Arrazoizko epe bat igarota, langileak establezimenduetara joango dira berriro, bereizketa behar bezala egiten ari direla ziurtatzeko.
Tolosaldeko Mankomunitateak nabarmendu du oso garrantzitsua dela ostalarien lankidetza, gaika bildutako beira-kopuruak gora egiten jarrai dezan. Izan ere, ostalaritzan sortzen da erabilera bakarreko beira-hondakinen % 50, eta, beraz, ostalaritza funtsezko sektorea da birziklatze-helburuak lortzeko: alor horretan egindako edozein aurrerapenak hobekuntza esanguratsua ekarriko du, klima-aldaketaren aurkako borrokan.
HARRO EGOTEKO ARRAZOI BAT
Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko abian da. Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handietan sortzaile diren establezimenduei, laguntza berezia eskainiko die: hondakin organikoa establezimenduaren atarian bilduko duen zerbitzu berezia.
Maiatzaren 5 ean martxan jarriko den kanpaina baten bidez ahalik eta atxikimendu gehienak jaso nahi dira lau astetan zehar, eta horretarako hezitzaile pare baten bisitak jasoko dituzte bi herri hauetako establezimenduek. Era berean mankomunitateko web orrian, https://tolosaldekomankomunitatea.eus/ zalantzak argitzeko, eskaera egiteko eta informazio gehiago jasotzeko atala izango da prest.
Beste udalerri batzuetan egiten den moduan, sistema honek, erosotasuna eskainiko dio erabiltzaileari, Mankomunitateak doanik banatuko baitizkio bere beharren araberako kubo tamaina eta poltsa konpostagarriak eta hondakinen poltsa, asteko 3 egunetan goizeko 9:30etan jasoko baitzaio establezimenduko atarian. Bisitatuko diren establezimenduetan triptiko bat banatuko da, non herri bakoitzerako bilketa egunak adierazteaz gain, organikora bota daitekeenaren informazioa eta hondakinak horrela biltzeak suposatzen dituen onurak aipatuko diren.
Organikoa behar bezala banatu eta biltzearekin gainera, birziklatzen ez den hondakin kopurua gutxituko dugu, horrek gure ingurumenean eta baita ekonomian ere suposatzen duen abantailarekin. Egun batez fruta azalak, kafe -hondarrak edo lore xorta zimelak izan zirenak, konpost moduan bueltatuko dizkiogu lurrari produktuak ekoizteko behar dituen ongarri gisa. Ekonomia zirkularraren aldeko keinu errazenetako bat.
*Atxikituta banatuko den esku-orria eta programan sartzen diren establezimenduei banatuko zaien adierazgarria
ALDAKETAK ANOETA ETA ZIZURKILGO ATEZ ATEKO BILKETAN
Martxoaren 1etik aurrera, Anoeta eta Zizurkilgo atez ateko bilketan aldaketak izango dira. Orain arte, bilketa gauez egiten zen, baina hemendik aurrera bilketa hau goizez egingo da. Hori dela eta, kuboak kalera atera beharko dira goizeko 8:00etarako.
Bilketa egunak ere aldatu egingo dira. Horrela, hemendik aurrera errefusa asteazkenetan jasoko da. Sortzaile berezien kasuan, larunbatetan ere bilketa berezia izango dute.
Honetaz aparte, bolumen handiko hondakinak biltzeko eguna ere aldatuko da. Hemendik aurrera ostegunero atera beharko dira 20:00etatik 22:00etara, aldez aurretik 943 67 62 16 telefonoan abisatuta. Hondakin hauek edukiontziaren ondoan utzi beharko dira.
Hauek dira kontuan hartu beharreko aldaketak:
– Hondakin organikoak astearte, ostiral eta igande goizetan bilduko dira.
– Kuboak ateratzeko ordutegia aurreko eguneko 20:00etatik 08:00etara da.
– Errefusa asteazkenetan jasoko da. (Sortzaile bereziek bilketa berezia larunbatetan)
Slyderreko irudia 3
Slyderreko irudia 4
TRASTE ZAHARREN BILKETA ETA GARBIGUNETAKO ZERBITZUAK BERRESKURATZEN DIRA
TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA
Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak.
Garrantzitsua da, herri bakoitzeko bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo web orriaren bitartez.
GARBIGUNEAK
Maiatzaren 11tik aurrera ere Garbiguneak irekita egongo dira erabiltzaile guztientzat; gremio profesional eta udaletako zerbitzuaz gain, partikularrek ere erabili ahal izango dituzte, ohiko ordutegian:
Andoaingo Garbigunea:
- astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 eta 16:00-19:00 bitartean.
- larunbatetan, 9:00-13:30
Tolosako Garbigunea:
- astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean.
- larunbatetan, 9:00-13:30
Instalazio hauetan, hainbat motako hondakinak jasotzen dira: altzariak, egurrak, burnikiak, obra hondakinak, lorategi-kimaketa hondakinak eta etxeko hondakin arriskutsuak, besteak beste.