• Eka
    4

    Tolosako hondakin arriskutsuen etxola berritu da material birziklatuekin

    Hondakin arriskutsuen etxolak oso erabiliak izan dira azken urteotan kaleko edukiontzietara bota ezin diren hondakinak kudeatzeko, garbigunera joan behar izanik gabe. Etxola hauek behar bezala erabiltzeko, ezinbestekoa da bertan egokiak diren materialak soilik uztea. Ohikoenak aparatu elektriko eta elektroniko txikiak (patrikako telefonoak, teklatuak…), pilak eta bateriak, erradiografiak, tinta eta toner kartutxoak, margoak, brotxak, eta fluoreszenteak […]

  • Mai
    19

    Maiatzak 17 Birziklapenaren Mundu Eguna

    Maiatzaren 17a, Birziklapenaren Mundu Eguna, hondakinen kudeaketaren garrantziaz eta gure ekintzek ingurumenean duten eraginaz hausnartzeko eguna da. Aukera ezin hobea da denon artean birziklapenari eta iraunkortasunari dagokionez egiten ditugun ahaleginak eta lorpenak nabarmentzeko. Tolosaldeko Mankomunitateak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei etxeko hondakinak bereizteko eta birziklatzeko egiten duten lanagatik. 2024ko datuek erakusten dute konpromiso hori fruituak […]

  • Mar
    13

    Tolosaldeko Mankomunitatea 6 “minigarbigune” jartzen hasi da hondakinen bilketa errazteko

    Lehen jarduketa honetan landa-eremuko 6 udalerrietan instalatuko dira, udalerri bakoitzean minigarbigune bat. Aste honetan 6 minigarbiguneak jarriko dira Aduna, Amezketa, Altzo, Berrobi, Ikaztegieta eta Lizartzan. Minigarbigune horietan hondakin espezifikoak bota ahal izango dira, Tolosan eta Andoainen herritarrei zerbitzua ematen dieten 2 garbiguneetako edozeinetara joan beharrik gabe. Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatzen du ekimen hau eta Gipuzkoako Foru […]

  • Ots
    5

    EGOKITZE LANAK AMAITUTA BERRIRO ZABALIK DA TOLOSAKO SAN BLAS GARBIGUNEA

    Datorren astelehenean, otsailaren 10ean, zabalduko ditu berriro Tolosaldeko Mankomunitateak San Blas Garbiguneko ateak, egokitzapen obrak egin eta gero. Hori horrela, Andoaingo garbigunea ohiko ordutegira itzuliko da. Ohiko bilketa zerbitzuetan jasotzen ez diren zenbait hondakin eraman daitezke garbigunera. Bertan, gaika sailkatzen dira dagokion edukiontzian, eta ondoren baimendutako kudeatzaileen bitartez birziklatu edota balorizatu egiten dira. ZER ERAMAN […]

  • Abe
    20

    2024 GABONETAKO HONDAKINEN BILKETAKO ALDAKETAK

    IKAZTEGIETA: abenduak 24 eta 31ean EZ DA ORGANIKOAREN BILKETA ZERBITZUA EGONGO. Horren ordez abenduak 25 eta urtarrilak 1ean jasoko da, iluntzeko 22:00tatik aurrera. ANOETA eta ZIZURKIL: abenduak 25 eta urtarrilak 1ean EZ DA ERREFUSAREN BILKETA ZERBITZUA EGONGO. Horren ordez abenduak 26 eta urtarrilak 2an jasoko da, 8:00tatik aurrera ANDOAIN eta VILLABONAKO KOMERTZIOAK: abenduaren 25 eta […]

  • Urr
    25

    EKIN! kanpainaren 6. edizioa hasi da

    Proiektuari buruz informazio gehiago ekintolosaldea bisitatuz EKIN! kanpainaren 6. edizioa hasi da Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Berriz ere, deitutako 11 ikastetxeen % 100ek parte hartuko du, eta kanpaina erreferentziazko 11 ikastetxeetan egongo da, Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailan, ikastetxe bakoitzaren aukeran. Guztira 36 saio emango dira, erreferentziako mailetan dauden […]