Merkataritza, ostalaritza zerbitzuak

Tolosaldeko Mankomunitateak, komertzio, eta ostalaritzari zuzendurik, hainbat udalerritan gaikako bilketa pertsonalizatua egiten du, bertan, kartoi komertziala, gai organikoak eta errefusa bilduz, eskualdeko denda eta saltokietan, tabernetan, jatetxeetan, ikastetxe, eta janari dendetan, esate baterako.

Hondakin organikoa eta errefusaren bilketarako, establezimenduei edukiontziak ematen zaizkie, eta frakzio bakoitzari dagokion egun eta ordutegian atera beharko dute bilketa zerbitzuak jasotzeko.

Kontsultatu zure herriko bilketa xehetasunak:

ALEGIA ANDOAIN ANOETA ASTEASU IBARRA IKAZTEGIETA TOLOSA VILLABONA ZIZURKIL