Garbiguneak

Zer da Garbigunea?

Herritarrak bere borondatez hemen uzten dituen hondakinen hautazko bilketa egiteko prestaturik dagoen gunea da. Hondakin ezberdinentzako edukiontzi bereziak ditu. Hondakin hauetariko batzuk berriz erabili edo birzikla daitezke, materiale horri buruz legediak arautzen duen araberan.

Zein helburu du Garbiguneak?

Hondakinetan dauden materialeak berreskuratu birziklatzeko. Kontrolik gabeko hondakinen isurketa ekidin. Kontrolpeko zabortegian tratamendua izaten duten edo ezabatzen diren hondakinen multzoa gutxitu.


BAI
  • Obra hondakinak
  • Plastikoak: bidoiak, bilgarriak
  • Gauza handiak: altzariak, koltxoiak
  • Papera eta kartoia
  • Metalak eta txatarra
  • Inausketako eta lorezaintzako hondakinak
  • Egurra: paletak, kaxak, oholak
  • Tailerretatik ez datozen autoen neumatikoak
  • Arropa
  • Beirazko ontziak
  • Plastikozko, metalezko eta brik-motako ontziak
  • Etxetresna elektrikoak: hozkailuak, garbigailuak, ordenagailuak, telebistak
  • Etxeko hondakin arriskutsuak: fluoreszenteak, pilak, sukaldeko eta autoetako olioa, bateriak, pinturak, aerosolak, disolbatzaileak, fitosanitarioak, tonerrak, etab.

TOLOSAKO GARBIGUNEA

Tolosako Mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako herritarrei, saltokiei, bulegoei, etxeetan obra txikiak egiten dituzten gremioei eta tailer txikiei dago zuzendua. ZERBITZUA DOAKOA DA.

SAN BLAS GARBIGUNEA

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:00 / 15:00 – 17:30

Larunbatak 9:00 – 13:30

Abuztua, astelehenetik larunbatera 9:00 – 13:30

San Blas auzoa 9 bis · 20400 Tolosa

943 67 16 78

sanblasgarbigunea@ tolosaldekomankomunitatea.eus

ANDOAINGO GARBIGUNEA

Andoaingo Leizotz industriagunean dago kokatu Garbigune berri hau. Urriaren 7an inauguratu eta orduzgeroztik Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako herritarrei, saltokiei, bulegoei, etxeetan obra txikiak egiten dituzten gremioei eta tailer txikiei irekitzeko moduan izango gara. Zerbitzua, Tolosako San Blas garbigunean bezalaxe, doakoa izango da. Gainera, San Markoko Mankomunitatearen dugun elkarlanaren emaitzetako bat bezala, Urnietako herritarrek ere erabili ahalko dute Garbigune hau.

ANDOAINGO GARBIGUNEA

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 9:00 – 12:30 / 16:00 – 19:00

Larunbatak 9:00 – 13:30

Abuztua, astelehenetik larunbatera 9:00 – 13:30

Leizotz industriagunea · 20140 Andoain

943 30 38 09

andoaingarbigunea@tolosaldekomankomunitatea.eus