Albisteak
-
Mar2
ALDAKETAK ANOETA ETA ZIZURKILGO ATEZ ATEKO BILKETAN
Martxoaren 1etik aurrera, Anoeta eta Zizurkilgo atez ateko bilketan aldaketak izango dira. Orain arte, bilketa gauez egiten zen, baina hemendik aurrera bilketa hau goizez egingo da. Hori dela eta, kuboak kalera atera beharko dira goizeko 8:00etarako. Bilketa egunak ere aldatu egingo dira. Horrela, hemendik aurrera errefusa asteazkenetan jasoko da. Sortzaile berezien kasuan, larunbatetan ere bilketa […]
-
Urt28
EKIN hondakinen kanpaina martxan jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak.
700 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte kanpaina honetan. Gure gizartean ingurumen kontzientzia geroz eta beharrezkoagoa da eta Tolosaldeko Mankomunitateak urteak daramatza herritarrak gaiarekiko sentsibilizatzen. Etxeko gazteenak oraina eta etorkizuna direla kontutan hartuz, Urtarrilaren 15ean, Tolosaldeko Mankomunitateak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduriko hondakinei buruzko kanpainari hasiera eman dio. Aurreko ikasturtean Tolosaldeko Mankomunitateak heldutako lanari […]
-
Mai8
TRASTE ZAHARREN BILKETA ETA GARBIGUNETAKO ZERBITZUAK BERRESKURATZEN DIRA
TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak. Garrantzitsua da, herri bakoitzeko bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo […]
-
Api14
GARBIGUNEAK – OHAR BERRIA
GARBIGUNEAK – OHAR BERRIA Apirilaren 14tik aurrera Garbiguneak irekita egongo dira gremio profesionalak eta udaletako zerbitzuentzat soilik. Ordutegia: Andoaingo Garbigunea: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 bitartean. Tolosako Garbigunea: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean. Gogorarazten da, beste abisurik ezean, garbigunean partikularrentzat itxita mantentzen direla. garbiguneak ohar berria
-
Mar23
COVID-19an POSITIBOA EMAN DUTENEN ETA BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONEN HONDAKINAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK
Trantsizio Ekologikoko Ministerioak emandako jarraibideak haintzat hartuta, COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea. Jarraibideak: Lehen pausoa: Gaixo […]
-
Aza20
“SAGARBERRITU” Sagardo botilak berrerabiltzeko proiektu berria.
Sagarberritu proiektua martxan jarri da beterri-buruntzako udaletan eta hori dela eta Andoaingo garbigunean, erabilitako sagardo boteilak jasotzea errazteko gune berezituak jarri dira. Sagardotegiez gain, herritarrek sagardo botilak “Garbiguneetara eraman eta berrerabilpen ziklo honetan ere parte hartzeko” aukera dute. Esperientzia honek, 2018. urtean egindako ikerlan batean du jatorria. 2018an Beterri-Buruntza eskualdeko 40 sagardotegietan erabili eta berrerabiltzen […]