Albisteak
-
Mai25
Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina abiarazi du Tolosaldeko Mankomunitateak
• Beirazko ontziak birziklatzearen inguruko sentsibilizazio-ekintzak indartuko ditu kanpainak, ostalaritza-establezimenduei zuzenduta, udalerrietan bildutako beira-kopurua handitzea helburu izanik. Tolosaldeko Mankomunitateak beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria abiaraziko du maitzaren 24tik aurrera Alegia, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Andoaingo ostalaritza-establezimenduetan. Kanpaina berriaren helburua Mankomunitatean gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea da eta edukiontzietan jasotzen den material […]
-
Mai4
HARRO EGOTEKO ARRAZOI BAT
Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko abian da. Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handietan sortzaile diren establezimenduei, laguntza berezia eskainiko die: hondakin organikoa establezimenduaren atarian bilduko duen zerbitzu berezia. Maiatzaren 5 ean martxan jarriko den kanpaina baten bidez ahalik eta […]
-
Mar2
ALDAKETAK ANOETA ETA ZIZURKILGO ATEZ ATEKO BILKETAN
Martxoaren 1etik aurrera, Anoeta eta Zizurkilgo atez ateko bilketan aldaketak izango dira. Orain arte, bilketa gauez egiten zen, baina hemendik aurrera bilketa hau goizez egingo da. Hori dela eta, kuboak kalera atera beharko dira goizeko 8:00etarako. Bilketa egunak ere aldatu egingo dira. Horrela, hemendik aurrera errefusa asteazkenetan jasoko da. Sortzaile berezien kasuan, larunbatetan ere bilketa […]
-
Mai8
TRASTE ZAHARREN BILKETA ETA GARBIGUNETAKO ZERBITZUAK BERRESKURATZEN DIRA
TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak. Garrantzitsua da, herri bakoitzeko bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo […]
-
Api14
GARBIGUNEAK – OHAR BERRIA
GARBIGUNEAK – OHAR BERRIA Apirilaren 14tik aurrera Garbiguneak irekita egongo dira gremio profesionalak eta udaletako zerbitzuentzat soilik. Ordutegia: Andoaingo Garbigunea: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 bitartean. Tolosako Garbigunea: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean. Gogorarazten da, beste abisurik ezean, garbigunean partikularrentzat itxita mantentzen direla. garbiguneak ohar berria
-
Mar23
COVID-19an POSITIBOA EMAN DUTENEN ETA BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONEN HONDAKINAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK
Trantsizio Ekologikoko Ministerioak emandako jarraibideak haintzat hartuta, COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea. Jarraibideak: Lehen pausoa: Gaixo […]