• Urr
    15

    Kalean dira hondakinen bilketarako kamioi berriak

    Tolosaldeko Mankomunitateak kontratatu berri du eskualdeko 28 herrietarako hiri hondakinen bilketa eta garraio zerbitzua. Udalerrietan ezarrita dauden hondakinen bilketa sistemetara egokitzen da, herrigunean zein industrigunean sortzen diren hiri hondakin frakzioak biltzeko. Esleipenduna FCC eta Serbitzu Elkarteak osatutako aldi baterako enpresen elkartea (ABEE) izan da. Kontratuak 4 urtetako iraupena izango du, 3.275.000€tako urteko kostuan. Guztira 16 […]

  • Urr
    8

    ON EGIN eta EGIN ON. Tolosaldean sortzen diren elikagai xahuketaren aurkako ekimena

    Etengabeko hazkundea eta ekonomia linealean oinarritutako gaur egungo kontsumo ereduak sortzen dituen hondakinen kudeaketa gizartearen funtsezko kezkatako bat bilakatu da: horien artean, elikagaiak xahutzearena. Jana bazterrean uztea eta botatzea elikagaien prozesuaren etapa guztietan gertatzen da: ekoizteko orduan, kontsumitzerakoan, banatzerakoan, saltzerakoan eta sukaldatzerakoan. Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) jotzen du gure kontsumorako ekoiztutako elikagaien […]

  • Uzt
    11

    HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMA ALDAKETA ALTZON

    Uztailaren 8tik aurrera hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarriko da Altzon. Hemendik aurrera, edukiontzi grixa eta marroia txartelaren bidez ireki beharko dituzte herritarrek. Errefusa , astean bi alditan ireki ahal izango da, nahi den ordutegian eta egunetan. Behar bereziak dituzten familiei gehiagotan irekitzeko aukera eskainiko zaie (pardelak,…). Horretarako, udaletxetik pasa beharko dute txartela aktibatzera. Organikoaren […]

  • Urt
    21

    Edukiontzi grisa eta marroia txartelarekin Asteasun

    Urtarrilaren 21etik aurrera hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarriko da Asteasun. Gaikako bilketa igotzeko helburuarekin hemendik aurrera edukiontziak txartel bidez irekiko dira. Organikoaren kasuan, probarako bi edukiontzi marroi jarri ditu Udalak Ibarrazpin eta Kale Berrian. Edukiontzi hauek nahi den egunen eta ordutegian ireki daitezke; aukera hau izateko, bulegotik pasa behar da txartela aktibatzera. Gehienbat etxean […]

  • Urr
    10

    Edukiontzi grisa txartelarekin Andoain osoan

    Hondakinen bilketa sistema hobetu eta birziklatze tasa handitzeko neurriak martxan jarri dira azken urteetan Andoainen: hondakin organikoa bereizteko edukiontzi marroien ezarpena organikoaren bilketa modu zuzenean, euren komertzioaren atarian bertan, sortzaile bereziei: ikastetxeak, hostalaritza, komertzioak,… Neurri hauei ezker birziklapen tasa hobetzea lortu da, 2016ko %27tik gaur egungo %42ra igaroz. Emaitza onak eman dituzte baina ez dira […]

  • Eka
    13

    Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxola Anoetan

    Tolosaldeko Mankomunitateak hondakin arriskutsuen bilketarako etxola jarri du Anoetako Iturtxulo kalean, liburutegiaren ondoan. Gaurtik aurrera beraz Anoetan sortutako hondakin arriskutsuak aipatutako etxolan utzi ahal izango dira, orain arte Ikastolako gune berezian utzi beharrean.   Garbigunera eraman behar izaten diren hondakin mota hauen kudeaketa herritarrei gerturatzea eta erosoago egitea du helburu jarri berria den etxolak. Hondakin […]