HASI DA “BIZITZA LUZEA KAFE-KAPSULEI” KANPAINA

  • Urt
    24

    Urtarrilaren 23tik otsailaren 16ra bitartean, erabilitako kafe-kapsulak bereizita biltzeko 60 edukiontzi jarriko dira Tolosaldean, eta bederatzi udalerritan 10 informazio-gune jarriko dira, herritarrak horiek birzikla ditzaten kontzientziatzeko.

    Olatz Peonek eta Gurutze Etxezabalek, Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde hurrenez hurren, erabilitako kafe-kapsulak gaika biltzeko, Mankomunitateak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin, antolatu duen kanpaina aurkeztu dute gaur goizean, urtarrilak 23, 11:00etan Tolosako Trianguloan.

     

    Kafea munduan gehien kontsumitzen diren produktuen artean dago. Urteak igaro ahala, kontsumo-formatua aldatuz joan da, baina ez beti formatu iraunkor baterantz. Gaur egun, oso ohikoa da kafea kapsuletan kontsumitzea, eta protagonismo handia hartu du etxean, kafetegietan edota elkarte gastronomikoetan sortzen diren hondakinen artean.

    Sortzen den hondakina plastikozko edo aluminiozko ontziak eta kafe-hondarrek osatzen dute, gaikako bilketan helburu desberdinak dituzten bi hondakinek,

    mankomunitateko lehendakariak gogorarazi digunez. Kafea edukiontzi marroian utzi beharko litzateke, eta plastikozko edo aluminiozko ontzia, berriz, edukiontzi horian. Hala ere, kasurik onenean, badira erabilitako kapsulak horira botatzen dituztenak, kafehondarrez beteta edo garbitu ondoren, hutsik. Nolanahi ere, ez da % 100 birziklatzen.

    Hemendik aurrera, Olatz Peonek azaldu duenez, Tolosaldeko herritarrek erabilitako kafe-kapsulak birziklatu ahal izango dituzte erabilitako olioedukiontziaren ondoan jarriko diren 60 edukiontzietan, kafe-kapsulak % 100ean birziklatu ahal izateko, mankomunitatean ibiliko diren informazio-guneetan ikus daitekeen bezala. Gune horietara hurbiltzen diren pertsonek kapsuletako ontziekin egiten diren edukiontziak, bestelako

    ontziak eta hiri-altzariak ikusi ahal izango dituzte. Zati organikoarekin landareentzako substratua eta hainbat berogailuetan erabiltzeko pelletak ere egiten dira. Horrela,

    “zirkulartasuna sartzea lortzen dugu birziklatze-katerako arazo bat izaten ari ziren hondakin horien kudeaketan”. Adibidez, erabilitako 6.000 kapsularekin hondakin organikoak konpost bihurtzeko erabiltzen den konpostagailu bat egin daiteke.

    Bestalde, mankomunitateko lehendakariordea den Gurutze Etxezabalek, herritarrek hirihondakinen zati berri horren gaikako bilketan parte hartzea garrantzitsua dela azpimarratu du; “Gure helburua lehenengo urtean hondakin horietatik 55.000 kg biltzea da, hau da, 1.750.000 kapsula inguru”. Horretan laguntzeko “informazio liburuxka bat postontzietan jartzen ari gara mankomunitateko etxe guztietara iritsiko delarik, eta informazio guneak antolatzen ari gara herritarrak kontzientziatzeko”.

     

     

    Informazio puntu hauek gaur bertan hasi dira, prentsaurrekoaren ondoren, eta mankomunitateko beste bederatzi udalerritan jarraituko dute, egutegi honi jarraituz:

     

    HERRIA EGUNA ORDUA
    TOLOSA Urtarrilak 23, astelehena 10:00-14:00
    ALEGIA Urtarrilak 25, asteazkena 16:00-20:00
    ANDOAIN Urtarrilak 28, larunbata 10:00-14:00
    ANOETA Urtarrilak 31, asteartea 10:00-14:00
    TOLOSA Otsailak 4, larunbata 10:00-14:00
    ASTEASU Otsailak 6, astelehena 16:00-20:00
    VILLABONA Otsailak 7, asteartea 10:00-14:00
    IBARRA Otsailak 9, osteguna 16:00-20:00
    IRURA Otsailak 14, asteartea 16:00-20:00
    ZIZURKIL Otsailak 15, asteazkena 16:00-20:00

     

    Lehendakariordeak herritarrak informazio-guneetara hurbiltzeko deia egin du. Bertan, “egunero, kit bat zozketatuko da, kafe-hondarren substratuaren gainean haziko diren perretxikoak eta ontziekin egindako ontzi batekin batera, asmakizun sinple batean parte hartzen dutenen artean. Gainera, hurbiltzen diren lehenengo 150 pertsonei kafehondarrekin egindako hazi-ponpa bat emango zaie, loreontzi batean landatu ahal izateko. Loreontzi horretan ernetuko diren landareek gogora ekarriko digute zein garrantzitsua den birziklatzea”.

     

    Urtarrilaren 26rako informazio-liburuxka etxe guztietara iristea espero da, eta otsailaren 7rako kaleetan kafe-kapsulen edukiontzia jarrita izatea.

Albiste guztiak ikusi »