Tolosako hondakin arriskutsuen etxola berritu da material birziklatuekin

Hondakin arriskutsuen etxolak oso erabiliak izan dira azken urteotan kaleko edukiontzietara bota ezin diren hondakinak kudeatzeko, garbigunera joan behar izanik gabe. Etxola hauek behar bezala erabiltzeko, ezinbestekoa da bertan egokiak diren materialak soilik uztea. Ohikoenak aparatu elektriko eta elektroniko txikiak (patrikako telefonoak, teklatuak…), pilak eta bateriak, erradiografiak, tinta eta toner kartutxoak, margoak, brotxak, eta fluoreszenteak dira.

Urteetako erabileraren ondorioz, mantenu lan batzuk egin behar izan dira etxoletan, funtzionamendu egokia bermatzeko. Gaur izango da berriz erabilgarri Tolosan ohiko tokian, Emeterio Arrese kalean, eta berrikuntza berezi batekin gainera. Oraingoan, birziklatutako kafe kapsulekin egindako estaldura bat erabiliz konpondu da etxola. Estaldura hau herrian bertan kapsulak biltzeko dauden edukiontzietan jasotako materialarekin egin da.

Ekimen honi esker, ekonomia zirkularraren aldeko konpromisoa indartzen da, birziklapenaren bidez jasotako materialak berriro sisteman integratzen baitira. Jarduera honek erakusten du soluzio jasangarriak aplika daitezkeela hondakinen kudeaketaren fase guztietan.

Zuen laguntzari esker, gero eta herri garbiago eta jasangarriago bat eraikitzen ari gara. Eskerrik asko!

Maiatzak 17 Birziklapenaren Mundu Eguna

Maiatzaren 17a, Birziklapenaren Mundu Eguna, hondakinen kudeaketaren garrantziaz eta gure ekintzek ingurumenean duten eraginaz hausnartzeko eguna da. Aukera ezin hobea da denon artean birziklapenari eta iraunkortasunari dagokionez egiten ditugun ahaleginak eta lorpenak nabarmentzeko.

Tolosaldeko Mankomunitateak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei etxeko hondakinak bereizteko eta birziklatzeko egiten duten lanagatik. 2024ko datuek erakusten dute konpromiso hori fruituak ematen ari dela.

Hainbat frakziotan hobekuntza lortu da, batez ere:

  • Ontzi arinak: %2,4ko igoera iazko datuekin alderatuta.
  • Papera: hazkundea mantendu da, 2 milioi kilo baino gehiago bildu dira.
  • Arropa: %10etik gorako igoera bilketan.
  • Kafe kapsulak: datuak goraka jarraitzen dute.
  • Landare-olio erabilia: 40 tonara gerturatzen da, igoera nabarmena.

Gainera, birziklapena herritarrentzat errazagoa izan dadin, hainbat minigarbigune berri jarri dira martxan udalerri desberdinetan. Gune hauek hondakin espezifikoak botatzeko aukera eskaintzen dute (brotxak, pilak, aparatu elektroniko txikiak…), Tolosa edo Andoaineko garbigunera joan beharrik gabe.

Guztira, 18,9 milioi kilo hondakin baino gehiago bildu dira 2024an, eta horietatik %65 inguru bilketa selektibo bidez kudeatu dira. Datu hauek herritarren inplikazioa islatzen dute. 2024 urtean, 301,84 kilo hondakin sortu dira batez beste biztanle bakoitzeko.

Hala ere, dena ez da positiboa. 2024an hondakin gehiago sortu dira 2023arekin alderatuta: guztira 519.000 kilo gehiago, eta biztanleko sortze-tasa ere igo da. Horrek esan nahi du pertsona bakoitzak batez beste 7 kilo gehiago sortu dituela 2024 urtean.

Gainera, bilketa selektiboa apur bat jaitsi da, %66tik %64,8ra, nahiz eta kantitate handiagoa birziklatu den frakzio jakinetan. Datu hauek erakusten dute oraindik badagoela zer hobetu. %65eko bilketa selektiboa datu positiboa bada ere, gure helburua, birziklapen-tasa handitzea eta hondakin gutxiago sortzea da. Horretarako, herritar guztien laguntza funtsezkoa da.

Mankomunitatetik gogorarazi nahi dugu egunero egiten den ahalegin txiki bakoitzak garrantzia duela. Etxean zaborra ondo bereiztea, edukiontzi egokiak erabiltzea eta hondakinak gutxitzea ezinbesteko pausoak dira gure ingurunea babesteko.

 

Eskerrik asko birziklatzeagatik! Eskerrik asko Tolosaldea zaintzeagatik!

Tolosaldeko Mankomunitatea 6 “minigarbigune” jartzen hasi da hondakinen bilketa errazteko

Lehen jarduketa honetan landa-eremuko 6 udalerrietan instalatuko dira, udalerri bakoitzean minigarbigune bat.

Aste honetan 6 minigarbiguneak jarriko dira Aduna, Amezketa, Altzo, Berrobi, Ikaztegieta eta Lizartzan. Minigarbigune horietan hondakin espezifikoak bota ahal izango dira, Tolosan eta Andoainen herritarrei zerbitzua ematen dieten 2 garbiguneetako edozeinetara joan beharrik gabe.

Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatzen du ekimen hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren laguntza du. Zerbitzu berri honekin, udalerri horietako herritarren irisgarritasuna hobetzen da 10 hondakin mota botatzeko, zabor orokorrean buka ez daitezen edo bide publikoan utz ez daitezen, eta, gainera, hondakinen gaikako bilketa-tasak hobetzea bilatzen da, ondoren birziklatzea errazteko.

Zer hondakin bota daitezke?

Minigarbiguneetan zer hondakin mota utzi ahal izango diren argiago izateko, informazio-liburuxkak inprimatu dira, eta jarriko diren 6 udalerrietako etxe guztietara helaraziko dira. Oro har, 10 mota hauetan taldekatzen dira:

  • Informatika- eta telekomunikazio-aparatuak.
  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak.
  • Brotxak eta rodilloak.
  • Tinta- eta toner-kartutxoak.
  • Kazolak, zartaginak eta mahai-tresnak.
  • Pilak.
  • Pinturak, barnizak eta disolbatzaileak.

Tolosaldeko Mankomunitatetik pertsona guztiak animatzen ditugu zerbitzu berri hau zuzen erabiltzera, ingurumena babesten eta gure ingurunea zaintzen laguntzeko. Gogoratu behar da erreferentziazko bi garbiguneen zerbitzuak indarrean jarraitzen dutela minigarbiguneetako ahoetan sartu ezin diren hondakin guztiak biltzeko.

Minigarbiguneak erabiltzeko txostena, Tolosaldeko Mankomunitatea
Eskuorri handian ikusteko klikatu irudiaren gainean.

Deskargatu pdf-a

Minigarbiguneen kokapenak

Udalerria Kokapena
Aduna Eliza ondoan
Altzo Herriko aparkalekuan
Amezketa Zubeldianeko eremuan
Berrobi Ikastetxe ondoan
Ikaztegieta Udaletxe ondoan
Lizartza Txirrita Gudarien plaza

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

 

 

EGOKITZE LANAK AMAITUTA BERRIRO ZABALIK DA TOLOSAKO SAN BLAS GARBIGUNEA

Datorren astelehenean, otsailaren 10ean, zabalduko ditu berriro Tolosaldeko Mankomunitateak San Blas Garbiguneko ateak, egokitzapen obrak egin eta gero. Hori horrela, Andoaingo garbigunea ohiko ordutegira itzuliko da.

Ohiko bilketa zerbitzuetan jasotzen ez diren zenbait hondakin eraman daitezke garbigunera. Bertan, gaika sailkatzen dira dagokion edukiontzian, eta ondoren baimendutako kudeatzaileen bitartez birziklatu edota balorizatu egiten dira.

ZER ERAMAN DAITEKE?

1) Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak: belarra, hostoak, adarrak (gehienez 15 cm-ko diametrokoak).

2) Etxebizitzetako obra txikietako obra-hondakinak (uralita eta fibrozementuzko osagairik gabe)

3) Sofa, koltxoiak, somierrak, toldoak

4) Plastiko gogorra: fruta kaxak, lorontziak, jostailuak, pertsianak, hamakak, palanganak eta antzekoak.

5) Plastiko filma: bilgarrietarako erabiltzen den plastikoa.

6) Egurra: egurrezko altzariak (armairuak, aulkiak, mahaiak,…), ateak, lehioak, paletak, kajak,…

7) Kartoia: kartoizko kajak eta bilgarriak.

8) Burnikiak: aulkiak, fregaderoak, griferia, zartagiak, kubiertoak,…

9) Aparatu elektriko eta elektroniko haundiak: hozgailuak, garbigailuak, estufak, labeak, aire egokituaren aparatuak,…

10) Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: xurgagailuak, mikrouhin-labeak, plantxak, txigorgailuak, frijigailuak, kafe-makinak, ile-lehorgailuak, josteko makinak, irratiak, bideokamerak, soinu-ekipoak, bideo-ekipoak, musika-tresnak, etab.

11) Telebista, monitore eta pantailak

12) Autoetako gurpilak

13) Etxeko hondakin bereziak: pinturak, motorreko olioa, pilak, erradiografiak, aerosolak, toner kartutxoak, etab.

ERABILTZAILEAK ETA MUGAK

– Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarrak, komertzioak eta gremioak izan daitezke erabiltzaileak.

– Erabilera mugak astean 2m3 edota 750 kilo bitartekoak dira, erabiltzaile bakoitzeko.

– Obra hondakinak uzteko obra-baimena agiria eraman behar da.

TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEKO GARBIGUNEEN ORDUTEGIA

– SAN BLAS GARBIGUNEA (San Blas auzoa 9B – TOLOSA)

▪ Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 15:00-17:30
▪Larunbatetan: 9:00-13:30

– ANDOAINGO GARBIGUNEA (Aranaztegi industrigunea – ANDOAIN)

▪ Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 / 16:00-19:00
▪ Larunbatetan: 9:00-13:30

Alegian, 2025eko otsailaren 4ean

2024 GABONETAKO HONDAKINEN BILKETAKO ALDAKETAK

  • IKAZTEGIETA: abenduak 24 eta 31ean EZ DA ORGANIKOAREN BILKETA ZERBITZUA EGONGO. Horren ordez abenduak 25 eta urtarrilak 1ean jasoko da, iluntzeko 22:00tatik aurrera.
  • ANOETA eta ZIZURKIL: abenduak 25 eta urtarrilak 1ean EZ DA ERREFUSAREN BILKETA ZERBITZUA EGONGO. Horren ordez abenduak 26 eta urtarrilak 2an jasoko da, 8:00tatik aurrera
  • ANDOAIN eta VILLABONAKO KOMERTZIOAK: abenduaren 25 eta urtarrilaren 1eko ORGANIKOAREN BILKETA PERTSONALIZATUA EZ DA EGINGO.
  • TOLOSA TRASTE ZAHARRAK: abenduaren 24 eta 31ean EZIN DIRA TRASTE ZAHARRAK ATERA. Egun horietan izan beharrean altzariak abenduaren 25 eta urtarrilaren 1ean atera behar dira 20:00-22:00 ordutegian.

EKIN! kanpainaren 6. edizioa hasi da

Proiektuari buruz informazio gehiago ekintolosaldea bisitatuz

EKIN! kanpainaren 6. edizioa hasi da Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Berriz ere, deitutako 11 ikastetxeen % 100ek parte hartuko du, eta kanpaina erreferentziazko 11 ikastetxeetan egongo da, Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailan, ikastetxe bakoitzaren aukeran. Guztira 36 saio emango dira, erreferentziako mailetan dauden ikasgelen kopuruan.

Berrikuntza gisa, aurtengo kanpaina mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako lehen hezkuntzako ikastetxeetara zabaldu da. Oro har, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan egin da deialdia. Hala ere, eta udalerri txikiei lotutako zentro unitario batzuen espezifikotasuna kontuan hartuta, kanpaina haien beharretara egokitu da, eta batera egin da. Azken batean, Lehen Hezkuntzako 30 taldek baino gehiagok hartuko dute parte; beraz, lehen hezkuntzako ikastetxeen parte-hartzea oso handia da lehen edizio honetan.
Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean garatzen du kanpaina hau. Bertan, eskola-komunitatea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea funtsezko helburua da, eta, horrez gain, ikasleen bitartez mankomunitateko etxeetan sartzeko aukera ematen du. Hondakinak murrizteak, berrerabiltzeak eta, batez ere, hondakinak bereizi ondoren birziklatzeak kanpainaren edukia egituratzen dute. Kanpainak bi hilabete iraungo du, urriaren 16tik abenduaren 18ra.

Aurreko kanpainaren balorazio orokorrak (5etik 4’37) berriro argitaratzera bultzatzen gaitu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

ETXETAKO HONDAKIN ARRISKUTSUEN BILKETARAKO ETXOLEN BERRITZEA

Tolosaldeko Mankomunitatea hondakin arriskutsuen bilketarako etxolak berritzen hasiko da. Datorren astetik aurrera, eta hilabete batez, Ibarrako San Inazio auzoko eta Alegiko Kultur Etxearen ondoko etxolak erretiratu egingo dira beharrezkoak diren mantenu eta konponketa lanak egiteko.

 

Hurrengo hilabeteetan, mankomunitateko beste 8 herritan (Tolosa, Andoain, Villabona, Anoeta, Asteasu, Irura, Zizurkil eta Berastegi) kokatuak daudenak konpontzen hasiko da ere. Etxola hauek etxeetan sortutako hondakin bereziak biltzeko erabiltzen dira, hala nola, tonerrak, pinturak, autoetako bateriak, pilak, fluoreszenteak eta aparatu elektriko eta elektroniko txikiak,…

 

Berritze lanak irauten duten bitartean hondakin arriskutsuak Andoaingo Garbigunera edota Mankomunitateak beste herritan ezarrita dituen etxoletara eraman daitezke.

 

Alegian, 2024ko maiatzaren 10