Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina abiarazi du Tolosaldeko Mankomunitateak

Beirazko ontziak birziklatzearen inguruko sentsibilizazio-ekintzak indartuko ditu kanpainak, ostalaritza-establezimenduei zuzenduta, udalerrietan bildutako beira-kopurua handitzea helburu izanik.

Tolosaldeko Mankomunitateak beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria abiaraziko du maitzaren 24tik aurrera Alegia, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Andoaingo ostalaritza-establezimenduetan.

Kanpaina berriaren helburua Mankomunitatean gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea da eta edukiontzietan jasotzen den material inpropio kopurua ahalik eta txikiena izatea, kalitatezko sailkapena eta birziklapena egiteko. Horretarako landa-lana egitea aurreikusi da, hau da ostalaritzara bisitak. Beirazko ontzien birziklatzeari buruzko argibide gehiago emanez eta birziklatzeak Tolosaldeko Mankomunitateari dakarzkion ingurumen-onurei buruzko sentsibilizazioa bultzatuz.

Horrela, maiatzaren 24tik ekainaren 14 bitartean, langile kualifikatuak hurbilduko dira establezimenduetara. Lehen fasean, argibideak eman eta beharrizanak antzemango dira; establezimendu bakoitzak sortutako hondakin-bolumenaren arabera, edukiera handiagoko ala txikiagoko ontziak banatuko zaizkie ostalariei (behar izanez gero), beirazko hondakinak birzikla ditzaten, eta, oro har, birziklatzeko erraztasunak emango zaizkie. Arrazoizko epe bat igarota, langileak establezimenduetara joango dira berriro, bereizketa behar bezala egiten ari direla ziurtatzeko.

Tolosaldeko Mankomunitateak nabarmendu du oso garrantzitsua dela ostalarien lankidetza, gaika bildutako beira-kopuruak gora egiten jarrai dezan. Izan ere, ostalaritzan sortzen da erabilera bakarreko beira-hondakinen % 50, eta, beraz, ostalaritza funtsezko sektorea da birziklatze-helburuak lortzeko: alor horretan egindako edozein aurrerapenak hobekuntza esanguratsua ekarriko du, klima-aldaketaren aurkako borrokan.

HARRO EGOTEKO ARRAZOI BAT

 

Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko abian da. Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handietan sortzaile diren establezimenduei, laguntza berezia eskainiko die: hondakin organikoa establezimenduaren atarian bilduko duen zerbitzu berezia.

Maiatzaren 5 ean martxan jarriko den kanpaina baten bidez ahalik eta atxikimendu gehienak jaso nahi dira lau astetan zehar, eta horretarako hezitzaile pare baten bisitak jasoko dituzte bi herri hauetako establezimenduek. Era berean mankomunitateko web orrian, https://tolosaldekomankomunitatea.eus/ zalantzak argitzeko, eskaera egiteko eta informazio gehiago jasotzeko atala izango da prest.

Beste udalerri batzuetan egiten den moduan, sistema honek, erosotasuna eskainiko dio erabiltzaileari, Mankomunitateak doanik banatuko baitizkio bere beharren araberako kubo tamaina eta poltsa konpostagarriak eta hondakinen poltsa, asteko 3 egunetan goizeko 9:30etan jasoko baitzaio establezimenduko atarian. Bisitatuko diren establezimenduetan triptiko bat banatuko da, non herri bakoitzerako bilketa egunak adierazteaz gain, organikora bota daitekeenaren informazioa eta hondakinak horrela biltzeak suposatzen dituen onurak aipatuko diren.

Organikoa behar bezala banatu eta biltzearekin gainera, birziklatzen ez den hondakin kopurua gutxituko dugu, horrek gure ingurumenean eta baita ekonomian ere suposatzen duen abantailarekin. Egun batez fruta azalak, kafe -hondarrak edo lore xorta zimelak izan zirenak, konpost moduan bueltatuko dizkiogu lurrari produktuak ekoizteko behar dituen ongarri gisa. Ekonomia zirkularraren aldeko keinu errazenetako bat.

 

*Atxikituta banatuko den esku-orria eta programan sartzen diren establezimenduei banatuko zaien adierazgarria

ESKU-ORRIA

 

ALDAKETAK ANOETA ETA ZIZURKILGO ATEZ ATEKO BILKETAN

Martxoaren 1etik aurrera, Anoeta eta Zizurkilgo atez ateko bilketan aldaketak izango dira. Orain arte, bilketa gauez egiten zen, baina hemendik aurrera bilketa hau goizez egingo da. Hori dela eta, kuboak kalera atera beharko dira goizeko 8:00etarako.

Bilketa egunak ere aldatu egingo dira. Horrela, hemendik aurrera errefusa asteazkenetan jasoko da. Sortzaile berezien kasuan, larunbatetan ere bilketa berezia izango dute.

Honetaz aparte,  bolumen handiko hondakinak biltzeko eguna ere aldatuko da. Hemendik aurrera ostegunero atera beharko dira 20:00etatik 22:00etara, aldez aurretik 943 67 62 16 telefonoan abisatuta. Hondakin hauek  edukiontziaren ondoan utzi beharko dira.

Hauek dira kontuan hartu beharreko aldaketak:

– Hondakin organikoak astearte, ostiral eta igande goizetan bilduko dira.
– Kuboak ateratzeko ordutegia aurreko eguneko 20:00etatik 08:00etara da.
– Errefusa asteazkenetan jasoko da. (Sortzaile bereziek  bilketa berezia larunbatetan)

 

“>Anoeta aldaketak

“>Zizurkil aldaketak

TRASTE ZAHARREN BILKETA ETA GARBIGUNETAKO ZERBITZUAK BERRESKURATZEN DIRA

TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA

 

Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak.

Garrantzitsua da, herri bakoitzeko bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo web orriaren bitartez.

 

GARBIGUNEAK

 

Maiatzaren 11tik aurrera ere Garbiguneak irekita egongo dira erabiltzaile guztientzat; gremio profesional eta udaletako zerbitzuaz gain, partikularrek ere erabili ahal izango dituzte, ohiko ordutegian:

 

Andoaingo Garbigunea:
  • astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 eta 16:00-19:00 bitartean.
  • larunbatetan, 9:00-13:30

 

Tolosako Garbigunea:
  • astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean.
  • larunbatetan, 9:00-13:30

Instalazio hauetan, hainbat motako hondakinak jasotzen dira: altzariak, egurrak, burnikiak, obra hondakinak, lorategi-kimaketa hondakinak eta etxeko hondakin arriskutsuak, besteak beste.

GARBIGUNEAK – OHAR BERRIA

GARBIGUNEAK – OHAR BERRIA

 

Apirilaren 14tik aurrera Garbiguneak irekita egongo dira gremio profesionalak eta udaletako zerbitzuentzat soilik.

Ordutegia:

  • Andoaingo Garbigunea: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:30 bitartean.
  • Tolosako Garbigunea: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 15:00-17:30 bitartean.

 

Gogorarazten da, beste abisurik ezean, garbigunean partikularrentzat itxita mantentzen direla.

 

garbiguneak ohar berria

 

 

COVID-19an POSITIBOA EMAN DUTENEN ETA BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONEN HONDAKINAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK

Trantsizio Ekologikoko Ministerioak emandako jarraibideak haintzat hartuta, COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea.

 

Jarraibideak:

Lehen pausoa:

Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakin guztiak, eskularruak, zapiak, maskarak barne plastikozko lehen poltsan (1. POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal bada, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

Bigarren pausoa:

1.POLTSA behar bezala itxi eta gelako irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko da. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko dira ere eta behar bezala itxiko da gelatik irten baino lehen.

Hirugarren pausoa:

2.POLTSA etxean sortutako gainerako hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

Laugarren pausoa:

Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segunduz gutxienez.

Azken pausoa:

3.POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

“SAGARBERRITU” Sagardo botilak berrerabiltzeko proiektu berria.

Sagarberritu proiektua martxan jarri da beterri-buruntzako udaletan eta hori dela eta Andoaingo garbigunean, erabilitako sagardo boteilak jasotzea errazteko gune berezituak jarri dira. Sagardotegiez gain, herritarrek sagardo botilak “Garbiguneetara eraman eta berrerabilpen ziklo honetan ere parte hartzeko” aukera dute.

Esperientzia honek, 2018. urtean egindako ikerlan batean du jatorria. 2018an Beterri-Buruntza eskualdeko 40 sagardotegietan erabili eta berrerabiltzen diren beirazko botilen datuak bildu ziren. Ikerketa horretan ikusi zen,1.842.553 botila ekoizten direla, eta horietatik %78 berrerabiltzen diren arren, 401.673 botila, hau da, %22, berrerabilpen ziklotik kanpo geratzen dira.

Ekonomia zirkularrean oinarrituta, sagardo-sektoreko botilak jaso, garbitu eta berrerabiltzeko sistema jasangarri baten bideragarritasuna ematea da asmoa. Horrela beirazko sagardo botilen berrerabilpenarekin botila bakoitzaren iraupena luzatu nahi da: ez da balioa duen ezer botako, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzea lortu nahi da.