• Ira
    7

    Edukiontzi bidezko gaikako bilketa sistemara itzuli dira Amasa-Villabonan, organikoa eta errefusaren irekiera txip bidez kontrolatuta.

    Udal korporazioa osatzen duten EAJ-PNV, EH Bilbu eta PSE-EE alderdietako bozeramaileek akordio bat sinatu zuten joan zen otsailaren 19an, herriko hiri hondakinak gaika biltzeko sistema iraunkor bati buruz. Gaikako bilketa portzentajea gradualki igotzeko konpromisoa hartu zuten sinatzaileek, %70era iritxi arte. Gaika biltzen diren frakzio bakoitzarentzat (beira, papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa) edukiontzi […]

  • Mar
    28

    Tolosako hondakin bilketa sistema aldatu da, eta jada kalean ikus daitezke edukiontzi berriak

    Bilketa puntu gutxiago egongo dira, organikoa eta errefusaren edukiontzien tamainak (lehen 240 l. orain 2.200 l.) handiagotu direlako. Bilketa puntu bakoitzean edukiontzi guztiak egongo dira: paper-kartoia, ontzi arinak, beira, organikoa eta errefusa. Pardelen edukiontzia kendu egin denez, hauek, errefusa orokorraren edukiontzira bota beharko dira. Hondakin gehiago pilatzen den erdigunean, bilketa maiztasuna areagotuko da. Kartoi komertziala […]

  • Mar
    17

    Tolosaldeko Mankomunitateak 2015 urteko balorazioa egin du

    Tolosaldeko Mankomunitateak 2015 urteko balorazioa egin du eta oso positiboa izan dela adierazi du. 2015a izan da azken urteotan egindako aldaketa ezberdinak egin ostean, egoera homogeneoan mantendu den lehen urtea. Honek balantzea egiteko aukera eman du eta baita azken urteotan egin den lanaren ondorioak baloratzeko ere. Lehenik eta behin, herritarren parte hartzea eskertu nahi dute, […]

  • Ots
    9

    Gaikako bilketa sistema aldatuko da Iruran

    Ohikoak diren hiri hondakinen edukiontziak herriko 12 gunetan jarriko dira, eta irekiak izango dira. Materia organikoarentzat, lehen bezala, poltsa konpostagarriak erabiltzen jarraitu beharko da, eta banaketa udalak egingo du. Banakako zein komunitateko autokonpostajeak lehen bezala jarraituko du. Zalantzak argitzeko, ingurumen teknikaria udal bulegoetan izango da astelehenero. Hondakin berezientzako edukiontziak kokaleku berdinetan mantenduko dira: sukaldeko olio […]

  • Api
    21

    ZORIONAK TOLOSALDEA!

    Azken urteetan herriz-herri emandako pausoei esker, eskualde honek egin duen aurrerapena apartekoa izan da. 2012ko %26tik 2014ko %62,5era eraman dugu birziklapen tasa. Datuak irauli izanaz gain, herritar sentsibilizatu eta arduratsuok osatzen dugun eskualdea garela konturatzeak ematen digu poza. Arlo ekonomikoan, Tolosaldeko Mankomunitateak ez du zorrik. Kudeaketa hobe bateranzko aldaketa egin dugu eta herri bakoitzak duen […]

  • Api
    1

    Etxeko Ura kanpaina Tolosaldeko jatetxe eta tabernetan

    Tolosaldeko Mankomunitateak Kutxa Egonuearekin batera, Etxeko Ura kanpaina abian jarri dute Tolosaldeako iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea. Etxeko Ura ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kontsumo kultura berri bat zabaltzea da […]