Birziklapena sustatzeko Totemak

  • Urt
    12

    Gaur gaurkoz, Tolosaldeko Mankomunitateak birziklatze indize adierazgarria du: 2017an (abendukoak kontutan izan gabe) etxeetako hondakinen gaikako bilketaren bataz bestekoa %62,30era iritsi da. Hala eta guztiz ere, badago zer hobetua eta horixe da Tolosaldeko Mankomunitateak Ecovidrio eta Ecoembes erakundeen laguntzarekin antolatu duen sentsibilizazio kanpaina berriaren xedea, hau da, gehiago eta hobeto birziklatzea. Herritarrek ondo birziklatzeko zalantzak dituzte, batez ere edukiontzi horian jasotzen diren hondakin batzuekin: plastikozko ontzi arinak, metalezko ontziak eta brik motakoak.


    Hala ere, zalantza horiek beste edukiontzietara ere zabaltzen dira. Sentsibilizazio kanpaina honen bitartez, Tolosaldeko herritarrei laguntza eskaini nahi zaie informazio zehatza eta deigarria esku-eskura jarriz. Horretarako, nola birziklatu argi azalduko duten informazio egitura berezi batzuk jarriko dira eskualdeko 20 herritan. Zurezko paletak berrerabiliz eginiko egitura berezi horietan birziklapen-lerro ezberdinetan bereiztuta jaso behar diren benetako hondakinak jarri dira erakusgai eta baita informazio panelak ere.

     

    20 herri 23 astetan


    Urtarrilaren 10ean hasita hogei herritan jarriko dira egiturak ikusgai, Tolosako kasuan hiru auzoetan.
    Kanpaina honetan, herri txikiek izango dute protagonismoa. Kontuan izan behar da eskualdea osatzen duten 28 udalerrietatik 19 herri txikiak direla, 1.000 biztanle baino gutxiagokoak.


    Bilketa puntuen kopuruaren arabera, iraupen ezberdinez egongo dira herri bakoitzean, bi aste eta lau asteren artean. Ahalik eta herritar gehienera hurbiltze aldera, herri bakoitzean ere egituren kokapena aldatu egingo da aste batetik bestera, beti ere, hondakinen bilketa puntuak erabiliz.


    Abaltzisketa, Baliarrain eta Altzo izango dira lehen herriak, urtarrilaren 10etik 17ra. Egituren hiru bikote daudenez, aldi berean hiru lekutan egongo dira ikusgai.

    ASTE ZK. DATAK  1 TOTEMA 2 TOTEMA 3 TOTEMA
    1 Urtarrilak 10-17 Abaltzisketa Baliarrain Altzo
    2 Urtarrilak 17-24 Abaltzisketa Baliarrain Altzo
    3 Urtarrilak 24-31 Amezketa Orendain Altzo
    4 Urtarrilak 31- Otsailak 7 Amezketa Orendain Altzo
    5 Otsailak 7-14 Amezketa Orendain Orexa
    6 Otsailak 14-21 Amezketa Aduna Orexa
    7 Otsailak 21-28   Bedaio-Tolosa Aduna Lizartza
    8 Otsailak 28-Martxoak 7 Bedaio-Tolosa Aduna Lizartza
    9 Martxoak 7-14 Albiztur Aduna Lizartza
    10 Martxoak 14-21 Albiztur Alkiza Lizartza
    11 Martxoak 21-28 Albiztur Alkiza Leaburu -Txarama
    12 Martxoak 28-Apirilak 4 Albiztur Alkiza Leaburu -Txarama
    13 Apirilak 4-11 Aldaba-Tolosa Larraul Leaburu -Txarama
    14 Apirilak 11-18 Aldaba-Tolosa Larraul Leaburu -Txarama
    15 Apirilak 18-25 Urkizu-Tolosa Asteasu-Elizmendi Gaztelu
    16 Apirilak 25-Maiatzak 2 Urkizu-Tolosa Asteasu-Elizmendi Gaztelu
    17 Maiatzak 2-9 Belauntza Asteasu-Elizmendi Berastegi
    18 Maiatzak 9-16   Belauntza Asteasu-Elizmendi Berastegi
    19 Maiatzak 16-23 Berrobi Asteasu-Herrigunea Berastegi
    20 Maiatzak 23-30 Berrobi Asteasu-Herrigunea Berastegi
    21 Maiatzak 30-Ekainak 6 Berrobi Asteasu-Herrigunea Hernialde
    22 Ekainak 6-13 Elduain Asteasu-Herrigunea Hernialde
    23 Ekainak 13-20 Elduain   Hernialde


     

     

Albiste guztiak ikusi »