Abian ezarri da edukiontzi grisa Andoaingo Sorabilla, Alejandro Calonge eta Olagain auzoetan.

  • Mar
    23

     

    Edukiontzi berdeak kendu, eta grisak ezarri dira, errefusa biltzeko, Andoaingo Sorabilla, Olagain eta Alejandro Kalonge auzoetan. Txipadun edukiontzi hauek txartelaren bidez irekitzen dira.

    Hondakinak egoki sailkatzeko eta egun herrian dituzten hondakinen birziklapen tasak hobetzeko, Andoaingo udalak, sei hilabete iraungo duen proba piloto hau martxan jarri du.

    Astean lau aldiz erabili ahal izango da edukiontzi hau, txartelarekin horrela bait dago programatuta. Salbuespena, pardelak erabiltzen dituzten familiak dira. Hauek, egunero erabili ahal izango dute.

    Edukiontzien erabilerari buruzko zalantzak argitzeko eta xehetasun gehiago izateko, hezitzaile bat egongo da egun hauetan. Data hauetatik aurrera, udaletxeko informazio bulegoan edo 943 300 308 telefono zenbakian.

    • Alejandro Calonge: martxoak 27: 11:30-12:30 eta martxoak 28: 09:30-10:30

    • Sorabilla: martxoak 27: 10:30-11:30 eta martxoak 28: 11:30-12:30

    • Olagain: martxoak 27: 09:30-10:30 eta martxoak 28: 10:30-11:30

     

Albiste guztiak ikusi »