Albisteak
-
Mar23
Abian ezarri da edukiontzi grisa Andoaingo Sorabilla, Alejandro Calonge eta Olagain auzoetan.
Edukiontzi berdeak kendu, eta grisak ezarri dira, errefusa biltzeko, Andoaingo Sorabilla, Olagain eta Alejandro Kalonge auzoetan. Txipadun edukiontzi hauek txartelaren bidez irekitzen dira. Hondakinak egoki sailkatzeko eta egun herrian dituzten hondakinen birziklapen tasak hobetzeko, Andoaingo udalak, sei hilabete iraungo duen proba piloto hau martxan jarri du. Astean lau aldiz erabili ahal izango da edukiontzi […]
-
Urt12
Birziklapena sustatzeko Totemak
Gaur gaurkoz, Tolosaldeko Mankomunitateak birziklatze indize adierazgarria du: 2017an (abendukoak kontutan izan gabe) etxeetako hondakinen gaikako bilketaren bataz bestekoa %62,30era iritsi da. Hala eta guztiz ere, badago zer hobetua eta horixe da Tolosaldeko Mankomunitateak Ecovidrio eta Ecoembes erakundeen laguntzarekin antolatu duen sentsibilizazio kanpaina berriaren xedea, hau da, gehiago eta hobeto birziklatzea. Herritarrek ondo birziklatzeko zalantzak […]
-
Mai17
Atez ateko gaikako bilketa utzi eta edukiontzi bidezko bilketara itzuliko da Ibarra
Udal korporazioa osatzen duten alderdiek joan zen abenduan sinatutako akordioari jarraiki, hiri hondakinak gaika biltzeko sistema aldatuko dute Ibarran. Gaikako bilketaren portzentajeak %80tik gora mantentzea da helburua. Orain arte atez ateko sistema erabili dute hondakinak gaika bildu ahal izateko, baina maiatzaren 22tik aurrera edukiontzi bidez egingo dute. Beiraren iglua eta ontzi arinak eta papera zein […]
-
Mar29
Tolosaldeko Mankomunitateak 2016ko urteko balorazioa egin du
Mankomunitatea osatzen duten herri bakoitzaren izaera edota ezaugarriak direla eta eskualdean hondakinen kudeaketa eredu desberdinak garatu dira, horrela, herrien datu zehatzagoak eskuratzeko aukeran gara. Eskualdea 28 udalerrik osatzen dute, horietatik 19 herri txikiak dira, 1000 biztanle baino gutxiagokoak. Aldiz, biztanlegoaren %71, eskualdeko 4 herritan pilatzen da. Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzuaren arabera, hiru taldetan banatzen ditugu […]
-
Mar28
Hondakinak gaika biltzeko sisteman aldaketak egingo dituzte Anoeta eta Zizurkilen.
Frakzio garrantzitsuenak diren beira, paper-kartoia, ontzi arinak, hondakin organikoa eta errefusa, azken urteotan, beira ez beste guztiak atez ate bildu dira. Aldaketarekin, beira lehen bezala, kaleko edukiontzian biltzen jarraituko da, hondakin organikoa eta errefusa ere, atez ate biltzen jarraituko da, eta, paper-kartoia eta ontzi arinak biltzeko kaleko edukiontzi irekiak jarriko dira. Beraz, aldaketa, azken bi […]
-
Urr17
Informazio bulegoak
Informazio bulegoak Andoainen eta Tolosan daude. Horrez gain, herritarrentzat telefonozko zerbitzuak jarraitzen du: 661 559 736 ANDOAIN: Andoaingo Udaletxeko atarian. 943 300 308. Ordutegia: – Goizez astelehenetik ostiralera (egunero) 9:30 – 13:30 TOLOSA: Rondilla kalean Pablo Gorosabel eraikina (Musika Eskola), beheko solairua. 661 559 736. Ordutegia: – Goizez astelehenetik ostiralera (egunero) 9:00 – 11:00 – […]