Hondakinak gaika biltzeko sisteman aldaketak egingo dituzte Anoeta eta Zizurkilen.

Frakzio garrantzitsuenak diren beira, paper-kartoia, ontzi arinak, hondakin organikoa eta errefusa, azken urteotan, beira ez beste guztiak atez ate bildu dira. Aldaketarekin, beira lehen bezala, kaleko edukiontzian biltzen jarraituko da, hondakin organikoa eta errefusa ere, atez ate biltzen jarraituko da, eta, paper-kartoia eta ontzi arinak biltzeko kaleko edukiontzi irekiak jarriko dira. Beraz, aldaketa, azken bi frakzio hauetan egingo da.

Orain arteko ordutegi berdinean, hondakin organikoak astearte, ostiral eta igande gauetan bilduko dira, eta errefusa larunbat gauean. Pixoihal edo hondakin sanitarioak ere, egun hauetan aterako dira.

Zizurkil eta Anoetako komertziotan, kartoia astearte eta ostiral gauetan jasoko da, atez ate.

Auzo konpostaren planak bere horretan jarraitzen du, eta gainerako hondakin berezien (arropa, erabilitako olioa, pilak…) bilketak ere bai.

Informazio bulegoak

Informazio bulegoak Andoainen eta Tolosan daude. Horrez gain, herritarrentzat telefonozko zerbitzuak jarraitzen du: 661 559 736

ANDOAIN: Andoaingo Udaletxeko atarian. 943 300 308. Ordutegia:

– Goizez astelehenetik ostiralera (egunero) 9:30 – 13:30

TOLOSA: Rondilla kalean Pablo Gorosabel eraikina (Musika Eskola), beheko solairua. 661 559 736. Ordutegia:

– Goizez astelehenetik ostiralera (egunero) 9:00 – 11:00

– Arratsaldez astearte eta ostegunetan 17:00 – 19:00

Hondakin organikoak gaika biltzeko edukiontzia jarriko da Andoainen

Edukiontzi hauen ezarpenari berehala ekingo dio udalak, eta, hilabeteko epean hondakin organikoa bereiztuta biltzeko azpiegitura berri hau guztiz bukatuta egongo dela aurreikusten du. Edukiontziek txipa izango dute, eta irekitzeko txartela emango zaie hala nahi duten herritar erabiltzaileei.

Zerbitzuaren berri zehatzago emateko, udalak, Ataria bulegoa jarri du udaletxean herritarren eskura astelehenetik ostiralera 09:30 – 13:30 artean, eta astearte eta ostegunetan 16:00 – 20:00 artean. Herrian zehar, leku eta egun desberdinetan, informazio-guneak jarriko dira baita. Honetaz gain, behar bezala identifikatuta egongo diren informatzaileak etxez-etxe eta komertziotatik pasatuko dira hondakin organikoa bereiztuta biltzeko zerbitzu honen berri zehatz mehatz emateko. Informatzaileak pasatzen direnean etxean aurkitzen ez direnak inskribatzeko orriak ere jarriko dira etxeetako atarietan, gero, beste tarte batean pasatu ahal izateko.

Gaikako bilketa zerbitzu berri honetan izena ematen duenak, informazio esku-orriarekin batera, kuboa, poltsa konpostagarri sorta bat eta identifikaziorako txartel bat jasoko ditu.

 

 

Edukiontzi bidezko gaikako bilketa sistemara itzuli dira Amasa-Villabonan, organikoa eta errefusaren irekiera txip bidez kontrolatuta.

Udal korporazioa osatzen duten EAJ-PNV, EH Bilbu eta PSE-EE alderdietako bozeramaileek akordio bat sinatu zuten joan zen otsailaren 19an, herriko hiri hondakinak gaika biltzeko sistema iraunkor bati buruz. Gaikako bilketa portzentajea gradualki igotzeko konpromisoa hartu zuten sinatzaileek, %70era iritxi arte.

Gaika biltzen diren frakzio bakoitzarentzat (beira, papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa) edukiontzi bana izango dituen sistema izango da. Beira, papera eta ontzi arinak biltzeko edukiontziak irekiak izango dira eta hondakin organikoak eta errefusa jasotzeko edukiontziak zabaltzeko txartela beharko dute herritarrek. Behin txartela jasota, nahi adina alditan zabaldu ahal izango dituzte bi edukiontzi horiek. Astelehenetik aurrera, familia bakoitzak bere txartela eskuratu ahal izango du zehaztutako puntuetan. Hondakin organikoak konpostagarriak diren poltsetan utzi beharko dira. Laster batean liburutegiko azpialdean jarriko den makina batean eskuratu ahal izango dira poltsa hauek, eta berau irekitzeko edukiontzientzako banatu den txartel berdina erabili beharko da.

Irailaren 12tik aurrera herriko 17 puntutan jarriko dituzte edukiontziak eta bakoitzak 2.200 litroko edukiera izango du.

Auzo-konpostaren planak bere horretan jarraituko du aldaketarik gabe.

Ostalaritza eta komertziotako kartoia eta errefusa, atez ate bilduko zaizkie ezarrita dauden ordutegietan. Arraindegitako hondakin organikoa ere euren ataritik bilduko zaie egunero astelehenetik larunbatera.

Tolosako hondakin bilketa sistema aldatu da, eta jada kalean ikus daitezke edukiontzi berriak

Bilketa puntu gutxiago egongo dira, organikoa eta errefusaren edukiontzien tamainak (lehen 240 l. orain 2.200 l.) handiagotu direlako. Bilketa puntu bakoitzean edukiontzi guztiak egongo dira: paper-kartoia, ontzi arinak, beira, organikoa eta errefusa. Pardelen edukiontzia kendu egin denez, hauek, errefusa orokorraren edukiontzira bota beharko dira.

Hondakin gehiago pilatzen den erdigunean, bilketa maiztasuna areagotuko da.

Kartoi komertziala 20:00etatik aurrera atera beharko dute dendariek horretarako aurreikusi diren guneetara, eta arraindegien kasuan, hondakin organikoa atez ate jasoko zaie.

Aurreko sistemarako sortutako txipa edo txartela gorde egin beharko dute herritarrek. Hondakin organikoa botatzeko poltsak txartel horrekin hartzen jarraitu beharko dute tolosarrek, makinetan.

 

Tolosaldeko Mankomunitateak 2015 urteko balorazioa egin du

Tolosaldeko Mankomunitateak 2015 urteko balorazioa egin du eta oso positiboa izan dela adierazi du. 2015a izan da azken urteotan egindako aldaketa ezberdinak egin ostean, egoera homogeneoan mantendu den lehen urtea.

Honek balantzea egiteko aukera eman du eta baita azken urteotan egin den lanaren ondorioak baloratzeko ere. Lehenik eta behin, herritarren parte hartzea eskertu nahi dute, lemak dioen bezala “Zurekin alde ederra!”, eta “argi ikusi da Tolosaldeko herritarrekin alde ederra somatu dugula”, adierazi dute.

Jakin badakite, herritarren laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekela iritsi den puntura iristea. Datuetan erreparatuz argi ikusten da azaldutakoa (ikusi "Material osagarria").

Esan bezala, datuen balorazio oso positiboa egiten du Mankomunitateak. Oraindik hobekuntzarako margena dagoela nabarmendu dute eta horretan jarraituko dute lanean. 28 herrietatik 27 %60ko gaikako bilketa gainetik daude, horietatik asko %70 eta %80tik gora.

Herritarrei, orain arte bezala lan egiten jarraitzeko deialdia egiten diete. Denen artean eskualde hobeago eta ingurugiroarekin orekatuago bat lortuko baitute.

Gaikako bilketa sistema aldatuko da Iruran

Ohikoak diren hiri hondakinen edukiontziak herriko 12 gunetan jarriko dira, eta irekiak izango dira. Materia organikoarentzat, lehen bezala, poltsa konpostagarriak erabiltzen jarraitu beharko da, eta banaketa udalak egingo du. Banakako zein komunitateko autokonpostajeak lehen bezala jarraituko du. Zalantzak argitzeko, ingurumen teknikaria udal bulegoetan izango da astelehenero.

Hondakin berezientzako edukiontziak kokaleku berdinetan mantenduko dira: sukaldeko olio erabiliarentzat Pello Arrese kalean, oihalak, oinetakoak, elektrotresna txikiak, jostailuak, … beti ere bakoitza bere poltsan, Kale Nagusiko edukiontzian.

 

ZORIONAK TOLOSALDEA!

Azken urteetan herriz-herri emandako pausoei esker, eskualde honek egin duen aurrerapena apartekoa izan da. 2012ko %26tik 2014ko %62,5era eraman dugu birziklapen tasa. Datuak irauli izanaz gain, herritar sentsibilizatu eta arduratsuok osatzen dugun eskualdea garela konturatzeak ematen digu poza.


Arlo ekonomikoan, Tolosaldeko Mankomunitateak ez du zorrik. Kudeaketa hobe bateranzko aldaketa egin dugu eta herri bakoitzak duen bilketa zerbitzuaren arabera ordaintzen dio Mankomunitateari. Era berean, herri bakoitzak berak kudeatzen ditu hondakinen tratamendu gastuak eta birziklapenaren ondoriozko diru sarrerak.


Eskualde osasuntsu batean bizitzeaz harro egoteko moduan gaude. Etxe bakoitzetik hasita egin dugun ahalegina emaitzak ematen hasia da, eta etorkizun oparoa dugu aurretik.

TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUAK:

-Garbiguneak:

Bertara eraman behar diren hondakinak: Obra hondakinak, egurra, inausketa, etxetresna elektrikoak, txatarra eta metalak,  plastikoak, neumatikoak, bolumen handikoak, etxeko hondakin arriskutsuak…

Tolosako garbigunea: San Blas auzoa, 9. 689 41 13 49 sanblasgarbigunea@tolosaldekomankomunitatea.eus
Andoaingo garbigunea: Leizotz industriagunea. 943 30 38 09 andoaingarbigunea@tolosaldekomankomunitatea.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 / 16:00-19:00; Larunbatetan eta abuztuan: 9:00-13:30

  • Hildako animalien (untxiak, oilaskoak..) barrunbeak jasotzeko edukiontziak jarri dira ditugun bi garbiguneetan.

-Hondakin arriskutsuentzat edukiontziak herrietan:

Hondakin arriskutsuak: Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, kotxeko bateriak, CD, DVD, VHS, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, Aerosol beteak, disolbatzaile eta garbiketako produktuak, tinta eta tonernkartutxoak, margoak, brotxak, motor olioa, fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak.


Garbigunera joan beharrik gabe, hondakin arriskutsuak udaletxeetan jarritako edukiontzietara eraman daitezke. Andoain (Tren geltokian), Ibarra (San Inazion), Tolosa (Emeterio arresen) eta Villabonan (kiroldegiaren ondoan), berriz, etxolak jarri dira.


-Bolumen handiko hondakinak:
Gogoratu, herri bakoitzak bere egutegia duela traste zaharrak, altzariak… ateratzeko. Aurrez, 943 67 62 16-ra deitu edota www.tolosaldekomankomunitatea.eus web orriaren bidez abisatu behar da.
Tolosaldeko Mankomunitatea / Plaza zaharra 6, Tolosa / 943 676216/ info@tolosaldekomankomunitatea.eus

 

 

Etxeko Ura kanpaina Tolosaldeko jatetxe eta tabernetan

Tolosaldeko Mankomunitateak Kutxa Egonuearekin batera, Etxeko Ura kanpaina abian jarri dute Tolosaldeako iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.

Etxeko Ura ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kontsumo kultura berri bat zabaltzea da eta horretarako, datozen asteetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak banatuko dira kanpaina honetan parte hartzeko interesa azaldu duten ostalarien artean.

Honela, ostalariek iturriko ura aprobetxatuz kalitatea eskeiniko dute baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortuko dugu kanpaina irauten duen denbora tartetik harago.

Tolosaldeko Mankomunitateak, kanpaina honen bidez beste bultzada bat eman nahi izan dio eskualdean egiten ari den lanketari. Herritarren sentsibilizazioa gakoa da hondakinen kudeaketa egoki bateranzko bidean, eta arrandegietako tupper kanpainak bezala, ur pitxarren kanpaina honek ere lagunduko duelakoan gaude. 

Abaltzizketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkileko udalek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartzen ari diren eskualdeko establezimenduei, eta herritarrak eta bertako familiak animatu nahi dituzte taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko, norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoak baitira.

Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxola Ibarran

Garbigunera eraman behar izaten diren hondakin mota hauen kudeaketa ahalik eta egokiena izan dadin, herritarrei erosotasunak ematea da gakoa. Hala, iazko maiatzean Andoainen, Villabonan eta Tolosan, ipini genituen etxola hauek. Eta emaitza bikainak eman dituztenez, Ibarran ere modu berean kudeatzeko aukera emango zaie herritarrei.

Modu honetara, herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin mota hauek eramateko gunea, eta horrek erabilera handituko duela aurreikusten da. Era honetara, gehiago izango dira tratamendu egokia jasoko duten hondakin arriskutsuak. Ibarran, San Inazio auzoan kokatu da gaur, aipatutako etxola. Era honetara, Ibarrako herritarrei

Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietan, oraingoz etxolarik ez dugu jarri, baina guztietan eman nahi denez soluzioa, Udaletxe guztietan jarriko dira tamaina txikiko hondakin arriskutsuak uzteko kaxak. Dagoeneko badaude Udaletxe batzuetan, baina guztietan jartzeko ahalegina egingo da. Garbigunera eraman beharreko hondakin mota hauei herritarrek tratamendu egokia emateko aukera zabaltzea da Udaletxeetan jarritako kaxa horien helburua.

Hondakin mota honi arriskutsu deitzeak adierazten duen moduan, kudeaketa egoki bat gabe, ingurugiroarentzat zein osasunarentzat oso kaltegarri izan daitezkeen hondakinei beharrezko tratamendua ematea dugu helburu, eta bermatzen ari gara etxola hauen bidez geroz eta gutxiago direla zabortegietara bideratzen diren hondakin arriskutsuak.

 

Honakoak dira etxola hauen bidez biltzen diren hondakin berezi eta arriskutsuak:

  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak,  patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak…
  • Kotxeko bateriak
  • CDak eta DVDak
  • VHS bideo zintak eta musika kaseteak
  • Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
  • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
  • Erradiografiak
  • Aerosol beteak edo erdi beteak
  • Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin)
  • Tinta eta toner kartutxoak
  • Margoak eta brotxak (ondo itxita)
  • Motore olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita)
  • Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak

 

Etxolek, zulo desberdinak dituzte herritarrek dagokion lekura botako dituztelarik  hondakin arriskutsuak. Horretarako, zulo bakoitzak forma desberdina du eta irudi zein testu bidez lagundurik egongo dira guztiak. Biltzaileak etortzean dagoeneko kaxetan sailkatze lana egina izango da eta ondoren, gai bakoitzari dagokion tratamendua ematera bideratuko ditu kudeatzaileak

Tolosan San Blasen dagoen Garbigunea eta Andoaingo Leizotz industriaguneko Garbigunearen bidez ere kudeatzeko aukera badago aipatutako hondakin arriskutsuak baina etxola hauen bidez, zerbitzua eskuragarriagoa jartzea dugu helburu.

Gaurkoan bereziki ibartarrei baina, baita eskualdeko herritar guztiei ere adierazi nahi diegu, oso garrantzitsua dela guk sortzen ditugun hondakinei kudeaketa egokiago bat emateko aukera badugu, ematea. Errefusarekin nahasten badugu, arriskuan jartzen da ingurumena eta biztanleen osasuna. Herritarrei aukerak zabaltzea da helburua, guztion artean ahalik eta kudeaketa egokiena emateko hondakin mota hauei ere.