Tolosako hondakin bilketa sistema aldatu da, eta jada kalean ikus daitezke edukiontzi berriak
-
Mar28
Bilketa puntu gutxiago egongo dira, organikoa eta errefusaren edukiontzien tamainak (lehen 240 l. orain 2.200 l.) handiagotu direlako. Bilketa puntu bakoitzean edukiontzi guztiak egongo dira: paper-kartoia, ontzi arinak, beira, organikoa eta errefusa. Pardelen edukiontzia kendu egin denez, hauek, errefusa orokorraren edukiontzira bota beharko dira.
Hondakin gehiago pilatzen den erdigunean, bilketa maiztasuna areagotuko da.
Kartoi komertziala 20:00etatik aurrera atera beharko dute dendariek horretarako aurreikusi diren guneetara, eta arraindegien kasuan, hondakin organikoa atez ate jasoko zaie.
Aurreko sistemarako sortutako txipa edo txartela gorde egin beharko dute herritarrek. Hondakin organikoa botatzeko poltsak txartel horrekin hartzen jarraitu beharko dute tolosarrek, makinetan.