Hondakin organikoak gaika biltzeko edukiontzia jarriko da Andoainen

  • Ira
    10

    Edukiontzi hauen ezarpenari berehala ekingo dio udalak, eta, hilabeteko epean hondakin organikoa bereiztuta biltzeko azpiegitura berri hau guztiz bukatuta egongo dela aurreikusten du. Edukiontziek txipa izango dute, eta irekitzeko txartela emango zaie hala nahi duten herritar erabiltzaileei.

    Zerbitzuaren berri zehatzago emateko, udalak, Ataria bulegoa jarri du udaletxean herritarren eskura astelehenetik ostiralera 09:30 – 13:30 artean, eta astearte eta ostegunetan 16:00 – 20:00 artean. Herrian zehar, leku eta egun desberdinetan, informazio-guneak jarriko dira baita. Honetaz gain, behar bezala identifikatuta egongo diren informatzaileak etxez-etxe eta komertziotatik pasatuko dira hondakin organikoa bereiztuta biltzeko zerbitzu honen berri zehatz mehatz emateko. Informatzaileak pasatzen direnean etxean aurkitzen ez direnak inskribatzeko orriak ere jarriko dira etxeetako atarietan, gero, beste tarte batean pasatu ahal izateko.

    Gaikako bilketa zerbitzu berri honetan izena ematen duenak, informazio esku-orriarekin batera, kuboa, poltsa konpostagarri sorta bat eta identifikaziorako txartel bat jasoko ditu.

     

     

Albiste guztiak ikusi »