ZORIONAK TOLOSALDEA!
-
Api21
Azken urteetan herriz-herri emandako pausoei esker, eskualde honek egin duen aurrerapena apartekoa izan da. 2012ko %26tik 2014ko %62,5era eraman dugu birziklapen tasa. Datuak irauli izanaz gain, herritar sentsibilizatu eta arduratsuok osatzen dugun eskualdea garela konturatzeak ematen digu poza.
Arlo ekonomikoan, Tolosaldeko Mankomunitateak ez du zorrik. Kudeaketa hobe bateranzko aldaketa egin dugu eta herri bakoitzak duen bilketa zerbitzuaren arabera ordaintzen dio Mankomunitateari. Era berean, herri bakoitzak berak kudeatzen ditu hondakinen tratamendu gastuak eta birziklapenaren ondoriozko diru sarrerak.
Eskualde osasuntsu batean bizitzeaz harro egoteko moduan gaude. Etxe bakoitzetik hasita egin dugun ahalegina emaitzak ematen hasia da, eta etorkizun oparoa dugu aurretik.TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUAK:
-Garbiguneak:
Bertara eraman behar diren hondakinak: Obra hondakinak, egurra, inausketa, etxetresna elektrikoak, txatarra eta metalak, plastikoak, neumatikoak, bolumen handikoak, etxeko hondakin arriskutsuak…
Tolosako garbigunea: San Blas auzoa, 9. 689 41 13 49 sanblasgarbigunea@tolosaldekomankomunitatea.eus
Andoaingo garbigunea: Leizotz industriagunea. 943 30 38 09 andoaingarbigunea@tolosaldekomankomunitatea.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 / 16:00-19:00; Larunbatetan eta abuztuan: 9:00-13:30- Hildako animalien (untxiak, oilaskoak..) barrunbeak jasotzeko edukiontziak jarri dira ditugun bi garbiguneetan.
-Hondakin arriskutsuentzat edukiontziak herrietan:
Hondakin arriskutsuak: Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, kotxeko bateriak, CD, DVD, VHS, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, Aerosol beteak, disolbatzaile eta garbiketako produktuak, tinta eta tonernkartutxoak, margoak, brotxak, motor olioa, fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak.
Garbigunera joan beharrik gabe, hondakin arriskutsuak udaletxeetan jarritako edukiontzietara eraman daitezke. Andoain (Tren geltokian), Ibarra (San Inazion), Tolosa (Emeterio arresen) eta Villabonan (kiroldegiaren ondoan), berriz, etxolak jarri dira.
-Bolumen handiko hondakinak:
Gogoratu, herri bakoitzak bere egutegia duela traste zaharrak, altzariak… ateratzeko. Aurrez, 943 67 62 16-ra deitu edota www.tolosaldekomankomunitatea.eus web orriaren bidez abisatu behar da.
Tolosaldeko Mankomunitatea / Plaza zaharra 6, Tolosa / 943 676216/ info@tolosaldekomankomunitatea.eus