Tolosaldeko Mankomunitateak 2015 urteko balorazioa egin du
-
Mar17
Tolosaldeko Mankomunitateak 2015 urteko balorazioa egin du eta oso positiboa izan dela adierazi du. 2015a izan da azken urteotan egindako aldaketa ezberdinak egin ostean, egoera homogeneoan mantendu den lehen urtea.
Honek balantzea egiteko aukera eman du eta baita azken urteotan egin den lanaren ondorioak baloratzeko ere. Lehenik eta behin, herritarren parte hartzea eskertu nahi dute, lemak dioen bezala “Zurekin alde ederra!”, eta “argi ikusi da Tolosaldeko herritarrekin alde ederra somatu dugula”, adierazi dute.
Jakin badakite, herritarren laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekela iritsi den puntura iristea. Datuetan erreparatuz argi ikusten da azaldutakoa (ikusi "Material osagarria").
Esan bezala, datuen balorazio oso positiboa egiten du Mankomunitateak. Oraindik hobekuntzarako margena dagoela nabarmendu dute eta horretan jarraituko dute lanean. 28 herrietatik 27 %60ko gaikako bilketa gainetik daude, horietatik asko %70 eta %80tik gora.
Herritarrei, orain arte bezala lan egiten jarraitzeko deialdia egiten diete. Denen artean eskualde hobeago eta ingurugiroarekin orekatuago bat lortuko baitute.