Berrerabiltzea

Berrerabiltzea, imajinazioaren artea

Objektu edo produktu batek ez du zertan zaborretan amaitu behar hasierako funtzioa betetzen ez duelako, beste zeregin bat emanez berriz erabil dezakegu, berrerabili.

Etxeko ontziak, jostailuak, sukaldeko tresnak edota dekorazio objektuak berrerabil ditzakegu imajinazio apur batekin: tetra-brickak tupper bihurtu, xaboi-ontziak lorontzi, pneumatikoak haurrentzako jolas parke… Produktuei bizitza luzatzea da erosketarik osasuntsu, merke eta onena.

EROSI, ERABILI, BOTA?

Kontsumo hutsaren kulturan, “erosi, erabili, bota” jokabidea nagusitu da. Produktuak epe laburreko ondasun bihurtu dira, eta kasu askotan behar baino lehen zaharkitzeko programatzen dituzte fabrikatzaileek, kontsumoa areagotu eta etekin handiagoak izateko.

Bonbilla da adibide garbiena. Hasierako bonbillek 2.500 orduko bizitza izan zezaketen, baina ekoizle nagusiek diseinua aldatu eta 1.000 ordutara laburtu zuten epea.

Gurpil zoro horretatik ateratzeko, herritarrak baditu eskura hainbat aukera. Egun, bizi luzeagoa izan eta energia gutxiago kontsumitu dezaten diseinaturiko produktuak ere ekoizten dira, kontsumo baxuko bonbillak kasu.

BERRIA BAINO, HOBE KONPONTZEA

Zerbait hondatu edo hausten denean, bota baino lehen konpontzeko aukera kontuan izan behar dugu. Zapatak zapatariak konpon ditzake, arropak jostunak, etxeko aparatu elektronikoak denda espezializatuetan konpondu ohi dituzte… Hondakinen sorrera saihesteaz gain, herritik gertu ditugun lanbideei bizitasuna ematen diegu eta ekonomikoki guztiok aterako gara irabazten.

Zu ere izan zaitezke konponketak egiten dituen etxeko mainatsua. Argibide batzuekin eta pazientzia apur batekin hautsitakoa konpontzeko gai izango zara. Hemen dituzu konpontzeko trikimailu eta aholkuak zabaltzen dituzten hainbat webgune:

  1. Reparat: Kataluniako elkarte honek konponketak egiteko aholkularitzan dihardu. Bere blogean adibideak, bideo-ikastaro laburrak eta ideiak eskaintzen ditu besteak beste..
  2. Reparando: Garbigailuak, itokinak, iphoneak, kafeterak… Denetarik konpontzeko argibideak aurkituko dituzu webgune honetan.
  3. Ifixit: Gailu elektronikoak konpontzearen aldeko webgunea. Loturak eta ideiak eskaintzen ditu (ingelesez).

ELKARTRUKEAN, DENOK IRABAZLE

Produktu bat behar ez dugunean, bota beharrean, hura erabiliko duen norbaiti uztea da onena. Elkartrukea jarrera osasuntsua da, gure ingurukoekin maiz egiten dugun ekintza: arropak pasatzen ditugu, soberan dauden elektrogailuak, eskola-liburuak, jostailuak… Hainbat aukera dituzu eskura zuk ere parte hartzeko:

  1. Elkartrukea modu zabalagoan sustatzeko asmoz www.gipuzkoatruke.org webgunea jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan, trukerako produktuen katalogoa aurki dezakezu.
  2. Emaus Trapuketariak elkarteak urteak daramatza objektuak bildu eta aprobetxatzen. Berrerabiltzeko balio duten objektuak salgai jartzen dituzte salneurri merkeagoekin. Berrerabili ezin dena, birziklatu egiten dute. Informazio gehiago: 943 36 75 34 eta www.emaus.com
  3. Bigarren eskuko azokak eta stock azokak aukera ona izan daitezke berrerabilitako salgaiak eskuratzeko.

Gure esku

Gaika sailkatzearen aurretik, MURRIZTEA eta BERRERABILTZEA ere kontuan hartu behar ditugu.

konpostajea

murriztea

birziklatzea

berrerabiltzea

Zer non?

Kontsultatu hondakinak egoki sailkatzeko gida.

Zer non?