Auto-konpostatzea, edonoren esku
Konposta egitea denon eskura dago. Lur zati bat duenak etxeko konpostagailuan egin dezake. Lurrik ez duenak, aldiz, auzo-konposta eta bermikonposta egiteko aukera du. Denok lagundu dezakegu bizitzaren zikloa ixten.
Konpostarekin, hondakinak ongarri bihurtu eta probetxuzko egiten ditugu. Naturak zure laguntzaz egiten du lana konspostagailuan: zuk hondakin organikoa ematen diozu, berak lur itxurako kalitatezko abonua itzultzen dizu.
Gero eta gehiago dira auto-konpostatzearen abantailak baliatzen dituzten herritarrak.
BIDEOAK
Informazio gehiago: konpostatu.tolosaldekomankomunitatea.eus