• Jun
    12

    Eskualdeko eredu desberdinak azaldu dituzte Madrilgo eskualdean Tolosaldeko ordezkariek

    Madrilgo eskualdean, Guadarrama mendilerroan kokatuta, El Boalo, Cerceda eta Mataelpino herriek osatzen duten Udaletxean izan ziren eskualdeko ordezkaritza. Amaia Azkue Berastegiko zinegotzia eta Mankomunitateko ordezkaria, Josu Amilibia Adunako alkatea eta Jexux Peñagarikano, Ibarrako alkatea.   7100 biztanle inguru osatzen dituzte hiru herrixkek, eta euren udaletxea, El Boalo herrian kokatzen da. Bertan izan ziren, eskualdeko hondakinen […]

  • May
    15

    Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxolak jarri dira Tolosa, Villabona eta Andoainen

    Orain arte, Andoainen, Villabonan eta Tolosan, egutegi bati jarraituz furgoneta bat egoten zen hondakin arriskutsu eta berezi hauek batzeko edota Garbigunera eraman behar izaten zituzten herritarrek. Etxola hauek jartzearekin, furgonetaren zerbitzua kendu egingo da, baina herritarrei erraztasun gehiago eskaintzea izan dugu helburu, hala,  hondakin arriskutsuen kudeaketa ere hobetzea lortuko dugularik. Herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin […]

  • Abr
    7

    Mankomunitateak bide jasangarri eta eraginkorrenaren bidetik jarraituko du lanean

    Lehengo astean Mankomunitatea osatzen duten herrietako ordezkariekin eginiko batzarrean, hainbat gai onartu  ziren, aurtengoan ere kudeaketa egoki bat egiteko beharrezkoak izango ditugunak. Hala, hondakinen bilketa zerbitzua ematen digun enpresarekin kontrato aldaketa bat egin dugu, eta honi esker, Mankomunitateak ematen duen zerbitzuak  hobekuntzak izango ditu. Onuretako bat, kartoi komertzialaren bilketa zerbitzua izango da.  Bilketa gehigarri honen […]

  • Abr
    5

    Ekin diote atez ateko bilketari Ibarran

    Herritarrek organikoaren lehen kuboak atera dituzte eta ordezkari politikoek, euren poza erakutsi dute Ibarrak atez ateko bilketa hasten den egunean. Jesus Peñagarikano alkateak, esker hitzak izan ditu herritarrenganako. Herritarren jarrera ireki eta baikorra aipatzeaz gain, euren parte hartzea ere eskertu du, bai aurrez egindako bileretan eta baita kubo banaketan izandako jarrera aktiboarengatik. Izan ere, kuboen […]

  • Abr
    4

    Gaurtik aurrera, Ibarran ere atez atekoa martxan

    Eskualdean beste sei herrik egin bezala, euren herrian ahalik eta gehien birziklatzeko aukera jarri nahi izan dute martxan Ibarran ere. Ingurumen, ongizate eta arrazoi ekonomikoak medio, hondakinen kudeaketan aldaketa kualitatibo bat eman, eta etxe guztietan hondakinak ahalik eta gehien sailatzeko baliabideak ematea izan da helburua. Dagoeneko dena prest dago, eta herritarrak ere bai. Ibarrako familia […]

  • Mar
    27

    Tolosaldeko Mankomunitateko kideak Legebiltzarreko Ingurumen mahaian izan dira

    Gure Mankomunitatea, 28 herrik osatzen dute, eta guztira, 61.000 biztanleri ematen diogu zerbitzua. 28 udalerri horietatik 20, landa eremuan kokatzen ditugu eta beste 8ak, urbanoak direla diogu. Tolosaldeko eskualdea, biztanle gutxiko herriz osatuta dago batez ere. Horrek, hondakinen kudeaketan, bilketa ibilbideetan eta ondorioz, zerbitzuaren ezaugarrietan eragin zuzena duelarik. Aipatutako udalerrien banaketa, honela dago osatuta euren […]