Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxola Ibarran

  • Mar
    13

    Garbigunera eraman behar izaten diren hondakin mota hauen kudeaketa ahalik eta egokiena izan dadin, herritarrei erosotasunak ematea da gakoa. Hala, iazko maiatzean Andoainen, Villabonan eta Tolosan, ipini genituen etxola hauek. Eta emaitza bikainak eman dituztenez, Ibarran ere modu berean kudeatzeko aukera emango zaie herritarrei.

    Modu honetara, herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin mota hauek eramateko gunea, eta horrek erabilera handituko duela aurreikusten da. Era honetara, gehiago izango dira tratamendu egokia jasoko duten hondakin arriskutsuak. Ibarran, San Inazio auzoan kokatu da gaur, aipatutako etxola. Era honetara, Ibarrako herritarrei

    Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietan, oraingoz etxolarik ez dugu jarri, baina guztietan eman nahi denez soluzioa, Udaletxe guztietan jarriko dira tamaina txikiko hondakin arriskutsuak uzteko kaxak. Dagoeneko badaude Udaletxe batzuetan, baina guztietan jartzeko ahalegina egingo da. Garbigunera eraman beharreko hondakin mota hauei herritarrek tratamendu egokia emateko aukera zabaltzea da Udaletxeetan jarritako kaxa horien helburua.

    Hondakin mota honi arriskutsu deitzeak adierazten duen moduan, kudeaketa egoki bat gabe, ingurugiroarentzat zein osasunarentzat oso kaltegarri izan daitezkeen hondakinei beharrezko tratamendua ematea dugu helburu, eta bermatzen ari gara etxola hauen bidez geroz eta gutxiago direla zabortegietara bideratzen diren hondakin arriskutsuak.

     

    Honakoak dira etxola hauen bidez biltzen diren hondakin berezi eta arriskutsuak:

    • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak,  patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak…
    • Kotxeko bateriak
    • CDak eta DVDak
    • VHS bideo zintak eta musika kaseteak
    • Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
    • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
    • Erradiografiak
    • Aerosol beteak edo erdi beteak
    • Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin)
    • Tinta eta toner kartutxoak
    • Margoak eta brotxak (ondo itxita)
    • Motore olioa (plastikozko bidoietan eta ondo itxita)
    • Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak

     

    Etxolek, zulo desberdinak dituzte herritarrek dagokion lekura botako dituztelarik  hondakin arriskutsuak. Horretarako, zulo bakoitzak forma desberdina du eta irudi zein testu bidez lagundurik egongo dira guztiak. Biltzaileak etortzean dagoeneko kaxetan sailkatze lana egina izango da eta ondoren, gai bakoitzari dagokion tratamendua ematera bideratuko ditu kudeatzaileak

    Tolosan San Blasen dagoen Garbigunea eta Andoaingo Leizotz industriaguneko Garbigunearen bidez ere kudeatzeko aukera badago aipatutako hondakin arriskutsuak baina etxola hauen bidez, zerbitzua eskuragarriagoa jartzea dugu helburu.

    Gaurkoan bereziki ibartarrei baina, baita eskualdeko herritar guztiei ere adierazi nahi diegu, oso garrantzitsua dela guk sortzen ditugun hondakinei kudeaketa egokiago bat emateko aukera badugu, ematea. Errefusarekin nahasten badugu, arriskuan jartzen da ingurumena eta biztanleen osasuna. Herritarrei aukerak zabaltzea da helburua, guztion artean ahalik eta kudeaketa egokiena emateko hondakin mota hauei ere. 

Ver todas las noticias »