Etxeko Ura kanpaina Tolosaldeko jatetxe eta tabernetan

  • Abr
    1

    Tolosaldeko Mankomunitateak Kutxa Egonuearekin batera, Etxeko Ura kanpaina abian jarri dute Tolosaldeako iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.

    Etxeko Ura ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kontsumo kultura berri bat zabaltzea da eta horretarako, datozen asteetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak banatuko dira kanpaina honetan parte hartzeko interesa azaldu duten ostalarien artean.

    Honela, ostalariek iturriko ura aprobetxatuz kalitatea eskeiniko dute baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortuko dugu kanpaina irauten duen denbora tartetik harago.

    Tolosaldeko Mankomunitateak, kanpaina honen bidez beste bultzada bat eman nahi izan dio eskualdean egiten ari den lanketari. Herritarren sentsibilizazioa gakoa da hondakinen kudeaketa egoki bateranzko bidean, eta arrandegietako tupper kanpainak bezala, ur pitxarren kanpaina honek ere lagunduko duelakoan gaude. 

    Abaltzizketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkileko udalek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartzen ari diren eskualdeko establezimenduei, eta herritarrak eta bertako familiak animatu nahi dituzte taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko, norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoak baitira.

Ver todas las noticias »