ALDAKETAK GABONETAKO BILKETA ZERBITZUAN
-
Abe19
Gabonak direla eta, aldaketa batzuk izango dira Tolosaldeko Mankomunitateko udalerrietako hondakinen bilketa zerbitzuan.
Jarraian, hurrengo egunetan aurreikusitako aldaketak zehazten dira:- KOMERTZIOTAKO BILKETAK: abenduak 25 eta urtarrilak 1ean EZ da Tolosako komertzioen organikoaren bilketa egingo.
- INDUSTRIAGUNETAKO BILKETAK: abenduak 25 eta urtarrilak 1ean EZ dira egingo.
- TRASTE ZAHARREN BILKETA: Villabona eta Ibarran egun bat atzeratzen dira. Traste zaharrak, abenduak 25 eta urtarrilak 1ean, 20:00-22:00 bitartean atera behar dira.
- GARBIGUNEAK: abenduak 24 eta 31ean irekita egongo dira ordutegi honetan: 9:00-13:30
Zalantzarik izanez gero deitu Mankomunitatera.