Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten hainbat udalerritan, hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxolak daude kokatuta. Alegia, Andoain, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkil-en esate baterako.
Etxola hauen helburua, hondakin mota hauen kudeaketa herritarrei gerturatzea eta erosoago egin ahal izateko aukera ematea da, garbigunera eraman beharrean.
Etxolak leiho desberdinak ditu eta herritarrak dagokion lekura botako ditu hondakin arriskutsuak. Irudi eta testu bidez adierazten da, zein leihotan utzi behar den hondakin bakoitza, kaxetaren barruan behar bezala hondakinak sailkatuak geratuko direlarik.
- Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagiluko teklatua…
- Kotxeko bateriak
- Cdak eta DVDak
- Merkuriozko termometroak (plastikozko poltsa itxietan)
- Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak
- Erradiografiak
- Aerosol beteak edo erdi beteak
- Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak (ondo itxitako ontzietan)
- Tinta eta toner kartutxoak
- Margoak eta brotxak
- Motore olioa (plastikozko bidoietan ondo itxita)
- Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak eta halogenoak
- Botikak
- Bombilla normalak