PSCko Hector Gonzalezen hitzaldia Kataluniako hondakinen kudeaketaz

  • Mar
    20

    Mankomunitateko bost herrik atez atekoa martxan jarriko dutela adierazi zuten, eta herritarren kezka eta mamuak uxatze aldera, interesgarri ikusten dugu kanpora begiratu eta Kataluniaren kasuan ere birziklapen tasa altuneak ematen dituelako atez atekoaren aldeko apustua egin dutela ikustea.

    Gainera, Kataluniako kasua ekartzearen beste puntu garrantzitsua, aniztasun politikoan oinarritzen da. Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruan ematen ari den politizazioaren aurrean, Katalunian, edozein alderdi politikok atez atekoa aurrera eraman dute, helburua, birziklapen tasan jartzen baitute eta ez interes politikoetan. Hondakinen kudeaketaren gaia, guztiaren gainetik egon beharko bait luke.

    Horrela, martxoaren 1an izandako hitzaldira CIUko kide bat etorri bazen, larunbat honetako hitzaldia ematera PSCko kide bat etorriko da.

    Hector Gonzalez, Tianako Ingurumen zinegotzia da eta Kataluniako Alderdi Sozialistako kidea. Tianan, 2000. urtean ezarri zen atez ateko bilketa sistema, Kataluniako lehen herria izan zen bilketa eredu hau jartzen eta euren datuek asko esaten dute: 1999an %6 birziklatzen zen eta 2006an %85.

    Hitzaldiaren aurretik, 10:30etan harrera egingo diote Tolosaldeko Mankomunitateko kideek eta Amasa-Villabonako alkate eta zinegotziek.

    • Hitzaldia: “Hondakinen kudeaketa Katalunian”
    • Hizlaria: Hector Gonzalez, Tianako Ingurumen zinegotzia
    • Non: Villabonako Gurea Zineman
    • Noiz: Martxoaren 23an
    • Ordua: 11:30etan
Ver todas las noticias »