





Nota: todos los datos que se han utilizado son de la fracciones que se recogen puerta a puerta (papel y cartón, envases ligeros, materia orgánica y resto). No se han utilizado los datos del vidrio, ropa, pilas, etc.
Nota: todos los datos que se han utilizado son de la fracciones que se recogen puerta a puerta (papel y cartón, envases ligeros, materia orgánica y resto). No se han utilizado los datos del vidrio, ropa, pilas, etc.
Hala, atez ateko bilketa sistema Ikaztegietan nola garatu lantzen hasi ziren Ikaztegietako Udala, Tolosaldeko Mankomunitatea eta teknikariak. Irizpide tekniko eta ekonomikoak oinarritzat hartuz, herriarentzat kudeaketa egokiena diseinatu zuten elkarlanean, eta orain, hau herritarrei azaltzeko lanetan hasi dira. Batetik, gizarteratze prozesua deitu zaien batzar informatiboak izan dira pasa den ostiral eta larunbatean. Gainera, aste honetatik aurrera, herritarrei zuzenduta egongo den informazio bulegoa ere irekita izango da.
Batzar hauetan, Iker Otamendi alkateak Udalak erabaki hau hartzeko izan dituen arrazoi desberdinak azaldu zituen, hala, ingurumenarekiko errespetua, herritarren ongizatea, bideragarritasun arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak azaldu zituelarik.
Teknikariek euren aldetik, atez ateko hondakin bilketa proposamenaren berri eman zuten, aspektu teknikoak azalduz. Herria, bitan banatutzen da; landa ingurua eta herriko nukleoa. Bi hauetan, sistemak aldaera batzuk izango dituelarik. Hondakinen bilketa efizienteagoa izan dadin, landa ingurukoentzat 2 ekarpen gune izango dira, eta bertara eramango dituzte euren hondakinak, gaika sailkatuta. Gune hauetan sartu ahal izateko, giltza izango dute herritar hauek, eta nahi dutenean erabili ahalko dituzte.
Herriko gunekoek, berriz, portal edo ate ondoan kuboa utziz funtzionatuko dute. Egun bakoitzean, iluntzean, dagokion hondakina aterako dutelarik. Herritar hauek, emergentziaren bat dutenean edo hondakin kopuru handiak dituzten egunetan, landa eremukoen erabilekoak diren ekarpen gune horiek erabiltzeko aukera ere izango dute.
Alegiarekin duen gertutasunarengatik eta bilketa lanak errazago egiteko, bertako egutegi bera izango du Ikaztegietak ere. Kubo motak ere bai eta orokorrean, sistema bera izango da.
Ikaztegietaren kasuan, eta teknikariek azaldu bezala, edifikazio ez oso altuak izatean, kuboak zutabeetan zintzilikatu ordez, lurrean uzteko aukera eman diete herritarrei gehien bat. Hala, egunean zehar ez da ezer egongo kalean. Teknikari taldeak, euren proposamena egin dute, kuboak non utzi adieraziz, argazki muntai batekin. Argazki hauek, portal bakoitzean egongo dira ikusgai, eta azaroaren 5 arte izango dute herritarrek, euren aldaketak edo egiteko.
Paperaren edukiontzi komunitarioa nahi duten etxebizitzek, egun horretararte izango dute beta, honen eskaera egiteko.
Alegazioak eta eskaerak egiteko zein edozein galdera edo informazio eskuratzeko, informazio bulego bat izango da irekita, urriaren 22tik aurrera Ikaztegietako Udalean. Astearteetan goizeko 9:00etatik 11:00etara eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da irekita. Bertan, hezitzaile bat egongo da, eta atez atekoaren inguruko azalpen guztiak emateko prest izango da. Bertara ezin dutenek, ikaztegieta@tolosaldekomankomunitatea.eus edota honako zenbaki honetara deituta egin dezakete: 661559757.
Azkenik, behar bereziak dituzten herritarrekin, Udaleko gizarte langilea jarriko dela harremanetan adierazi nahi dugu.
Informazio bulegoa, Udaletxean:
Astearteetan, 9:00-11:00
Asteazkenetan, 18:00-20:00
ikaztegieta@tolosaldekomankomunitatea.eus
661559757
Mankomunitatetik, lanketa berezi bat egiten hasiko gara, hondakinak gaizki sailkatu eta leku desegokietan uzten dituzten herritarrekin, benetan emaitza onak ematen dituela demostratzen duen sisteman parte hartu dezaten.
Mankomunitateak eskualdeko hondakinen kudeaketa egiteko eta arautzeko betebeharra duenez, Abuztuaren 26an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala, hondakinen kudeaketaren inguruko ordenantza aplikatzen hasiko gara. Horrela, ordenantza horretan Mankomunitatea zerbitzua ematera behartzen den moduan, herritarrei ere euren ardurak esleitzen zaizkie; bakoitzak bere hondakinak Mankomunitateak adierazitako ordutegi, egutegi eta baldintzetan ateratzeko zehazten delarik.
Mankomunitateak, arazoa konpontzeko asmoarekin hurrengo pausoak emango ditu: Lehenik eta behin, gaika sailkatu gabe eta ezlekuetan uzten diren zabor poltsa horiek identifikatuko dira (pegatina bidez) irailaren 26tik aurrera eta hurrengo pausoa, praktika txar hori egiten duten herritarrak identifikatzea izango da.
Ez sailkatzeak eta hondakinak kalean uzteak kalte egiten die herriei, herritarrei eta orohar, eskualde osoari. Horregatik, herritar guztiak gauzak ongi egitera gonbidatu nahi ditugu, denon ardura da eta guztion erantzunkizuna.
Praktika desegokiek jarriatzen badute, Ordenantzaren 40. artikuluan jasotzen den moduan, arau hausteak gertatuz gero 90 eurotik gorako zigorrak jarri beharko dira.
Jarraian, Tolosaldeko Mankomunitatearen ordenantzak II. kapituluan jasotzen dituen hainbat arau hauste aipatuko ditugu: Hondakinak kontrolik gabe uztea, Mankomunitateko bilketa-bitartekoei zein hondakinen tratamenduari nahita kalte egitea edota uko egitea sortzen dituen hondakinak bilketa zerbitzuaren esku jartzeari.
Baina kasu honetan, batez ere 40.3.a artikuluan fokatu nahiko genuke: “hondakinak edukiontzietatik kanpo edo Mankomunitateak hondakinak uzteko adierazitako lekuetatik kanpo uztea, edo zerbitzuaren egutegitik edo ezarritako ordutegitik kanpo uztea”. Arau hauste hau da oraingoz herrietan jazotzen ari dena, eta ahal bezain pronto soluzio eman nahi dioguna.
Gainera, ordenantzak dioen moduan, dagozkien zigorrak kontuan izan gabe ere, arau-hausleak behartuta daude utzitako hondakinak kentzera eta zikindu duten ingurua garbitzera.
Hondakinen kudeaketari eta bilketa sistema berriari ez ezik, bizilagunei ere kalte egiten die kaleko poltsa horiek. Gainera, ongi sailkatu eta sisteman parte hartzen saiatzen ari diren herritarrenganako errespetu falta ere bada ezbairik gabe.
Beraz, herritarrei dei egiten diegu ordenantzako arauak bete ditzatela eta beraz, euren herrirako erabakitako bilketa ereduan parte hartu dezatela. Herriak txukun izatea guztien ardura da, eta ez dezagun axolagabetasunez jokatu.
Uztailaren 7 gauean atera dute Villabonako herritarrek organikoarekin euren lehen kuboa. Hurrengo goizean, bilketako langileek, kuboak jaso dituzte, eta gustora agertu dira guztiak ere, jasotakoarekin.
Eskualdean atez ateko bilketarekin batera hasi da organikoaren bilketa zerbitzua, eta honen garrantzia azpimarratzekoa da, etxeetan sortzen dugunaren %40a osatzen baitu materia honek. Herri askotan, eta Villabonan ere bai, asko dira konpostajearen bidez euren organikoa kudeatzen dutenak, eta beraz zabortegira ez dutenak bidaltzen. Atez atekoarekin, hori lortzen ari gara eskualdean, horrela, Amasa-Villabonatarren materia organikoak, beharrezko tratamentua jasoko duelarik eta ez zabortegira eramanda. Ondorioz, kostuak ere jaitsi egingo direlarik gainera.
Amasa-Villabonako atez ateko bilketa eredua, orainarte eskualdean izan ditugun ereduetatik desberdindu egin da. Izan ere, gizarteratze prozesuan jasotako ekarpenei kasu eginez, papera eta kartoiaren edukiontzia kalean mantenduko da, arropa, beira eta pilena bezala. Horrela, larunbatetan ez da hondakinik aterako zintzilikarioetara.
Tolosaldeko Mankomunitateak, eskerrak eman nahi dizkie Villabonatar guztiei, bai gizarteratze prozesuan izandako parte hartzearengatik, bai kubo banaketan izandako arrakastagatik eta baita erakutsitako jarrera baikorrarengatik.
Eskualde hobe baten bidean, Villabonak egiten duen aurrerapausoak ere eragin handia izan dezake, eta hori zoriontzekoa da.
Zero zabor norabidea hartu genuen, eta horretan pausoak ematen goaz herriz herri. Eskualde jasangarriago baten helburua gertuago dugu, eta hori, guztion artean lortu dezakegu. Hasieran aipatu moduan, dagoneneko 8 herri dira zero zabor norabidean jarrita daudenak. Eta hurrengo hilabeteetan, geroz eta gehiago batzen joango dira, etorkizuna den honetara.
Pozik gaude, hainbat hilabetetako lanaren ondoren, azkenean atez ateko bilketarekin hasi baikara Anoeta, Alegia, Irura eta Zzirukilen. Atzokoa, egun handia izan zen. Orain arte, %25 inguru birziklatzen genuen gure etxeetan, eta hemendik aurrera, sistema berri honekin, %80 inguru birziklatzea izango da helburua. Eta emaitza hau noski, herritarren ahaleginari esker izango da.
Birziklatzearen inguruan ezin da izan intsumiso eta horregatik, orain arte herritarrek izandako parte hartze aktiboa eskertu eta berarekin jarraitzeko eskatzen diegu.
Atez atekoaren aldeko hautua egin dute herri hauek, birziklapenaren alde gaudelako, eta herritarrengan sinesten dugulako. Ohitura aldaketak zailak izaten dira beti hasieran, baina emaitzak azkar ikusiko ditugu eta guztion artean, eskualde jasangarriago bat egingo dugu ziur. Hasierako egunak, guztiontzat izango dira berriak, bai bilketako langileentzat eta baita herritarrontzat ere. Beraz, denok beharko dugu pazientzia pixka bat.
Aro berri bati ekin diote eskualdeko 4 herri hauek eta horregatik, Tolosaldeko Mankomunitateak eskerrak eman nahi dizkie atez ateko bilketarekin hasi diren Zizurkil, Anoeta, Irura eta Alegiako udal eta herritarrei. Herri hauek egingo duten aurrerapausoarekin, birziklapen datuak iraultzeko bidean izugarrizko pausoa ematera baikoaz eskualdean.
Pozgarria da oso, ederra izango baita eskualdearen etorkizunean egingo dugun aldea. Harrotasunez diogu Zero zabor eskualdea geroz eta gertuago dugula, eta hori, herritarrei esker izango da.
Izan ere, Tolosaldean lehen aldiz ekingo zaio materia organikoaren bilketari. Herri asko dira organikoa konpostajearen bidez kudeatzen dutenak, baina gure hondakinen %40 den organikoa zabortegietatik atera eta beharrezko tratamendura eramatea, aurrerapauso handia da.
Eskualdearentzat aurrerapauso handia izango dela esaten dugu, lau herri hauen datuekin, birziklapen datuak iraultzera baigoaz. Horrela, herritarren ongizatea eta jasangarritasun ekonomikoa ere bermatze bidean.
Guztion artean, eskualdean alde ederra egingo dugu!