Sistema hobetzeko parte hartze prozesuak Zizurkilen du jarraipena

Jakitun izango zareten moduan, iazko ekaina eta uztailean atez ateko bilketa eredua martxan jarri zen herrietan, herritarrei euren iritzia eta ekarpenak egiteko tartea zabaltzen ari gara. Hala esan zen ia oraindela urtebete egindako gizarteratze prozesuan, eta orain, herritarrek dagoeneko 6 hilabete baina gehiago sistema berriarekin elkarbizitzen aritu ondoren, esperientziatik hitz egiteko aukera zabaldu nahi izan dugu.

Alde batetik, galdetegiak banatu zitzaizkien herritarrei etxeetara, eta horiek dagoeneko jasota ditugu. Herritarren lagin bati ere zuzeneko deiak egin zaizkie euren iritzia jasotzeko, eta zenbait herritan, kalean jarritako panelen bidez ere euren hitza emateko aukera izan dute herritarrek.

Behin galdetegiak bildu eta horko emaitzen lanketa eginda, herritarrekin bilerak antolatu dira zenbait herritan, Irura eta Anoeta kasu. Eta beste zenbaitetan, oraindik ez dira egunak zehaztu, baina egingo dira bilera hauek aurrerago (Alegia eta Villabonan).

 

Herritarren parte hartze bilera hauek, Zizurkilen hurrengo astean egingo dira:

Otsailak 17; 19:30 Atxulondon, jubilatuen lokalean euskeraz (ordu t´erdiko iraupena)

Otsailak 18; 19:30 Atxulondon, jubilatuen lokalean gaztelaniaz (ordu t´erdiko iraupena)

Otsailak 19; 19:30 Zizurkil goian, Irirarten (landa eremukoentzat)

 

Bilera hauetan, galdetegiek emandako emaitzak azalduko zaizkie herritarrei, eta atez ateko bilketak orain arte eman dituen datuak ere azalduko dira. Bileren bigarren zatian, herritarrek euren ekarpenak egiteko izango dira. Hala, galdetegietan ateratako iritzien inguruan edota sistemaren ezaugarri desberdinen inguruan iritzia eta proposamenak egiteko dinamikak eramango dira aurrera.

Anoeta eta Iruran dagoeneko herritarrekin parte hartze prozesuko bilera hauek egin ditugu, eta parte hartzaile eta antolatzaileen asebetetzea nabaria izan da. Parte hartzea, herri hauetan antolatutako gainerako ekimenen pareko edo handiagoa izan dela azpimarratu dute. Gainera, parte hartu duten herritarrek emandako proposamenak ere ugariak izan dira, eta horiek lantzeko garaia izango dugu orain.

Proposamenetatik hartutako erabakien berri, herritar guztien eskura jarriko da aurrerago.

Azken 6 hilabeteetan %43a bideratu da birziklatzera eskualdean

Pasa den urtea, emankorra izan da zinez, eta hori islatzen duten zenbakiak azaldu nahi izan dituzte.

Amaia Azkueren hitzetan, “Azken bi urte eta gehiagoan eskualdean zero zabor bidean pausoak ematen aritu gara, eta horrek emaitzak eman dituela nabaritu dugu 2013ko balantzea egitean.” Helburua beti berdina izan dela gehitu du; ahalik eta gehien gaika sailkatu eta birziklatzera bideratzea. Hala, zabortegira doana ere ahalik eta kopuru txikienera murrizten joateko.

Ondo egiten ari direla lasai adierazi dezakela esan du Azkuek, izan ere,  2013a urtea aktiboa izan da eskualdean, eta horrek, bere emaitzak eman ditu ezpairik gabe. Maiatzean egindako sentsibilizazio kanpainaz gain, konpostaje kanpaina ere aurrera eraman da. Horiekin batera, herri askok euren hondakinak ahalik eta egokien kudeatzeko lanak ere egin dituzte:

Hala, Atez ateko bilketa eredua jarri zuten 5 herrik 2013ko uda hasieran eta aurtengo urtearen hasieran, Ikaztegieta ere batu zitzaienZero zabor herri deritzogun herriak ere areagotzen ari dira. 2013a hasi zenean, Orendain, Orexa eta Elduain ziren bide horretan pausoak eman zituztenak. Iaz ordea, herri ugari gehitu zitzaizkien: Berrobi, Altzo, Amezketa, Aduna, Berastegi eta Leaburu-Txarama.

Bestetik, konpostaje kanpaina ere aurrera eraman da, eta aurten ere dagoeneko beste bat martxan dagoela adierazi dute. 2013an, 2000 familia konpostatzaile inguru  zenbatu zituzten eskualdean. Garrantzitsua guztiz, zenbaki hori ere. Aipatutako 9 herrien organikoa eta konpostatzaile guzti horien materia organikoa ez da bideratzen zabortegira, eta kudeaketa egokia ematen zaiola bermatu daiteke.

Berdin gertatzen da, atez ateko bilketa duten herrietan sortutako materia organikoarekin ere; Alegia, Anoeta, Irura, Zizurkil, Villabona eta Ikaztegietako materia organikoa ere ez da zabortegira bideratzen. Hori, lorpen nabarmena da inondik ere.

Jarraian,  Gemmak Eceizak hartu du hitza, eta honek, datuen azalpenari ekin dio. 28 herriek osatzen dugun eskualdean, biztanleria igo egin dela adierazi du teknikariak, baina hala ere “azken urtetako joerari eutsiz, aurtengoan ere hondakinen sorkutza jeitsi egin da, eta maila altuago batean gainera, %7an hain zuzen ere”. 1667000 kilo gutxiago sortu ditugu eskualdean eta jauziaren arrazoiak, herritarren kontzientziazio maila areagotzen ari dela eta konpostaje programa izan direla azpimarratu du.

Sorrera jaitsi den bezala, sortutako hori ere hobeto kudeatu dela nabarmendu du Eceizak. “Urte batetik bestera zabortegira eraman den kopurua %14 murriztu dugu”. Horrek, zabortegiko tratamentu gastuak jaisten ditu. Zabortegian kudeatutako hondakinen murrizketa honek “birziklatzera gehiago bideratzen dugula esan nahi du. Hala,  2013ko birziklapen maila %39,2an kokatzen da eskualdean”.

Era horretan, biztanleriaren sorkuntza mota ere azpimarratu nahi izan du teknikariak. Hala, batazbeste, herritar bakoitzak 397 kilo zabor sortu ditu 2013 urtean, horietatik 156 kilo gaikako bilketen bitartez berreskuratu dira eta 242 kilo zabortegian isuri dira.

Gaika, sakontzeari ekin dio ondotik:

Organikoari dagokionez, atez ateko bilketa ekainean hasi arte ez zen inoiz biltzeko aukerarik izan eskualdean, beraz, aurrerapauso handia eman zela adierazi du. Gainera, sortzen den hondakinen erdia dela kontutan hartzen badugu, organikoa bereizita ateratzeko aukera izatea garrantzitsua da oso, zabortegira bideratu beharrean.

2013. urtean egindako lanen emaitza izan da, ontzi arinen sailkapenaren igoera ere: %28,2 igo delarik. Atez ateko bilketari eta maiatzean aurrera eramandako sentsibilizazio kanpainari esker, herritarrek frakzio hau askoz ere hobeto sailkatzen dutela nabaritu da. Pisuz hain arina izanagatik ere, halako portzentaia bat emateak, herritarrek, ondo egiteko aukerari  eutsi diotela esan nahi duela gehitu du teknikariak.

Aipatutako sentsibilizazio kanpainari esker, arroparen edukiontzien erabilera ere nabarmen igo omen da. Aipatutako bi urteen artean,  %14 igo da berrerabili eta birziklapenera bideratu den arropa kopurua.

Beiraren edukiontziak, 80. hamarkadatik daude gure herrietan, eta herritarrek erabilera ona ematen diétela adierazi dute. Hala ere, hobetzeko tarterik izaten da beti, eta beiraren kasuan ere, %2,4 bada ere, birziklatzera bideratu den kopurua igo egin da 2012tik 2013ra.

Andoaingo garbigunea ere, 2013ko berria izan da.  Urrian ireki zen, eta 3 hilabete hauetan bertara eraman den hondakinen %62a birziklatu dela azpimarratu du. Hauek dira Garbigune honetara eraman daitezkeen hondakinak:

  • Obra hondakinak
  • Plastikoak: bidoiak, bilgarriak
  • Gauza handiak: altzariak, koltxoiak
  • Papera eta kartoia
  • Metalak eta txatarra
  • Inausketako eta lorezaintzako
  • hondakinak
  • Egurra: paletak, kaxak, oholak
  • Tailerretatik ez datozen autoen neumatikoak
  • Arropa
  • Beirazko ontziak
  • Plastikozko, metalezko eta brik-motako ontziak
  • Etxetresna elektrikoak: hozkailuak, garbigailuak, ordenagailuak, telebistak
  • Etxeko hondakin arriskutsuak: fluoreszenteak, pilak, sukaldeko eta autoetako olioa, bateriak, pinturak, aerosolak, disolbatzaileak, fitosanitarioak, tonerrak, etab.

-Konpostajearen inguruan ere lan handia egin da eta oraindik ere jarraipena izaten ari da. Lehenengo konpostaje kanpaina egin zen Mankomunitatetik iaz, eta lehendik ere eskualdean ziren konpostagileekin, 2000 familia inguru kontabilizatu dituzte euren organikoa, autogestionatzen dutenak. Kalkulatzen da, gure eskualdean, urtean 500 tona hondakin kudeatzen direla konpostajearen bidez eta beraz, ez dira zabortegira bideratzen, horrek duen kostua ere aurreztuz.

-Atez ateko herriek uda hasieran ekin zieten euren kudeaketa berriari. Hala, azken 7 hilabetetako balorazioa egiteko aukera da soilik. Hasieratik abendurarte, parte hartzeak goranzko joera izan duela ikusi dute eta beraz, kilo kopuruak ere igotzen joan dira.

Hasi zirenetik mediak aterata, %75a bideratzen da birziklatzera, eta beraz, %25a da zabortegira eramaten dena. Birziklatzera bideratzen den %75 hori, hurrengo gaiek osatzen dute:

Organikoa %49, 2:  470mila kilo; 

Ontzi arinak: %16,5 : 157 mila kilo 

Papera %9,4 : 89460 . Paperaren kasuan, atez ateko herrietan berez sorkuntza handiagoa da, baina Villabonako papera eta kartoiaren bilketa edukiontzietan egiten denez, ez da atez ateko datuetan kontenplatzen.

Horiek birziklatzera bideratzen direnak, beraz, errefusa %25ean geratzen da. Baina esan behar da, hobetzeko tartea uzten duela honek. Izan ere, %25 horretan, kalean herritar batzuk uzten dituzten poltsak ere barnebilduta daude. “Portzentaia jaisteko aukera izango genuke beraz, herritar horiek ere sisteman parte hartu eta euren hondakinak gaika sailkatuko balituzkete”.

Atez ateko bilketa hauekin  azpimarratzekoa da ezarri zenetik, eta beraz, 2013ko azken 6 hilabeteen media egiten bada,  %43a izan dela lortu den birziklapen maila eskualdean.

Amaitzeko, Amaia Azkuek hartu du berriz ere hitza:  “Datuek erakusten duten moduan, ondo egiten ari garela harro esan dezakegu.  Pausoka pausoka, jarritako helburuetara iristen ari gara bai Mankomunitatean eta baita herrietan ere eta hori, herritarrei esker izaten ari da. Herritarrak, euren arduraren jabe dira eta hondakinen kudeaketa geroz eta egokiago bat egiten ari gara horri esker. “

Azkuek esan moduan, aurrera begira, ondo egiten jarraitzeko aukerak badaude, eta horri helduko diotela adierazi du, 2014 urte honetan ere.  Hori lortzeko, eskualdeko herri guztiek euren herriko hondakinen kudeaketan aldaketak egiteko beharko dituzten baliabide guztiak jarriko dizkietela  eskuragarri Mankomunitatetik azpimarratu du.

Aurtengo urteari begira, hainbat berri azaldu ditu lehendakaria. Batetik, atez ateko bilketarekin eskualdeko zazpigarren herria izango dela Ibarra. Bestetik, landa eremuan Zero zabor izateko bidean lanean ari diren beste herri asko daudela dageneko adierazi du, euren organikoa herrian kudeatuz eta errefusaren edukiontziari mugak ezarriz. Urte honetan zehar, 19 herriek bide hau hartuko dutelarik.

Konpostajearean bigarren kanpaina ere dagoeneko martxan da eskualdean, eta 1262 konpostagailu gehiago jartzea aurreikusten da, honekin, 3500  familia konpostatzaile izatea espero delarik bigarren kanpaina hau amaitzean.

Amaia Azkuek  adierazi duenez, “eskualdeari eta ondorengoei etorkizun hobe bat uzteko helburuarekin ari gara bidea egiten. Eta gaur ikusi dugun bezala, ondo ari gara”.

Herritarrekin batera, alde ederra egiten ari gara eskualdean! 

Gaur hasiko da Ikaztegieta, bilketa berriarekin

 

Ikaztegietako Udalak, eskualdean beste bost udalerrik egin bezala, euren herrian ahalik eta gehien birziklatzeko aukera jarri nahi izan dute martxan. Ingurumen, ongizate eta arrazoi ekonomikoak medio, hondakinen kudeaketan aldaketa kualitatibo bat eman, eta etxe guztietan hondakinak ahalik eta gehien sailatzeko baliabideak ematea izan da helburua.

 

Ikaztegietako familia guztiek dute euren etxeetan beharrezko material guztia eta baita sortzaile bereziek ere (komertzio, edaritegi, instalakuntza publikoak…), beraz, guztiak bilketa berriarekin hasteko prest gaude.

Iluntzeko 20:00tik 22:00ra atera beharko dituzte kuboak herritarrek, gaurkoan, papera eta kartoiarekin hasiko garelarik.

Herriguneko biztanleek izango duten funtzionamentutik at, landa ingurukoek, ekarpen guneen bidez bideratuko dituzte euren hondakinak birziklatzera, aurrez etxean, sailkatu ondoren. Hala, Ikaztegietako kasuan bi ekarpen gune prestatu dira, kasu zehatzetan, larrialdi gune bezala ere erabiltzeko aukera izango delarik:

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu, edozein arazoren aurrean infomazio bulegoarekin harremanetan jartzea izango dela hoberena. Bertan, kasuz kasuko soluzioak emango baitira.

 

Cambios en la recogida por las festividades Navideñas

Como el 25 de diciembre y el 1 de enero son días festivos, no se efectuará la recogida de residuos, por lo que el 24 y 31 de diciembre no se deberán sacar los cubos.

El 25 de diciembre y el 1 de enero volveremos a la normalidad y tendremos que sacar el cubo con papel y cartón.

Como el 24 y el 31 no se podrá sacar la fracción orgánica, los/as ciudadanos/as tendrán su alternativa, según su municipio:

Villabona: Refuerzo especial con contenedores de envases ligeros y materia orgánica. Del 24 al 28 de diciembre y del 1 de enero al 4 de enero,de 11:00 a 17:00, se dispondrán dichos contenedores en los siguientes puntos:  Ikastola, Berdura plaza, rotonda de Arroa y Larrea 15-16.

Zizurkil: Las áreas de aportación estarán abiertas los días 24 y 31 de diciembre.

Anoeta: Las áreas de aportación estarán abiertasn los días 25 y 1 con horario de 11:00 a 13:00. 

Alegia:  Refuerzo de contenedores de materia orgánica, los días 24, 25, 31 de diciembre y 1 de enero, en los siguientes puntos: afuera de las áreas de aportación de la escuela y Bazurko, en el parque de Kalebera, en la plaza del ayuntamiento y en Larraitz 42. 

Irura: Las áreas de aportación estarán abiertas de 10:00 a 13:00 los días 24, 25, 31 y 1.

Encuesta para mejorar el nuevo sistema de recogida

Hemos puesto en marcha un proceso de participación para mejorar el sistema. Este cuestionario será el comienzo de este proceso. Aparte de esta encuesta, también pondremos algunos paneles en el municipio, para así reunir valoraciones y propuestas de todos/as los/las ciudadanos/as. Después, reuniremos todas las propuestas y valoraciones y se sacarán algunas conclusiones, que se debatirán en unas reuniones que llevaremos a cabo más adelante. Así, identificaremos entre todos/as los pasos necesarios que tendremos que dar para la mejora del sistema de recogida, e iremos perfeccionándolo.

Entre todos/as, lo estamos haciendo bien, y marcaremos el cambio.

(El cuestionario para los ciudadanos de Villabona es el segundo)

Loading…

Loading…

Reparto de cubos en Ikaztegieta los días 9, 10 y 14 de diciembre

Se repartirán cubos para 200 domicilios. Serán kits de 5 cubos: dos cubos marrones (uno pequeño y ventilado y el otro mas grande y cerrado), uno gris y un cubo amarillo y otro azul.
 
 Imagen: Ataria
 
Cada domicilio podrá recoger un solo kit de cubos, por lo que se registrará quien los recoge. Los comercios, restaurantes y bares no tendrán que ir a recoger sus cubos, ya que se les hará un reparto personalizado. 
 
Los domicilios de las áreas diseminadas, también podrán recoger sus cubos si quieren, en los días definidos. Y las llaves electrónicas necesarias para entrar a las áreas de aportación se podrán recoger en el Ayuntamiento.
 
HORARIO DEL REPARTO DE CUBOS EN EL POLIDEPORTIVO:
 
9 de diciembre (lunes) 18:00 – 21:00
10 de diciembre (martes) 10:00 – 14:00
14 de diciembre (sábado) 10:00 – 14:00

 

Hondakinen bilketa sistema hobetzeko parte hartze prozesua herritarrekin

Hilabete hauetan zehar pertsona bakoitzak bere esperientzia izan du bilketa eredu berriarekin, eta orain, bizipen hori oinarri hartuta, herritarrekin batera sistema hobetzeko prozesua jarriko dugu martxan. 
 
Ezarketen aurretik aipatu bezala, bi fase izango zituen herritarrekin sistemaren bueltako lanketak. Alde batetik, ezarketaren aurretik eginiko gizarteratze prozesua izan zen. Bertan, herritarrei sistema berriaren nondik norakoak azaldu eta beharrekoz informazio guztia emanez. Eta orain, bigarren fasea dator, hobetze prozesua. 
 

Sistema egunerokoan ezagutu ondoren, sistemaz hitz egiteko garaia iritsi zaigulakoan gaude, eta horretan hasiko gara dagoeneko atez ateko bilketa sistema martxan duten 5 herri hauetan. 
 
Herri bakoitzaren beharretara egokitutako prozesua izango da, eta horregatik, aldi desberdinetan eramango da aurrera herri bakoitzean. Lehenengo herria, Anoeta izango da eta jarraian Zizurkil ere hasiko da abenduan zehar. Gainerako herriek, urtarrilean ekingo diotelarik parte hartze prozesu honi. 
 
Hondakinen bilketa sistema berria hobetzeko helburuz egingo den parte hartze lanketa honetan, fase desberdinak bereizten ditugu. Anoetan (herri bakoitzean desberdina atera daiteke), datorren astetik aurrera, herritarren eta hondakin sortzaile berezien iritzia bildu nahi dugu. Horretarako, telefono deiak egingo dira herritarrei eta etxe guztietara banatuko den galdetegi bat ere osatu dugu, erantzun ondoren herrian zehar egongo diren postontzietara eraman beharko dena. 
 
Balorazio eta proposamen bilketa honetan, bestetik, komertzio, edaritegi, jatetxe eta bestelako sektoreetako sortzaile bereziei bisita pertsonalizatuak egingo zaizkie, euren esperientzietatik eurentzat osatutako eredua ere hobetzeko asmoz. 
 
Gainera, herriaren gune desberdinetan ideiak biltzeko panelak jarriko ditugu. Bertan, herritarrek, sistema hobetzeko euren ideiak papertxoetan idatzi eta paneletan jartzea proposatzen delarik. Horrela, bide desberdinak zabaldu nahi ditugu herritarrek euren proposamen eta balorazioak egiteko aukera izateko. Behin iritzi guztiak bilduta, horien lanketa egingo dugu, eta ondorioak ateratzen saiatu. Horrela, herritarren eta sortzaile bereziek sistema berria perfekzionatzeko proposatzen dituzten ideiak eta iritziak bildu ondoren, horren inguruko barne lanketa egingo dugu teknikariekin batera. 
 
Hobetzeko proposamen eta balorazio horiek landu ondoren, beraz, herritarrekin elkartuko gara. Bilera parte hartzaileak deituko ditugu herritarrekin, eta hortik ateratako ondorioen arabera, sistema hobetzeko pausoak emango dira. 
 
Badakigu, bere egunerokoan sistema bizi duenak, hark duela zer esanik gehien. Esperientziatik hitz egiteko aukera dute herritarrek parte hartze prozesu honetan, eta aberasgarria izango delakoan gaude geroz eta herritar gehiagoren bizipenetik jasotako proposamen eta balorazioak izatea. 
 
Guztiok egiten dugu posible sistemak funtzionatzea; herritarren parte hartzerik gabe, egunerokoan sistemak balioko ez lukeen bezalaxe, sistema hobetzeko garaian ere, parte hartzaileak behar ditugunez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera. Deiei erantzunez, galdetegia erantzunez edota herrian jarritako panelen bidez. Egunerokoan sistemaren parte denak baina gehiago ez baitaki inork. 
 
Ziur gaude, herritarrekin eginda, prozesu honen bidez ere alde ederra egingo dugula. 
 
Zurekin, alde ederra!

Orendainen ondoren, Orexa, Berrobi, Elduain, Aduna, Altzo eta Amezketa ere zero zabor herri

 
Ekitaldi xumea izan da, Orexako Udaletxeko ganbaran egin duguna. Orexako alkate den Eneko Maiozek hartu du hitza lehenik, honek, 7 zero zaborren izenean hitz egin du, batez ere, herritarrei emanez eskerrak.
 
Herritarrek euren ardura ongi betetzen dutenez, ereduak ere aurrera egiten baitute eta beraz, aldaketa egoki ematen ari dira herriak. Organikoa kudeatzeko konpostajea erabiltzen dute 7 herriek, eta beraz, zabortegira ematetik urtean tona ugari aurrezten dira.
 
Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari den Ainhoa Ugaldek ere esker oneko hitzak izan ditu gaurkoan. Gainera, 7 herri hauez gain, aurrera begira, bide berean lanean ari den beste 4 herri ere gogoratu ditu (Lizartza, Asteasu, Alkiza eta Berastegi. Ugaldek, esker ona erakutsi die 7 herriei eta euren herritarrei ere, eta horregatik, euren lanaren eskertzan, oroigarri bat eman die 7 herrietatik gerturatu diren alkate eta ordezkari politikoei. Lehendakariak azpimarratu moduan, eskualdean helburua oraindela bi urtetatik ongi markatuta dugu, herriek badakite zein den jomuga, eta horren erakusle dira eredu desberdinak aurrera eramanez, helburu berarekin lanean ari diren herriak. Hala, zero zabor herriekin batera, atez atekoa ezarrita duten herriekin, alde handia markatzen ari garela adierazi du. Birziklapen datuak irauliz, eta eskualde hobe baten bidean. 
 
              
 
Azkenik, Iñaki Errazkin Ingurumen Diputatuak hartu du hitza. Eskualdearen lan ona txalotu nahi izan du, bereziki 7 herriena, eta adierazi du, Gipuzkoan gauzak ongi egiten ari garela. Erraustegia gelditu izana, herritarren esker izan dela dio, eta organikoa bereiziz, eta konposta eginez, lortu ahal izan dela erraustegia eraikitzeko lanak geratzea. Zero zabor izango den Gipuzkoaz hitz egin du, eta herritarrei eskerrak eman dizkie, bide horretan euren parte hartzea baita garrantzitsuena.
 
Gerturatutakoek txaloka zoriondu dituzte 7 herriak. Ekitaldia behin amaituta, Orexako eredua ezagutu dugu, Eneko Maiozek bertan dauden konposta komunitarioak-eta erakutsi dizkigularik.
 

 

Con el puerta a puerta marcamos la diferencia

Durante estos primeros meses de funcionamiento todos/as hemos tenido que adaptarnos al nuevo sistema. Los/as ciudadanos/as han tenido la ocasión de conocer en sus casas el sistema de puerta a puerta y han podido apartar los temores en torno a este. Además, también hemos comprobado que el esfuerzo que hacemos todos/as en nuestros domicilios y comercios se ve reflejado en los datos y que de esa manera todos/as contribuimos a revolucionar los datos de la recogida selectiva.
 
Los datos nos demuestran que éste es el camino que hay que tomar si queremos realizar algo importante en favor del reciclaje y en la dirección Zero Zabor. En estos primeros meses hemos revolucionado el dato de recogida selectiva en estos cinco municipios del 14,5% al 84,7%. Esto sí que es hacerlo bien.
 
Estos datos que presentamos han refrendado nuestra decisión de optar por un nuevo sistema, ya que mediante el puerta a puerta se recoge la materia orgánica selectivamente y además, la obligatoriedad del reciclaje baja diferencialmente la cantidad de residuos que se lleva al vertedero.
 
Estos cinco municipios desde el principio dejaron claro que también serían responsables con los residuos. Por eso han facilitado a los/as ciudadanos/as las herramientas para que puedan realizar adecuadamente la separación de los residuos y con una gestión adecuada, los resultados son inmediatos como hemos demostrado en Alegia, Anoeta, Irura, Amasa-Villabona y Zizurkil.
 
Queremos subrayar que estos primeros meses de funcionamiento del sistema puerta a puerta han transcurrido por los cauces adecuados y que estamos cumpliendo las previsiones en estos cinco municipios. Han existido algunos imprevistos normales ante un cambio de sistema de esta magnitud, pero la recogida se ha realizado con normalidad.
 
Lamentablemente, hay algunos/as ciudadanos/as que todavía no aceptan el sistema de recogida puerta a puerta. Reciclar es responsabilidad de todos/as los/as ciudadanos/as pero al parecer esto causa algunos problemas a algunos/as ciudadanos/as. Pero que ellos/as no participen, perjudica a los/as demás. Ya que dejar las bolsas de basura en la calle no es solución para nadie. Al dejar todos los residuos mezclados en la calle, se generan los malos olores y aparte de ser una falta de respeto hacia los/as vecinos/as también es un peligro.
 
Por eso, y porque la ordenanza de la Mancomunidad así lo expresa, no respetar el sistema de recogida que se ha definido para cada municipio, dejar los residuos en sitios inadecuados o dejar los residuos en la calle sin utilizar las herramientas para ellos provistas, son infracciones.
Tal y como decíamos al principio, démosle una oportunidad al puerta a puerta. La mayoría de los/as ciudadanos/as ya lo ha hecho y los resultados están siendo extraordinarios.
 
Para finalizar, queremos volver a felicitar a todos/as los/as alegitarras, anoetarras, villanotarras, iruratarras y zizurkildarras por los resultados obtenidos en estos primeros meses de funcionamiento.
Queremos recordarles que ante cualquier duda o problema, pueden acudir o ponerse en contacto mediante las oficinas de información de cada municipio. Estamos a su disposición para buscar soluciones o colaborar en este sentido. Vamos por buen camino y gracias al esfuerzo de cada ciudadano/a estamos seguros que los resultados seguirán siendo muy buenos. Estamos en el camino de una ciudad, una Tolosaldea y una Gipuzkoa mejor, más atractiva y más saludable. Nuestros descendientes lo agradecerán.
Zorionak! Estamos marcando el cambio.
 

EVOLUCIÓN DE LA RECOGIDA SELECTIVA EN LOS CINCO MUNICIPIOS
 
Viendo el cambio de los datos durante un año, es considerable el cambio que se ha dado desde junio del 2013. Muestra claramente, que el sistema de contenedores que había hasta la fecha, no daba para más. Desde que se puso en marcha la recogida puerta a puerta, se están revolucionando los resultados. También se puede estimar, un aumento en los meses de abril y mayo, la cual se debe entre otros a la campaña de sensibilización de la “gira del reciclaje”.
Esta gráfica muestra de un modo más claro, el cambio que ha supuesto el nuevo sistema en lo que a la recogida selectiva se refiere. El aumento, ha sido muy grande. Hemos pasado de llevar al vertedero el 85,5% a llevar el 15,3% de lo recogido. Ahorrando así, todo el gasto de tratamiento.
 
Gracias al puerta a puerta, la clasificación selectiva se ha convertido en deber y es entonces cuando
se ha dado el cambio. Así, se percibe fácilmente el cambio que se ha dado desde septiembre
del 2012 al pasado septiembre. La recogida selectiva del material orgánico es el que marca mayormente la diferencia. Todo ese residuo que antes se llevaba al vertedero, ahora se aprovecha para
hacer abono. Cuando se hacen las cosas bien, los resultados son buenos.
 
EVOLUCIÓN DE LA RECOGIDA SELECTIVA POR FRACCIONES
El aumento de la recogida selectiva se puede ver claramente en fracciones.
 
 
-ENVASES LIGEROS: este es el aumento más evidente, y eso que el peso de esta fracción es muy ligera. Comparando los datos de antes con los actuales, es de subrayar que en algunos meses se han recogido tres veces más. No se podría conseguir tales resultados con el sistema de los contenedores en la calle. Además, siendo una fracción reciclable, después de la recogida se dirigen a reciclar, y por los envases ligeros reciclados, se ocasiona un ingreso económico a la Mancomunidad.
-PAPEL Y CARTÓN: el aumento de esta fracción no ha sido como la de los envases ligeros, ya que
antes también clasificábamos más que los envases. Aun y todo, se podía mejorar el porcentaje, y
asi lo hemos logrado con el puerta a puerta. Así, en algunos meses se ha doblado la cantidad clasificada. (Es de mencionar que en Villabona se han mantenido los contenedores de papel y cartón,
y para poder tener el dato, se han hecho pesajes durante una semana y se han caculado las estimaciones de los meses). Esta fracción también se dirige a reciclar y también es un ingreso económico.

-RESTO: el salto es notable. Así como cambiar de costrumbres suele ser difícil, cambiar los datos de reciclaje mediante el sistema de contenedores en la calle también lo sería. Mediante el puerta a puerta, los/las ciudadanos/as cumplen con su responsabilidad de reciclar y solo de este modo se ha podido dar el salto que se ha dado en las cantidades del resto. El residuo no reciclable es el único que se dirige a los vertederos, y la clave está en conseguir generar lo menos posible. Ya que es un gasto de tratamiento y los vertederos deben de cerrar según la ley europea.
-MATERIA ORGÁNICA: hasta empezar con el puerta a puerta, nunca se ha recogido esta fracción en Tolosaldea. Siendo esto así, hemos pasado de recoger 0kg a recoger alrededor de 78.000kg al mes. Esto quiere decir que todo este residuo orgánico, no será llevado a los vertederos y será utilizado para conseguir abono. Esta materia pasa de dañar los vertederos a ser abono en nuestras huertas y jardines. Además, en estos municipios también se utiliza el compostaje como medio de gestionar la materia orgánica sin sacarla del municipio. Así, mediante el compostaje individual o comunitario, en los cinco municipios que funcionan con el nuevo sistema hay 350 familias compostadoras. A todos los kilos que se recogen de material orgánico mediante el puerta a puerta, hay que sumarles los más de 100 toneladas que se gestionan con el compostaje.

Nota: todos los datos que se han utilizado son de la fracciones que se recogen puerta a puerta (papel y cartón, envases ligeros, materia orgánica y resto). No se han utilizado los datos del vidrio, ropa, pilas, etc.

Ikaztegietan ere atez atekoaren inguruko informazio bulegoa ireki dugu

Hala, atez ateko bilketa sistema Ikaztegietan nola garatu lantzen hasi ziren Ikaztegietako Udala, Tolosaldeko Mankomunitatea eta teknikariak. Irizpide tekniko eta ekonomikoak oinarritzat hartuz, herriarentzat kudeaketa egokiena diseinatu zuten elkarlanean, eta orain, hau herritarrei azaltzeko lanetan hasi dira. Batetik, gizarteratze prozesua deitu zaien batzar informatiboak izan dira pasa den ostiral eta larunbatean. Gainera, aste honetatik aurrera,  herritarrei zuzenduta egongo den informazio bulegoa ere irekita izango da.

Batzar hauetan, Iker Otamendi alkateak Udalak erabaki hau hartzeko izan dituen arrazoi desberdinak azaldu zituen, hala, ingurumenarekiko errespetua, herritarren ongizatea, bideragarritasun arrazoiak eta arrazoi ekonomikoak azaldu zituelarik.

Teknikariek euren aldetik, atez ateko hondakin bilketa proposamenaren  berri eman zuten, aspektu teknikoak azalduz. Herria, bitan banatutzen da; landa ingurua eta herriko nukleoa. Bi hauetan, sistemak aldaera batzuk izango dituelarik. Hondakinen bilketa efizienteagoa izan dadin, landa ingurukoentzat 2 ekarpen gune izango dira, eta bertara eramango dituzte euren hondakinak, gaika sailkatuta. Gune hauetan sartu ahal izateko, giltza izango dute herritar hauek, eta nahi dutenean erabili ahalko dituzte.

Herriko gunekoek, berriz, portal edo ate ondoan kuboa utziz funtzionatuko dute. Egun bakoitzean, iluntzean, dagokion hondakina aterako dutelarik. Herritar hauek, emergentziaren bat dutenean edo hondakin kopuru handiak dituzten egunetan, landa eremukoen erabilekoak diren ekarpen gune horiek erabiltzeko aukera ere izango dute.

Alegiarekin duen gertutasunarengatik eta bilketa lanak errazago egiteko, bertako egutegi bera izango du Ikaztegietak ere. Kubo motak ere bai eta orokorrean, sistema bera izango da.

Ikaztegietaren kasuan, eta teknikariek azaldu bezala, edifikazio ez oso altuak izatean, kuboak zutabeetan zintzilikatu ordez, lurrean uzteko aukera eman diete herritarrei gehien bat. Hala, egunean zehar ez da ezer egongo kalean. Teknikari taldeak, euren proposamena egin dute, kuboak non utzi adieraziz, argazki muntai batekin. Argazki hauek, portal bakoitzean egongo dira ikusgai, eta azaroaren 5 arte izango dute herritarrek, euren aldaketak edo egiteko.

Paperaren edukiontzi komunitarioa nahi duten etxebizitzek, egun horretararte izango dute beta, honen eskaera egiteko.

Alegazioak eta eskaerak egiteko zein edozein galdera edo informazio  eskuratzeko, informazio bulego bat izango da irekita, urriaren 22tik aurrera Ikaztegietako Udalean. Astearteetan goizeko 9:00etatik 11:00etara eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da irekita. Bertan, hezitzaile bat egongo da, eta atez atekoaren inguruko azalpen guztiak emateko prest izango da. Bertara ezin dutenek, ikaztegieta@tolosaldekomankomunitatea.eus edota honako zenbaki honetara deituta egin dezakete: 661559757.

Azkenik, behar bereziak dituzten herritarrekin, Udaleko gizarte langilea jarriko dela harremanetan adierazi nahi dugu.

 

Informazio bulegoa, Udaletxean:

Astearteetan, 9:00-11:00

Asteazkenetan, 18:00-20:00

ikaztegieta@tolosaldekomankomunitatea.eus

661559757