Tolosaldeko Mankomunitatea 6 “minigarbigune” jartzen hasi da hondakinen bilketa errazteko

  • Mar
    13
    Tolosaldeko Mankomunitateak jarri dituen minigarbiguneen argazkia

    Lehen jarduketa honetan landa-eremuko 6 udalerrietan instalatuko dira, udalerri bakoitzean minigarbigune bat.

    Aste honetan 6 minigarbiguneak jarriko dira Aduna, Amezketa, Altzo, Berrobi, Ikaztegieta eta Lizartzan. Minigarbigune horietan hondakin espezifikoak bota ahal izango dira, Tolosan eta Andoainen herritarrei zerbitzua ematen dieten 2 garbiguneetako edozeinetara joan beharrik gabe.

    Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatzen du ekimen hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren laguntza du. Zerbitzu berri honekin, udalerri horietako herritarren irisgarritasuna hobetzen da 10 hondakin mota botatzeko, zabor orokorrean buka ez daitezen edo bide publikoan utz ez daitezen, eta, gainera, hondakinen gaikako bilketa-tasak hobetzea bilatzen da, ondoren birziklatzea errazteko.

    Zer hondakin bota daitezke?

    Minigarbiguneetan zer hondakin mota utzi ahal izango diren argiago izateko, informazio-liburuxkak inprimatu dira, eta jarriko diren 6 udalerrietako etxe guztietara helaraziko dira. Oro har, 10 mota hauetan taldekatzen dira:

    • Informatika- eta telekomunikazio-aparatuak.
    • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak.
    • Brotxak eta rodilloak.
    • Tinta- eta toner-kartutxoak.
    • Kazolak, zartaginak eta mahai-tresnak.
    • Pilak.
    • Pinturak, barnizak eta disolbatzaileak.

    Tolosaldeko Mankomunitatetik pertsona guztiak animatzen ditugu zerbitzu berri hau zuzen erabiltzera, ingurumena babesten eta gure ingurunea zaintzen laguntzeko. Gogoratu behar da erreferentziazko bi garbiguneen zerbitzuak indarrean jarraitzen dutela minigarbiguneetako ahoetan sartu ezin diren hondakin guztiak biltzeko.

    Minigarbiguneak erabiltzeko txostena, Tolosaldeko Mankomunitatea
    Eskuorri handian ikusteko klikatu irudiaren gainean.

    Deskargatu pdf-a

    Minigarbiguneen kokapenak

    Udalerria Kokapena
    Aduna Eliza ondoan
    Altzo Herriko aparkalekuan
    Amezketa Zubeldianeko eremuan
    Berrobi Ikastetxe ondoan
    Ikaztegieta Udaletxe ondoan
    Lizartza Txirrita Gudarien plaza

     

    Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

     

     

Albiste guztiak ikusi »