“SAGARBERRITU” Sagardo botilak berrerabiltzeko proiektu berria.
-
Aza20
Sagarberritu proiektua martxan jarri da beterri-buruntzako udaletan eta hori dela eta Andoaingo garbigunean, erabilitako sagardo boteilak jasotzea errazteko gune berezituak jarri dira. Sagardotegiez gain, herritarrek sagardo botilak “Garbiguneetara eraman eta berrerabilpen ziklo honetan ere parte hartzeko” aukera dute.
Esperientzia honek, 2018. urtean egindako ikerlan batean du jatorria. 2018an Beterri-Buruntza eskualdeko 40 sagardotegietan erabili eta berrerabiltzen diren beirazko botilen datuak bildu ziren. Ikerketa horretan ikusi zen,1.842.553 botila ekoizten direla, eta horietatik %78 berrerabiltzen diren arren, 401.673 botila, hau da, %22, berrerabilpen ziklotik kanpo geratzen dira.
Ekonomia zirkularrean oinarrituta, sagardo-sektoreko botilak jaso, garbitu eta berrerabiltzeko sistema jasangarri baten bideragarritasuna ematea da asmoa. Horrela beirazko sagardo botilen berrerabilpenarekin botila bakoitzaren iraupena luzatu nahi da: ez da balioa duen ezer botako, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzea lortu nahi da.