Albisteak
-
Mai15
Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxolak jarri dira Tolosa, Villabona eta Andoainen
Orain arte, Andoainen, Villabonan eta Tolosan, egutegi bati jarraituz furgoneta bat egoten zen hondakin arriskutsu eta berezi hauek batzeko edota Garbigunera eraman behar izaten zituzten herritarrek. Etxola hauek jartzearekin, furgonetaren zerbitzua kendu egingo da, baina herritarrei erraztasun gehiago eskaintzea izan dugu helburu, hala, hondakin arriskutsuen kudeaketa ere hobetzea lortuko dugularik. Herritarrek eskuragarriago izango dute hondakin […]
-
Api7
Mankomunitateak bide jasangarri eta eraginkorrenaren bidetik jarraituko du lanean
Lehengo astean Mankomunitatea osatzen duten herrietako ordezkariekin eginiko batzarrean, hainbat gai onartu ziren, aurtengoan ere kudeaketa egoki bat egiteko beharrezkoak izango ditugunak. Hala, hondakinen bilketa zerbitzua ematen digun enpresarekin kontrato aldaketa bat egin dugu, eta honi esker, Mankomunitateak ematen duen zerbitzuak hobekuntzak izango ditu. Onuretako bat, kartoi komertzialaren bilketa zerbitzua izango da. Bilketa gehigarri honen […]
-
Api5
Ekin diote atez ateko bilketari Ibarran
Herritarrek organikoaren lehen kuboak atera dituzte eta ordezkari politikoek, euren poza erakutsi dute Ibarrak atez ateko bilketa hasten den egunean. Jesus Peñagarikano alkateak, esker hitzak izan ditu herritarrenganako. Herritarren jarrera ireki eta baikorra aipatzeaz gain, euren parte hartzea ere eskertu du, bai aurrez egindako bileretan eta baita kubo banaketan izandako jarrera aktiboarengatik. Izan ere, kuboen […]
-
Api4
Gaurtik aurrera, Ibarran ere atez atekoa martxan
Eskualdean beste sei herrik egin bezala, euren herrian ahalik eta gehien birziklatzeko aukera jarri nahi izan dute martxan Ibarran ere. Ingurumen, ongizate eta arrazoi ekonomikoak medio, hondakinen kudeaketan aldaketa kualitatibo bat eman, eta etxe guztietan hondakinak ahalik eta gehien sailatzeko baliabideak ematea izan da helburua. Dagoeneko dena prest dago, eta herritarrak ere bai. Ibarrako familia […]
-
Mar27
Tolosaldeko Mankomunitateko kideak Legebiltzarreko Ingurumen mahaian izan dira
Gure Mankomunitatea, 28 herrik osatzen dute, eta guztira, 61.000 biztanleri ematen diogu zerbitzua. 28 udalerri horietatik 20, landa eremuan kokatzen ditugu eta beste 8ak, urbanoak direla diogu. Tolosaldeko eskualdea, biztanle gutxiko herriz osatuta dago batez ere. Horrek, hondakinen kudeaketan, bilketa ibilbideetan eta ondorioz, zerbitzuaren ezaugarrietan eragin zuzena duelarik. Aipatutako udalerrien banaketa, honela dago osatuta euren […]
-
Mar22
Apirilaren 4an hasiko da Ibarran atez ateko bilketa
Ezer esan aurretik, esker onak adierazi ditu Peñagarikanok. Eskerrak, Mankomunitatearei, kubo banaketan dabilen boluntario talde handiari eta batez ere, herritar guztiei. Eurek erakutsitako harrera eta jarrera azpimarratu nahi izan ditu alkateak, eta pozez adierazi du, herritarrak gogotsu datozela kubo bila. Asteazkenean hasi zen kubo banaketa, martxa onean doala adierazi du alkateak eta dagoeneko kuboen %85-a […]