• Aza
    16

    Orendainen ondoren, Orexa, Berrobi, Elduain, Aduna, Altzo eta Amezketa ere zero zabor herri

      Ekitaldi xumea izan da, Orexako Udaletxeko ganbaran egin duguna. Orexako alkate den Eneko Maiozek hartu du hitza lehenik, honek, 7 zero zaborren izenean hitz egin du, batez ere, herritarrei emanez eskerrak.   Herritarrek euren ardura ongi betetzen dutenez, ereduak ere aurrera egiten baitute eta beraz, aldaketa egoki ematen ari dira herriak. Organikoa kudeatzeko konpostajea […]

  • Aza
    5

    Aduna saritua, hondakinen kudeaketarengatik

      Bide onetik goazela erakusten digu Conama Fundazioaren 2013ko iraunkosrtasun sarietako bat Adunari emateak. Izan ere, Conama Espainiar Estatuko fundazio bat da, Fisikari Elkargoak sortutakoa, iraunkortasun arloan egiten du lan eta bere sariek Espainiako Gobernuaren eta Granadako Diputazioaren babesa dute. Aduna hondakinen inguruan egiten ari den lanketak maila honetako onarpena izateak, proiektua amaitzeko geratzen zaizkien […]

  • Urr
    28

    Atez ate eta zurekin, alde ederra!

    Hilabete hauetan denok egokitu behar izan dugu sistema berrira. Herritarrek sistema honen inguruko mamuak uxatzeko aukera izan dute eta sistema bertatik bertara euren etxeetan ezagutzekoa ere bai. Gainera, bakoitzak egiten duen ahalegina zenbakietan isladatzen dela baieztatu dugu datuekin, eta denon lanari esker, gaikako bilketa datuak irauli ditugula ikus dezakegu.   Honako datu hauek erakusten digute […]

  • Urr
    22

    Ikaztegietan ere atez atekoaren inguruko informazio bulegoa ireki dugu

    Hala, atez ateko bilketa sistema Ikaztegietan nola garatu lantzen hasi ziren Ikaztegietako Udala, Tolosaldeko Mankomunitatea eta teknikariak. Irizpide tekniko eta ekonomikoak oinarritzat hartuz, herriarentzat kudeaketa egokiena diseinatu zuten elkarlanean, eta orain, hau herritarrei azaltzeko lanetan hasi dira. Batetik, gizarteratze prozesua deitu zaien batzar informatiboak izan dira pasa den ostiral eta larunbatean. Gainera, aste honetatik aurrera,  […]

  • Urr
    17

    Atez ateko bilketa nola izango den informatzeko gizarteratze prozesua Ikaztegietan

      Azterketa teknikoen arabera eta inguruko herrietan ikusi dena­ren arabera, atez-ateko zabor bilketa da gehien birziklatzen duen eredua. Aukera honekin, ikaztegietar guztien artean zaborren kudeaketa egokia egin ahalko dute. Atez-atekoaz gain, bada organikoa kudeatzeko beste modu bat; konpostajea. Aspaldidanik, herritar batzuk euren materia or­ganikoa konposta bidez lantzen hasi ziren. Emaitza oso positiboa izan da eta […]

  • Urr
    7

    Andoaingo garbigunea ireki dugu

    Hilabeteak pasa ditugu lanean, eta azkenean, gaurkoan poz handiz, gune hau martxan jartzeko eguna iritsi zaigu.   Eskualdean bigarren Garbigunea dugu, eta Tolosakoak bezala, herritarren erabilera handia izatea espero dugu honek ere. Garbigune batek, hondakinak zabor bihurtu baino, hauei balioa ematean du funtsa. Hondakinak sailkatzean, beharrezko tratamentua egiteko aukera zabaltzen baita.   Hala, guztira 12 […]