• Urt
    24

    HASI DA “BIZITZA LUZEA KAFE-KAPSULEI” KANPAINA

    Urtarrilaren 23tik otsailaren 16ra bitartean, erabilitako kafe-kapsulak bereizita biltzeko 60 edukiontzi jarriko dira Tolosaldean, eta bederatzi udalerritan 10 informazio-gune jarriko dira, herritarrak horiek birzikla ditzaten kontzientziatzeko. Olatz Peonek eta Gurutze Etxezabalek, Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde hurrenez hurren, erabilitako kafe-kapsulak gaika biltzeko, Mankomunitateak, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin, antolatu duen kanpaina aurkeztu dute gaur […]

  • Abe
    19

    ALEGIA ETA IKAZTEGIETA EGUBERRITAKO BILKETA BEREZIA

    ALEGIA ETA IKAZTEGIETA Gabonetako jaiak direla eta, hondakinak biltzeko egutegia aldatu egiten da: – Abenduaren 24an eta 31n, larunbatak, EZ DA ERREFUSAREN BILKETARIK EGINGO. – Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, igandeak: ORGANIKOA ETA ERREFUSA BILDUKO DIRA, ohiko ordutegian. Beraz, abenduaren 24an eta 31n ez dira kubo grisak atera behar, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean […]

  • Mai
    25

    Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina abiarazi du Tolosaldeko Mankomunitateak

    • Beirazko ontziak birziklatzearen inguruko sentsibilizazio-ekintzak indartuko ditu kanpainak, ostalaritza-establezimenduei zuzenduta, udalerrietan bildutako beira-kopurua handitzea helburu izanik. Tolosaldeko Mankomunitateak beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria abiaraziko du maitzaren 24tik aurrera Alegia, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Andoaingo ostalaritza-establezimenduetan. Kanpaina berriaren helburua Mankomunitatean gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea da eta edukiontzietan jasotzen den material […]

  • Mai
    4

    HARRO EGOTEKO ARRAZOI BAT

      Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko abian da. Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handietan sortzaile diren establezimenduei, laguntza berezia eskainiko die: hondakin organikoa establezimenduaren atarian bilduko duen zerbitzu berezia. Maiatzaren 5 ean martxan jarriko den kanpaina baten bidez ahalik eta […]

  • Mar
    2

    ALDAKETAK ANOETA ETA ZIZURKILGO ATEZ ATEKO BILKETAN

    Martxoaren 1etik aurrera, Anoeta eta Zizurkilgo atez ateko bilketan aldaketak izango dira. Orain arte, bilketa gauez egiten zen, baina hemendik aurrera bilketa hau goizez egingo da. Hori dela eta, kuboak kalera atera beharko dira goizeko 8:00etarako. Bilketa egunak ere aldatu egingo dira. Horrela, hemendik aurrera errefusa asteazkenetan jasoko da. Sortzaile berezien kasuan, larunbatetan ere bilketa […]

  • Mai
    8

    TRASTE ZAHARREN BILKETA ETA GARBIGUNETAKO ZERBITZUAK BERRESKURATZEN DIRA

    TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA   Maiatzaren 11tik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua berreskuratuko da. Gogoan izan zerbitzu honen bitartez bolumen handiko hondakinak jasotzen direla, hala nola, altzariak, koltxoiak, sofak eta etxeko tresna elektrikoak. Garrantzitsua da, herri bakoitzeko bilketa egutegia errespetatzea, kaleak garbiak mantendu ahal izateko, eta hondakinak atera aurretik mankomunitatera abisua pasatzea 943676216 telefonoan edo […]