Hondakinen sailkapen egokia

ORGANIKOA

BAI
  • Fruta eta barazki zatiak, azalak.
  • Haragi, arrain eta itsaski zatiak, hezurrak.
  • Arraultza eta fruitu lehor azalak.
  • Sukaldeko janari eta kafe hondarrak.
  • Sukaldeko papera eta ezpainzapi zikinak.
  • Loreak, landareak eta lorategiko belarrak.

EZ
  • Lurra, adarrak eta enborrak.
  • Olioa
  • Konpresak
  • Pixoihalak
  • Animalien gorotzak
  • Zigarro-puntak

Sukaldatutako edo sukaldatu-gabeko animalia nahiz landare jatorriko hondakinak.

Edukiontzi marroiean zuzenean edo poltsa konpostagarrietan sartuta utzi behar da.

Bildutako hondakinak Sasietako transferentzia plantara eramaten dira eta hortik konpostaje plantara bideratzen dira. Bertan hondakin horiek dagokien prozesua jasaten dute konposta lortuz.

BEIRA

BAI
  • Beirazko botilak (zuriak, berdeak eta marroiak)
  • Beirazko poteak eta flaskoak (kontserba, lurrin eta kosmetikakoak)

EZ
  • Bonbilak eta fluoreszenteak.
  • Leihoetako kristalak, autoen kristalak.
  • Ispiluak.
  • Beirazko tresnak (edalontziak, kopak, platerak,…).
  • Sendagaien ontziak.

Hutsak eta ureztatuak utzi behar dira.

Tapa, tapoi eta kortxo gabe.

Tratamenduko instalazioetan beira zikina garbitu, xehatu eta material desegokietatik nahiz beste hondakin baztergarrietatik bereizi egiten da, eta ontzi-fabriketan birziklatzeko azken prozesua egiteko egokitzen da. Hauen betebeharra da kiskalkina lortzea (berreskuratutako beira, purua, garbia eta xehatua). Birziklatze prozesua burutzeko, kiskalkina urtu egiten da eta berriro beirazko ontziak fabrikatzen dira.

PAPERA ETA KARTOIA

BAI
  • Egunkariak eta aldizkariak.
  • Iragarkien orriak (buzoietakoak etab.)
  • Kartoizko kaxak (arrautza-ontziak, gaileta kaxak,…)
  • Bildukiak.
  • Apunte eta orri zaharrak.
  • Dendetako paperezko poltsak.

EZ
  • Brikak.
  • Erabilitako pixoihalak.
  • Paper zikinak, koipeztatuak edo plastifikatuak.
  • Aluminiozko papera.

Kartoia tolestua bota behar da.

Paperei eta kartoiei dituzten metalezko gauzakiak kendu: grapak, uztaitxoak,…

Ez bota plastikozko poltsetan.

Jasotakoa biltegi berreskuratzaile batera eramaten da, sailkatu ondoren paper fabriketara bidaltzeko. Tintagabetu ondoren paper pasta bihurtu eta, pasta horretatik paper edota kartoi birziklatua sortzen da.

ONTZI ARINAK

BAI
  • Plastikozko ontziak: ur botilak, edari freskagarrienak, olioarenak, garbigarrienak, kosmetikagaienak, jogurtenak, plastikozko poltsak,…
  • Metalezko ontziak: edarienak, kontserba poteak, aerosol hutsak, metalezko tapak,…
  • Brik erako ontziak

EZ
  • Ontziak ez diren plastiko eta metalak: jostailuak, biberoiak, zartaginak, baldeak, orraziak, gomazko eskularruak

Ontziak erabat hustu, garbitu eta tolestatu.

Ontziak eta tapak bananduta sartu.

Ez utzi ontziak poltsa barnean, edukiontzira hustu eta ondoren plastikozko poltsak ere bertan utzi.

Urnietako sailkapen plantara eramaten da, bertan material ezberdinak sailkatu eta birziklatzeko enpresetara bidaltzen dira.
Plastikozko ontziekin, mota ezberdinetan bereizita, makinen bidez “galautsa” lortzen da (arroz-ale gisako zatitxoa) eta berorrekin tuberiak eta edukiontziak ekoizten dira besteak beste.

Brik-ek berriz, kartoiaren %100 berreskuratu eta “kraft” papera lortzeko balio dute. Metalek aluminio edo altzairu fabrikan amaitzen dute, pote berrietarako edo lehengai gisa hurrenez hurren.

ARROPAK ETA TELAK

BAI
  • Zaharkituak gelditu diren arropak eta erabilerarik ez dutenak (jantziak, gerrikoak, oinetakoak,…)
  • Ohe-arropa(izarak, mantak,…)
  • Oihalak, trapuak.

EZ
  • Olioz edo koipez zikindutako oihalak.

Plastikozko poltsa txikietan sartuta utzi.

Bildutako arropa zaharra lehenbizi aukeratu, eta garbitu eta lisatu ondoren, berrerabili egiten da behar dutenei banatzeko (irabazi asmorik gabeko erakundeak) edota bigarren eskuko arropa bezala saltzeko. Erabiltzeko moduan ez dauden arropak garbitasunerako trapuak egiteko erabiltzen dira, arbeletako ezabagailuak egiteko, material isolatzaileak, aulkietako betegarriak, eta abar.

SUKALDEKO OLIOA

BAI
  • Etxeko sukaldean erabilitako olioa

EZ
  • Auto edo kotxeetako olioa. Horretarako, etxeko hondakin arriskutsuak uzteko birziklapen etxolak erabili edo Andoain edo Tolosako garbigunera eraman.

Plastikozko botila edo brik ontzietan utzi, ondo itxita, edukiontziaren barruan. Ez da gomendagarria beirazko botila edo potoak erabiltzea, edukiontzietan utzitakoan hautsi egin baitaitezke.

Jasotzen den landare olio erabilia birziklatu egiten da. Biodiesela fabrikatzen da gasoleoa erabiltzen den moduan erabiltzeko. Erregai hau ekologikoa da, ingurumenari onura garrantzitsuak eskaintzen dizkio, erregai berriztagarria eta biodegradagarria baita, errekuntza hobetu egiten duena eta aldi berean berotegi efektuko gasen eta osasunarentzat kaltegarriak diren sufrea eta bentzenoa bezalakoen isuria %85 bitartean murrizten duena..

PILAK

BAI
  • Pilak (gatzezkoak, alkalinoak,…)
  • Botoi pilak
  • Akumuladore elektrikoak.

EZ
  • Telefono kargatzaileak.
  • Karkasa edo aparatu elektrikoak.
  • Urrutiko aginte tresnak.

Pilak banaka bota behar dira, eta inolako ontzi edo poltsan sartu gabe.

Birziklatzeko enpresetara eramaten dira. Xehatze eta distilazio bidez, botoi piletatik batik bat merkurioa berreskuratzen da eta pila arruntetatik zinka, beruna, nikela eta kadmioa, ondoren lehengai modura erabiltzeko.

ERREFUSA

BAI
  • Pixoihalak eta konpresak.
  • Klipak, gomak eta arroparako pintzak.
  • Arkatz, errotulagailu, zorrozkailu eta bulegoko bestelako materialak.
  • Plater edo edalontzi hautsiak.
  • Preserbatiboak.
  • Belarrietarako kotoiak.
  • Etxeko hautsa, xurgagailuaren poltsa eta zigarrokinak.

EZ
  • Berrerabili edo birziklatu daitekeen hondakinik: beirazko edo plastikozko ontziak, latak, metalezko ontziak, tetra-brikak, papera, kartoia, arropa, oinetakoak.
  • Etxeko hondakin arriskutsurik: pilak, pinturak, fluoreszenteak, bateriak, etxetresna elektrikoak, olioak,…

Birziklagarria ez den eta deuseztatzera bideratuta dagoen hondakina sartu behar da.

Hondakinak edukiontzietan, poltsa itxitan sartu behar dira.

Kamioiek bildutako hondakinak, Sasietako transferentzia plantan hustutzen dira eta hortik zabortegira bideratzen dira.