Sistema hobetzeko parte hartze prozesuak Zizurkilen du jarraipena

  • Feb
    14

    Jakitun izango zareten moduan, iazko ekaina eta uztailean atez ateko bilketa eredua martxan jarri zen herrietan, herritarrei euren iritzia eta ekarpenak egiteko tartea zabaltzen ari gara. Hala esan zen ia oraindela urtebete egindako gizarteratze prozesuan, eta orain, herritarrek dagoeneko 6 hilabete baina gehiago sistema berriarekin elkarbizitzen aritu ondoren, esperientziatik hitz egiteko aukera zabaldu nahi izan dugu.

    Alde batetik, galdetegiak banatu zitzaizkien herritarrei etxeetara, eta horiek dagoeneko jasota ditugu. Herritarren lagin bati ere zuzeneko deiak egin zaizkie euren iritzia jasotzeko, eta zenbait herritan, kalean jarritako panelen bidez ere euren hitza emateko aukera izan dute herritarrek.

    Behin galdetegiak bildu eta horko emaitzen lanketa eginda, herritarrekin bilerak antolatu dira zenbait herritan, Irura eta Anoeta kasu. Eta beste zenbaitetan, oraindik ez dira egunak zehaztu, baina egingo dira bilera hauek aurrerago (Alegia eta Villabonan).

     

    Herritarren parte hartze bilera hauek, Zizurkilen hurrengo astean egingo dira:

    Otsailak 17; 19:30 Atxulondon, jubilatuen lokalean euskeraz (ordu t´erdiko iraupena)

    Otsailak 18; 19:30 Atxulondon, jubilatuen lokalean gaztelaniaz (ordu t´erdiko iraupena)

    Otsailak 19; 19:30 Zizurkil goian, Irirarten (landa eremukoentzat)

     

    Bilera hauetan, galdetegiek emandako emaitzak azalduko zaizkie herritarrei, eta atez ateko bilketak orain arte eman dituen datuak ere azalduko dira. Bileren bigarren zatian, herritarrek euren ekarpenak egiteko izango dira. Hala, galdetegietan ateratako iritzien inguruan edota sistemaren ezaugarri desberdinen inguruan iritzia eta proposamenak egiteko dinamikak eramango dira aurrera.

    Anoeta eta Iruran dagoeneko herritarrekin parte hartze prozesuko bilera hauek egin ditugu, eta parte hartzaile eta antolatzaileen asebetetzea nabaria izan da. Parte hartzea, herri hauetan antolatutako gainerako ekimenen pareko edo handiagoa izan dela azpimarratu dute. Gainera, parte hartu duten herritarrek emandako proposamenak ere ugariak izan dira, eta horiek lantzeko garaia izango dugu orain.

    Proposamenetatik hartutako erabakien berri, herritar guztien eskura jarriko da aurrerago.

Ver todas las noticias »