Amasa-Villabona, Alegia, Irura, Anoeta eta Zizurkilen Gizarteratze prozesua aurrera doa

  • Mar
    19

    Bilketa eredu berria denontzat berria den neurrian, kontziente bait gara hainbat eta hainbat zalatza sortu daitezkeela. Baina guztiei ere soluzioak emango zaizkie, azken batean, Udalak zein Tolosaldeko Mankomunitatea herritarren ongizatea helburu duen sistema bat proposatzen ari baitira.

    Aurreko astean hasi ziren Gizarteratze prozesuko bilerak herriz herri, eta aste honetan ere oraindik jarraipena izango dute; Amasa-Villabona, Anoeta eta Zizurkilen. Alegian eta Iruran jada egin baitira bilera horiek.

    Orain artekoan, herritarren parte hartzea altua izan da. Herriak, auzoz auzo eta hizkuntzen arabera sailkatu dira, eta herritar bakoitza, dagokion bilerara joaten da. Orokorrean, ohiko kezkak agertu dira, baina teknikari eta alkate eta zinegotzien erantzunek balio izaten ari dira, horien argiketarako.

    Bilera hauetan, biztanle bakoitzak euren hondakinak non utzi behar dituzten erakusten zaie, eta horren aurrean, euren proposamena egin dezakete apirilaren 12arte, herriz herri irekiko diren informazio bulegoetan.

    Informazio bulego hauek, ordutegi bat izango dute, eta bertan herriaren azterketan aritu den hezitzaile bat egongo da, herritarrekin hitz egiteko prest. Herritarrek izan ditzaketen proposamen eta iradokizunak ere informazio bulegoan aurkeztu beharko dira.

    Informazio bulegoak:

    • Alegia: martxoaren 19an irekiko da/ astearte eta ostegunetan 12:00tatik 14:00etara
    • Irura: martxoaren 19an / astearte-ostegun: 9:30-13:30 / asteazkenetan: 17:00-19:30
    • Villabona: martxoaren 22an inaugurazioa / egunero irekita: 11:00-13:00 / 18:00-20:00
    • Zizurkil: irekiera eguna zehazteke/ astearte, asteazken, ostegun eta ostiral: 15:00- 19:00
    • Anoeta: irekiera eguna zehazteke/ astelehen eta asteazkenetan 9:00tik 13:00ra

    Aipatu ere, tokian tokiko telefonoak ere jada martxan daudela herritarrei erantzuteko eta baita e-postak ere.

Ver todas las noticias »