Albisteak
-
Ots14
Sistema hobetzeko parte hartze prozesuak Zizurkilen du jarraipena
Jakitun izango zareten moduan, iazko ekaina eta uztailean atez ateko bilketa eredua martxan jarri zen herrietan, herritarrei euren iritzia eta ekarpenak egiteko tartea zabaltzen ari gara. Hala esan zen ia oraindela urtebete egindako gizarteratze prozesuan, eta orain, herritarrek dagoeneko 6 hilabete baina gehiago sistema berriarekin elkarbizitzen aritu ondoren, esperientziatik hitz egiteko aukera zabaldu nahi izan […]
-
Urt30
Azken 6 hilabeteetan %43a bideratu da birziklatzera eskualdean
Pasa den urtea, emankorra izan da zinez, eta hori islatzen duten zenbakiak azaldu nahi izan dituzte. Amaia Azkueren hitzetan, “Azken bi urte eta gehiagoan eskualdean zero zabor bidean pausoak ematen aritu gara, eta horrek emaitzak eman dituela nabaritu dugu 2013ko balantzea egitean.” Helburua beti berdina izan dela gehitu du; ahalik eta gehien gaika sailkatu eta […]
-
Urt8
Gaur hasiko da Ikaztegieta, bilketa berriarekin
Ikaztegietako Udalak, eskualdean beste bost udalerrik egin bezala, euren herrian ahalik eta gehien birziklatzeko aukera jarri nahi izan dute martxan. Ingurumen, ongizate eta arrazoi ekonomikoak medio, hondakinen kudeaketan aldaketa kualitatibo bat eman, eta etxe guztietan hondakinak ahalik eta gehien sailatzeko baliabideak ematea izan da helburua. Ikaztegietako familia guztiek dute euren etxeetan beharrezko material […]
-
Abe20
Gabon jaiengatik aldaketak atez ateko herrietan
Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1a jai egunak dira, eta egun horietan ez da bilketarik izango; beraz, abenduaren 24ean eta 31an ez atera kuboak kalera. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz normaltasuna izango da, eta paperaren kuboak atera beharko ditugu. 24 eta 31an organikoa ezingo denez atera, herritarrek aukera desberdinak iznago dituzte, herriaren arabera: Villabonan: Errefortzu […]
-
Abe10
Bilketa eredu berria hobetzeko galdetegia
Eredua hobetzeko, parte hartze prozesu bat jarri dugu martxan. Honako galdetegi hau, prozesu honen hasiera izango da. Herritarren balorazio eta proposamenak jasotzeko, galdetegi honetaz gain, kaleko panelak ere erabiliko ditugu, beraz ez isildu eta eman zure iritzia eta proposamenak. Herritarren iritzietatik ondorioak atera ondoren, horiek aztertu eta bilketa sistema hobetzeko lanketa egingo dugu guztion artean, […]
-
Abe6
Kubo banaketa Ikaztegietan, abenduaren 9, 10 eta 14an
200 kubo sorta banatuko dira guztira datozen egunetan eta etxebizitzetarako sortak 5 kubokoak izango dira: bi kubo marroi (bat txikia eta aireztatua eta bestea handiagoa eta itxia), kubo gris bat, urdin bat eta kubo hori bat. Argazkia: Ataria Etxebizitza bakoitzak kubo sorta bakarra jaso dezake, beraz, nahasketarik egon ez dadin, kuboak nork eta […]