Sistema hobetzeko parte hartze prozesuak Zizurkilen du jarraipena

Jakitun izango zareten moduan, iazko ekaina eta uztailean atez ateko bilketa eredua martxan jarri zen herrietan, herritarrei euren iritzia eta ekarpenak egiteko tartea zabaltzen ari gara. Hala esan zen ia oraindela urtebete egindako gizarteratze prozesuan, eta orain, herritarrek dagoeneko 6 hilabete baina gehiago sistema berriarekin elkarbizitzen aritu ondoren, esperientziatik hitz egiteko aukera zabaldu nahi izan dugu.

Alde batetik, galdetegiak banatu zitzaizkien herritarrei etxeetara, eta horiek dagoeneko jasota ditugu. Herritarren lagin bati ere zuzeneko deiak egin zaizkie euren iritzia jasotzeko, eta zenbait herritan, kalean jarritako panelen bidez ere euren hitza emateko aukera izan dute herritarrek.

Behin galdetegiak bildu eta horko emaitzen lanketa eginda, herritarrekin bilerak antolatu dira zenbait herritan, Irura eta Anoeta kasu. Eta beste zenbaitetan, oraindik ez dira egunak zehaztu, baina egingo dira bilera hauek aurrerago (Alegia eta Villabonan).

 

Herritarren parte hartze bilera hauek, Zizurkilen hurrengo astean egingo dira:

Otsailak 17; 19:30 Atxulondon, jubilatuen lokalean euskeraz (ordu t´erdiko iraupena)

Otsailak 18; 19:30 Atxulondon, jubilatuen lokalean gaztelaniaz (ordu t´erdiko iraupena)

Otsailak 19; 19:30 Zizurkil goian, Irirarten (landa eremukoentzat)

 

Bilera hauetan, galdetegiek emandako emaitzak azalduko zaizkie herritarrei, eta atez ateko bilketak orain arte eman dituen datuak ere azalduko dira. Bileren bigarren zatian, herritarrek euren ekarpenak egiteko izango dira. Hala, galdetegietan ateratako iritzien inguruan edota sistemaren ezaugarri desberdinen inguruan iritzia eta proposamenak egiteko dinamikak eramango dira aurrera.

Anoeta eta Iruran dagoeneko herritarrekin parte hartze prozesuko bilera hauek egin ditugu, eta parte hartzaile eta antolatzaileen asebetetzea nabaria izan da. Parte hartzea, herri hauetan antolatutako gainerako ekimenen pareko edo handiagoa izan dela azpimarratu dute. Gainera, parte hartu duten herritarrek emandako proposamenak ere ugariak izan dira, eta horiek lantzeko garaia izango dugu orain.

Proposamenetatik hartutako erabakien berri, herritar guztien eskura jarriko da aurrerago.

Azken 6 hilabeteetan %43a bideratu da birziklatzera eskualdean

Pasa den urtea, emankorra izan da zinez, eta hori islatzen duten zenbakiak azaldu nahi izan dituzte.

Amaia Azkueren hitzetan, “Azken bi urte eta gehiagoan eskualdean zero zabor bidean pausoak ematen aritu gara, eta horrek emaitzak eman dituela nabaritu dugu 2013ko balantzea egitean.” Helburua beti berdina izan dela gehitu du; ahalik eta gehien gaika sailkatu eta birziklatzera bideratzea. Hala, zabortegira doana ere ahalik eta kopuru txikienera murrizten joateko.

Ondo egiten ari direla lasai adierazi dezakela esan du Azkuek, izan ere,  2013a urtea aktiboa izan da eskualdean, eta horrek, bere emaitzak eman ditu ezpairik gabe. Maiatzean egindako sentsibilizazio kanpainaz gain, konpostaje kanpaina ere aurrera eraman da. Horiekin batera, herri askok euren hondakinak ahalik eta egokien kudeatzeko lanak ere egin dituzte:

Hala, Atez ateko bilketa eredua jarri zuten 5 herrik 2013ko uda hasieran eta aurtengo urtearen hasieran, Ikaztegieta ere batu zitzaien. Zero zabor herri deritzogun herriak ere areagotzen ari dira. 2013a hasi zenean, Orendain, Orexa eta Elduain ziren bide horretan pausoak eman zituztenak. Iaz ordea, herri ugari gehitu zitzaizkien: Berrobi, Altzo, Amezketa, Aduna, Berastegi eta Leaburu-Txarama.

Bestetik, konpostaje kanpaina ere aurrera eraman da, eta aurten ere dagoeneko beste bat martxan dagoela adierazi dute. 2013an, 2000 familia konpostatzaile inguru  zenbatu zituzten eskualdean. Garrantzitsua guztiz, zenbaki hori ere. Aipatutako 9 herrien organikoa eta konpostatzaile guzti horien materia organikoa ez da bideratzen zabortegira, eta kudeaketa egokia ematen zaiola bermatu daiteke.

Berdin gertatzen da, atez ateko bilketa duten herrietan sortutako materia organikoarekin ere; Alegia, Anoeta, Irura, Zizurkil, Villabona eta Ikaztegietako materia organikoa ere ez da zabortegira bideratzen. Hori, lorpen nabarmena da inondik ere.

Jarraian,  Gemmak Eceizak hartu du hitza, eta honek, datuen azalpenari ekin dio. 28 herriek osatzen dugun eskualdean, biztanleria igo egin dela adierazi du teknikariak, baina hala ere “azken urtetako joerari eutsiz, aurtengoan ere hondakinen sorkutza jeitsi egin da, eta maila altuago batean gainera, %7an hain zuzen ere”. 1667000 kilo gutxiago sortu ditugu eskualdean eta jauziaren arrazoiak, herritarren kontzientziazio maila areagotzen ari dela eta konpostaje programa izan direla azpimarratu du.

Sorrera jaitsi den bezala, sortutako hori ere hobeto kudeatu dela nabarmendu du Eceizak. “Urte batetik bestera zabortegira eraman den kopurua %14 murriztu dugu”. Horrek, zabortegiko tratamentu gastuak jaisten ditu. Zabortegian kudeatutako hondakinen murrizketa honek “birziklatzera gehiago bideratzen dugula esan nahi du. Hala,  2013ko birziklapen maila %39,2an kokatzen da eskualdean”.

Era horretan, biztanleriaren sorkuntza mota ere azpimarratu nahi izan du teknikariak. Hala, batazbeste, herritar bakoitzak 397 kilo zabor sortu ditu 2013 urtean, horietatik 156 kilo gaikako bilketen bitartez berreskuratu dira eta 242 kilo zabortegian isuri dira.

Gaika, sakontzeari ekin dio ondotik:

Organikoari dagokionez, atez ateko bilketa ekainean hasi arte ez zen inoiz biltzeko aukerarik izan eskualdean, beraz, aurrerapauso handia eman zela adierazi du. Gainera, sortzen den hondakinen erdia dela kontutan hartzen badugu, organikoa bereizita ateratzeko aukera izatea garrantzitsua da oso, zabortegira bideratu beharrean.

2013. urtean egindako lanen emaitza izan da, ontzi arinen sailkapenaren igoera ere: %28,2 igo delarik. Atez ateko bilketari eta maiatzean aurrera eramandako sentsibilizazio kanpainari esker, herritarrek frakzio hau askoz ere hobeto sailkatzen dutela nabaritu da. Pisuz hain arina izanagatik ere, halako portzentaia bat emateak, herritarrek, ondo egiteko aukerari  eutsi diotela esan nahi duela gehitu du teknikariak.

Aipatutako sentsibilizazio kanpainari esker, arroparen edukiontzien erabilera ere nabarmen igo omen da. Aipatutako bi urteen artean,  %14 igo da berrerabili eta birziklapenera bideratu den arropa kopurua.

Beiraren edukiontziak, 80. hamarkadatik daude gure herrietan, eta herritarrek erabilera ona ematen diétela adierazi dute. Hala ere, hobetzeko tarterik izaten da beti, eta beiraren kasuan ere, %2,4 bada ere, birziklatzera bideratu den kopurua igo egin da 2012tik 2013ra.

Andoaingo garbigunea ere, 2013ko berria izan da.  Urrian ireki zen, eta 3 hilabete hauetan bertara eraman den hondakinen %62a birziklatu dela azpimarratu du. Hauek dira Garbigune honetara eraman daitezkeen hondakinak:

  • Obra hondakinak
  • Plastikoak: bidoiak, bilgarriak
  • Gauza handiak: altzariak, koltxoiak
  • Papera eta kartoia
  • Metalak eta txatarra
  • Inausketako eta lorezaintzako
  • hondakinak
  • Egurra: paletak, kaxak, oholak
  • Tailerretatik ez datozen autoen neumatikoak
  • Arropa
  • Beirazko ontziak
  • Plastikozko, metalezko eta brik-motako ontziak
  • Etxetresna elektrikoak: hozkailuak, garbigailuak, ordenagailuak, telebistak
  • Etxeko hondakin arriskutsuak: fluoreszenteak, pilak, sukaldeko eta autoetako olioa, bateriak, pinturak, aerosolak, disolbatzaileak, fitosanitarioak, tonerrak, etab.

-Konpostajearen inguruan ere lan handia egin da eta oraindik ere jarraipena izaten ari da. Lehenengo konpostaje kanpaina egin zen Mankomunitatetik iaz, eta lehendik ere eskualdean ziren konpostagileekin, 2000 familia inguru kontabilizatu dituzte euren organikoa, autogestionatzen dutenak. Kalkulatzen da, gure eskualdean, urtean 500 tona hondakin kudeatzen direla konpostajearen bidez eta beraz, ez dira zabortegira bideratzen, horrek duen kostua ere aurreztuz.

-Atez ateko herriek uda hasieran ekin zieten euren kudeaketa berriari. Hala, azken 7 hilabetetako balorazioa egiteko aukera da soilik. Hasieratik abendurarte, parte hartzeak goranzko joera izan duela ikusi dute eta beraz, kilo kopuruak ere igotzen joan dira.

Hasi zirenetik mediak aterata, %75a bideratzen da birziklatzera, eta beraz, %25a da zabortegira eramaten dena. Birziklatzera bideratzen den %75 hori, hurrengo gaiek osatzen dute:

Organikoa %49, 2:  470mila kilo; 

Ontzi arinak: %16,5 : 157 mila kilo 

Papera %9,4 : 89460 . Paperaren kasuan, atez ateko herrietan berez sorkuntza handiagoa da, baina Villabonako papera eta kartoiaren bilketa edukiontzietan egiten denez, ez da atez ateko datuetan kontenplatzen.

Horiek birziklatzera bideratzen direnak, beraz, errefusa %25ean geratzen da. Baina esan behar da, hobetzeko tartea uzten duela honek. Izan ere, %25 horretan, kalean herritar batzuk uzten dituzten poltsak ere barnebilduta daude. “Portzentaia jaisteko aukera izango genuke beraz, herritar horiek ere sisteman parte hartu eta euren hondakinak gaika sailkatuko balituzkete”.

Atez ateko bilketa hauekin  azpimarratzekoa da ezarri zenetik, eta beraz, 2013ko azken 6 hilabeteen media egiten bada,  %43a izan dela lortu den birziklapen maila eskualdean.

Amaitzeko, Amaia Azkuek hartu du berriz ere hitza:  “Datuek erakusten duten moduan, ondo egiten ari garela harro esan dezakegu.  Pausoka pausoka, jarritako helburuetara iristen ari gara bai Mankomunitatean eta baita herrietan ere eta hori, herritarrei esker izaten ari da. Herritarrak, euren arduraren jabe dira eta hondakinen kudeaketa geroz eta egokiago bat egiten ari gara horri esker. “

Azkuek esan moduan, aurrera begira, ondo egiten jarraitzeko aukerak badaude, eta horri helduko diotela adierazi du, 2014 urte honetan ere.  Hori lortzeko, eskualdeko herri guztiek euren herriko hondakinen kudeaketan aldaketak egiteko beharko dituzten baliabide guztiak jarriko dizkietela  eskuragarri Mankomunitatetik azpimarratu du.

Aurtengo urteari begira, hainbat berri azaldu ditu lehendakaria. Batetik, atez ateko bilketarekin eskualdeko zazpigarren herria izango dela Ibarra. Bestetik, landa eremuan Zero zabor izateko bidean lanean ari diren beste herri asko daudela dageneko adierazi du, euren organikoa herrian kudeatuz eta errefusaren edukiontziari mugak ezarriz. Urte honetan zehar, 19 herriek bide hau hartuko dutelarik.

Konpostajearean bigarren kanpaina ere dagoeneko martxan da eskualdean, eta 1262 konpostagailu gehiago jartzea aurreikusten da, honekin, 3500  familia konpostatzaile izatea espero delarik bigarren kanpaina hau amaitzean.

Amaia Azkuek  adierazi duenez, “eskualdeari eta ondorengoei etorkizun hobe bat uzteko helburuarekin ari gara bidea egiten. Eta gaur ikusi dugun bezala, ondo ari gara”.

Herritarrekin batera, alde ederra egiten ari gara eskualdean! 

Gaur hasiko da Ikaztegieta, bilketa berriarekin

 

Ikaztegietako Udalak, eskualdean beste bost udalerrik egin bezala, euren herrian ahalik eta gehien birziklatzeko aukera jarri nahi izan dute martxan. Ingurumen, ongizate eta arrazoi ekonomikoak medio, hondakinen kudeaketan aldaketa kualitatibo bat eman, eta etxe guztietan hondakinak ahalik eta gehien sailatzeko baliabideak ematea izan da helburua.

 

Ikaztegietako familia guztiek dute euren etxeetan beharrezko material guztia eta baita sortzaile bereziek ere (komertzio, edaritegi, instalakuntza publikoak…), beraz, guztiak bilketa berriarekin hasteko prest gaude.

Iluntzeko 20:00tik 22:00ra atera beharko dituzte kuboak herritarrek, gaurkoan, papera eta kartoiarekin hasiko garelarik.

Herriguneko biztanleek izango duten funtzionamentutik at, landa ingurukoek, ekarpen guneen bidez bideratuko dituzte euren hondakinak birziklatzera, aurrez etxean, sailkatu ondoren. Hala, Ikaztegietako kasuan bi ekarpen gune prestatu dira, kasu zehatzetan, larrialdi gune bezala ere erabiltzeko aukera izango delarik:

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu, edozein arazoren aurrean infomazio bulegoarekin harremanetan jartzea izango dela hoberena. Bertan, kasuz kasuko soluzioak emango baitira.

Gabon jaiengatik aldaketak atez ateko herrietan

Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1a jai egunak dira, eta egun horietan ez da bilketarik izango; beraz, abenduaren 24ean eta 31an ez atera kuboak kalera.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz normaltasuna izango da, eta paperaren kuboak atera beharko ditugu.

24 eta 31an organikoa ezingo denez atera, herritarrek aukera desberdinak iznago dituzte, herriaren arabera:

Villabonan: Errefortzu berezia jarri dute: ontzi arinen eta materia organikoaren edukiontziak jarriko dituzte herritarren eskura, honako egutegi eta lekuetan: Abenduak 24tik 28ra 11:00-17:00 eta Urtarrilak 1etik 4ra 11:00 – 17:00. GUNEAK: Ikastola, Berdura plaza, Arroako rotonda eta Larrea 15-16.

Zizurkilen: 24 eta 31an, ekarpen guneak erabiltzeko aukera izango dute herritarrek, irekita egongo baitira.

Anoetan: ekarpen guneak erabiltzeko aukera, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, 11:00tik 13:00ra zabalik izango baitira.

Alegian:  Abenduaren  24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, edukiontzi organikoak herritarren erabilerara irekiak egongo dira eskolako eta Bazurkoko ekarpen guneen kanpoan, Kaleberako parkean, udaletxeko plazan eta Larraitz 42an.

Iruran: 24, 25, 31 eta 1ean, 10:00tik 13:00ra ekarpen guneak irekita egongo dira.

Bilketa eredu berria hobetzeko galdetegia

Eredua hobetzeko, parte hartze prozesu bat jarri dugu martxan. Honako galdetegi hau, prozesu honen hasiera izango da. Herritarren balorazio eta proposamenak jasotzeko, galdetegi honetaz gain, kaleko panelak ere erabiliko ditugu, beraz ez isildu eta eman zure iritzia eta proposamenak. Herritarren iritzietatik ondorioak atera ondoren, horiek aztertu eta bilketa sistema hobetzeko lanketa egingo dugu guztion artean, herrian deituko diren bilera batzuen bidez. Horrela, guztion artean, sistema hobetzeko beharrezko diren pausoak identifikatuko ditugu, eta egun dugun eredua perfekzionatzen joango gara.

Denon artean, ondo ari gara eta alde ederra egingo dugu!

(Villabonako herritarren eredua, bigarrena da!)

Loading…

Loading…

Kubo banaketa Ikaztegietan, abenduaren 9, 10 eta 14an

200 kubo sorta banatuko dira guztira datozen egunetan eta etxebizitzetarako sortak 5 kubokoak izango dira: bi kubo marroi (bat txikia eta aireztatua eta bestea handiagoa eta itxia), kubo gris bat, urdin bat eta kubo hori bat. 
 
 Argazkia: Ataria
 
Etxebizitza bakoitzak kubo sorta bakarra jaso dezake, beraz, nahasketarik egon ez dadin, kuboak nork eta zein etxebizitzarako jasotzen dituen erregistratuko da. Komertzio, jatetxe eta edaritegien kasuan, edukiontzien banaketa pertsonalizatua egingo da, bertara joanez.
 
Landa eremuan bizi diren biztanleek ere nahi izatera kuboak jasotzera joan daitezke. Euren hondakinak ekarpen guneetara eraman ahal izateko giltza elektronikoak berriz, Udaletxean jasotzeko aukera izango dute.
 
KUBO BANAKETAREN ORDUTEGIA, POLIKIROLDEGIAN:
 
Abenduak 9 (astelehena) 18:00 – 21:00
Abenduak 10 (asteartea) 10:00 – 14:00
Abenduak 14 (larunbata) 10:00 – 14:00

 

Hondakinen bilketa sistema hobetzeko parte hartze prozesua herritarrekin

Hilabete hauetan zehar pertsona bakoitzak bere esperientzia izan du bilketa eredu berriarekin, eta orain, bizipen hori oinarri hartuta, herritarrekin batera sistema hobetzeko prozesua jarriko dugu martxan. 
 
Ezarketen aurretik aipatu bezala, bi fase izango zituen herritarrekin sistemaren bueltako lanketak. Alde batetik, ezarketaren aurretik eginiko gizarteratze prozesua izan zen. Bertan, herritarrei sistema berriaren nondik norakoak azaldu eta beharrekoz informazio guztia emanez. Eta orain, bigarren fasea dator, hobetze prozesua. 
 

 
Sistema egunerokoan ezagutu ondoren, sistemaz hitz egiteko garaia iritsi zaigulakoan gaude, eta horretan hasiko gara dagoeneko atez ateko bilketa sistema martxan duten 5 herri hauetan. 
 
Herri bakoitzaren beharretara egokitutako prozesua izango da, eta horregatik, aldi desberdinetan eramango da aurrera herri bakoitzean. Lehenengo herria, Anoeta izango da eta jarraian Zizurkil ere hasiko da abenduan zehar. Gainerako herriek, urtarrilean ekingo diotelarik parte hartze prozesu honi. 
 
Hondakinen bilketa sistema berria hobetzeko helburuz egingo den parte hartze lanketa honetan, fase desberdinak bereizten ditugu. Anoetan (herri bakoitzean desberdina atera daiteke), datorren astetik aurrera, herritarren eta hondakin sortzaile berezien iritzia bildu nahi dugu. Horretarako, telefono deiak egingo dira herritarrei eta etxe guztietara banatuko den galdetegi bat ere osatu dugu, erantzun ondoren herrian zehar egongo diren postontzietara eraman beharko dena. 
 
Balorazio eta proposamen bilketa honetan, bestetik, komertzio, edaritegi, jatetxe eta bestelako sektoreetako sortzaile bereziei bisita pertsonalizatuak egingo zaizkie, euren esperientzietatik eurentzat osatutako eredua ere hobetzeko asmoz. 
 
Gainera, herriaren gune desberdinetan ideiak biltzeko panelak jarriko ditugu. Bertan, herritarrek, sistema hobetzeko euren ideiak papertxoetan idatzi eta paneletan jartzea proposatzen delarik. Horrela, bide desberdinak zabaldu nahi ditugu herritarrek euren proposamen eta balorazioak egiteko aukera izateko. Behin iritzi guztiak bilduta, horien lanketa egingo dugu, eta ondorioak ateratzen saiatu. Horrela, herritarren eta sortzaile bereziek sistema berria perfekzionatzeko proposatzen dituzten ideiak eta iritziak bildu ondoren, horren inguruko barne lanketa egingo dugu teknikariekin batera. 
 
Hobetzeko proposamen eta balorazio horiek landu ondoren, beraz, herritarrekin elkartuko gara. Bilera parte hartzaileak deituko ditugu herritarrekin, eta hortik ateratako ondorioen arabera, sistema hobetzeko pausoak emango dira. 
 
Badakigu, bere egunerokoan sistema bizi duenak, hark duela zer esanik gehien. Esperientziatik hitz egiteko aukera dute herritarrek parte hartze prozesu honetan, eta aberasgarria izango delakoan gaude geroz eta herritar gehiagoren bizipenetik jasotako proposamen eta balorazioak izatea. 
 
Guztiok egiten dugu posible sistemak funtzionatzea; herritarren parte hartzerik gabe, egunerokoan sistemak balioko ez lukeen bezalaxe, sistema hobetzeko garaian ere, parte hartzaileak behar ditugunez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera. Deiei erantzunez, galdetegia erantzunez edota herrian jarritako panelen bidez. Egunerokoan sistemaren parte denak baina gehiago ez baitaki inork. 
 
Ziur gaude, herritarrekin eginda, prozesu honen bidez ere alde ederra egingo dugula. 
 
Zurekin, alde ederra!

Orendainen ondoren, Orexa, Berrobi, Elduain, Aduna, Altzo eta Amezketa ere zero zabor herri

 
Ekitaldi xumea izan da, Orexako Udaletxeko ganbaran egin duguna. Orexako alkate den Eneko Maiozek hartu du hitza lehenik, honek, 7 zero zaborren izenean hitz egin du, batez ere, herritarrei emanez eskerrak.
 
Herritarrek euren ardura ongi betetzen dutenez, ereduak ere aurrera egiten baitute eta beraz, aldaketa egoki ematen ari dira herriak. Organikoa kudeatzeko konpostajea erabiltzen dute 7 herriek, eta beraz, zabortegira ematetik urtean tona ugari aurrezten dira.
 
Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari den Ainhoa Ugaldek ere esker oneko hitzak izan ditu gaurkoan. Gainera, 7 herri hauez gain, aurrera begira, bide berean lanean ari den beste 4 herri ere gogoratu ditu (Lizartza, Asteasu, Alkiza eta Berastegi. Ugaldek, esker ona erakutsi die 7 herriei eta euren herritarrei ere, eta horregatik, euren lanaren eskertzan, oroigarri bat eman die 7 herrietatik gerturatu diren alkate eta ordezkari politikoei. Lehendakariak azpimarratu moduan, eskualdean helburua oraindela bi urtetatik ongi markatuta dugu, herriek badakite zein den jomuga, eta horren erakusle dira eredu desberdinak aurrera eramanez, helburu berarekin lanean ari diren herriak. Hala, zero zabor herriekin batera, atez atekoa ezarrita duten herriekin, alde handia markatzen ari garela adierazi du. Birziklapen datuak irauliz, eta eskualde hobe baten bidean. 
 
               
 
Azkenik, Iñaki Errazkin Ingurumen Diputatuak hartu du hitza. Eskualdearen lan ona txalotu nahi izan du, bereziki 7 herriena, eta adierazi du, Gipuzkoan gauzak ongi egiten ari garela. Erraustegia gelditu izana, herritarren esker izan dela dio, eta organikoa bereiziz, eta konposta eginez, lortu ahal izan dela erraustegia eraikitzeko lanak geratzea. Zero zabor izango den Gipuzkoaz hitz egin du, eta herritarrei eskerrak eman dizkie, bide horretan euren parte hartzea baita garrantzitsuena.
 
Gerturatutakoek txaloka zoriondu dituzte 7 herriak. Ekitaldia behin amaituta, Orexako eredua ezagutu dugu, Eneko Maiozek bertan dauden konposta komunitarioak-eta erakutsi dizkigularik.
 

Aduna saritua, hondakinen kudeaketarengatik

 

Bide onetik goazela erakusten digu Conama Fundazioaren 2013ko iraunkosrtasun sarietako bat Adunari emateak. Izan ere, Conama Espainiar Estatuko fundazio bat da, Fisikari Elkargoak sortutakoa, iraunkortasun arloan egiten du lan eta bere sariek Espainiako Gobernuaren eta Granadako Diputazioaren babesa dute. Aduna hondakinen inguruan egiten ari den lanketak maila honetako onarpena izateak, proiektua amaitzeko geratzen zaizkien pausoak emateko bulkada izango delakoan gaude.

Adunako herriaren proiektua, estatu mailako Fundazio batek hain ondo baloratzeak,  eskualde osoarentzat goraipamen moduan hartzen dugu, eskualde osoaren ibilbidearen   adibide baita Aduna ere.

Izan ere, Adunak bere ardura erakutsi du hondakinen kudeaketaren inguruan eta horren lanketa egiten ari da. Eskualdean, asko dira dagoeneko euren lanketa egin dutenak, eta gehiago ere badira, bideragarritasun egokiago baten bila, etorkizunean aldaketak egingo dituztenak.

Amaitzeko, Mankomunitatetik, Adunatar guztiak zoriondu nahi genituzke, halako proiektuak,  herritarrekin batera ateratzen baitira aurrera. Sari honek, proiektua amaitzeko geratzen  zaizkien azken pausoak emateko indarra emango die herritarrei, eta aurrera begira, herri  eredugarria izango da euren lanari esker. Zorionak beraz, Aduna!

Conama sarien inguruko informazioa hemen.

 

Atez ate eta zurekin, alde ederra!

Hilabete hauetan denok egokitu behar izan dugu sistema berrira. Herritarrek sistema honen inguruko mamuak uxatzeko aukera izan dute eta sistema bertatik bertara euren etxeetan ezagutzekoa ere bai. Gainera, bakoitzak egiten duen ahalegina zenbakietan isladatzen dela baieztatu dugu datuekin, eta denon lanari esker, gaikako bilketa datuak irauli ditugula ikus dezakegu.
 
Honako datu hauek erakusten digute birziklapenaren alde eta zero zabor norabidean benetan zerbait egin nahi badugu, bilketa eredu hau egokia dela. Lehen hilabete hauetan, 5 herri hauetako gaikako bilketa datuak irauli ditugu, %14,5etik %84,7ra eramanez. Hau bai dela ondo egitea.
 
Atez ateko sistema baten alde egitearen erabakia berretsi egiten dute datuok, izan ere, organikoa
selektiboki biltzean eta birziklatzea derrigorrezkoa izatearekin, zabortegira doan hondakin kopurua nabarmen murriztu da.
 
5 udal hauek, hasieratik azaldu zuten moduan hondakinen gaiarekin ere arduraz jokatuko zutenaren
hitza eman zuten. Horregatik, herritarrei gaika ongi sailkatu ahal izateko beharrezko baliabideak eskaini dizkie eta egoki kudeatu direnez ezarpenak, emaitzak berehalakoak izan dira.
 
Atez ateko sistemaren ibilbidea oso ona izaten ari da eta aurreikuspenak betetzen ari gara hilabete hauetan. Sistema berri bat ezartzeak sor ditzakeen ustekabeko jakin batzuez gain, bilketa normaltasunez burutzen da egunero, aparteko arazorik gabe.
 
Zoritxarrez, badira herritar batzuk oraindik ez dutenak onartu atez ateko bilketa sistema. Birziklatzea
herritarren ardura da, baina antza horrek arazoak sortzen dizkie hainbat herritarri. Baina eurek ez parte hartzeak ere kaltetzen ditu gainerako herritarrak. Izan ere, kalean zabor poltsak uztea ez da inorrentzat soluzio. Hondakin guztiak nahastuta kalean uztean, usain txarrak sortzen dira, eta bizilagunentzako errespetu falta izateaz gain, arriskua ere bada.
 
Horregatik, eta Mankomunitatearen ordenantzak hala adierazten duelako, herri bakoitzerako zehaztu den bilketa eredua ez errespetatzeak eta hondakinak leku desegokietan eta emandako baliabideak erabili gabe kalean uzteak, arau-hausteak dira. Hasieran ere esaten genuen bezala, eman aukera atez atekoari. Herritarren gehiengoak eman dio, eta guztien artean lortutako emaitzak paregabeak izaten ari dira.
 
Amaitzeko, berriz zoriondu nahi ditugu Alegia, Anoeta, Irura, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo herritarrak, hilabete gutxi hauetan lortutako emaitza onengatik.
 
Orain artean bezala, Udaletan zein herri bakoitzeko informazio bulegoetan edozein zalantza edo arazoren aurrean irtenbide bat emateko prest izango gara. Bide onetik goaz eta herritar guztien esfortzuari esker, emaitzak hala izaten jarraituko dutela ziur gaude. Herri, eskualde zein Gipuzkoa hobe, ederrago eta osasuntsuago bat lortzeko bidean ari gara. Ondorengoek eskertuko dute.
Zorionak! Alde ederra egiten ari gara!
 

Urtebeteko datuen aldaera ikusirik, adierazgarria da ekainetik aurrera izandako aldaketa. Argi erakusten du atez atekoa jarri arteko edukiontzien sistemak, ez zuela gehiagorako ematen. Aldiz, atez atekoa jarri zenetik, emaitzak iraultzea lortu da. Goranzko joera nabari da ere apirila eta maiatzean. Hau, besteak beste, “birziklapen bira” sentsibilizazio kanpainaren ondorio izan da.

Aurreko datuek bezala, baina era argiagoan erakusten du irudi honek, zer nolako aldaketa suposatu duen atez atekoak gaika sailkatzeari dagokionean. Saltoa, izugarria izan da. Zabortegira sortutako hondakinen %85,5 ematetik, %15,3 soilik ematera pasa gara. Horrek duen tratamentu gastu guztia aurreztuz.

 

Atez atekoari esker, gaika sailkatzea nahitaezko bihurtu da, eta orduan eman da gaika sailkatzearen
inguruan saltoa. Hala, nabaria da iazko irailean eta aurtengo irailean atez ateko herrietan bildu den hondakinen sailkatzeak izan duen aldaketa. Diferentzia benetan eragiten duena, materia organikoa bereiztea da. Lehen zabortegira eramaten zen hondakin guzti hori, gaur egun ongarri bihurtzeko erabiltzen da. Gauzak ongi egitean, emaitzak ere onak izaten dira.
 
Orokorrean, gaika sailkatzeak izan duen goranzko hori, gaika banatuta honela izan dela ikus daiteke.
 
 
-ONTZI ARINAK: hau da igoera nabarmenena. Eta hori, ontzi arinen pisua oso arina denik. Lehen eta oraingo datuak alderatuta, hilabete batzuetan, 3 aldiz gehiago sailkatu dela azpimarratzekoa da. Kaleko edukiontzien sistemaren bitartez, ezingo genukeen lortu halako emaitzarik. Gainera, birziklagarria izanik, sailkatu ondoren birziklatzera bideratzen diren ontzi arinengatik diru-sarrera datorkio Mankomunitateari.

-PAPERA ETA KARTOIA: frakzio honen goranzkoa ez da ontziena bezainbestekoa izan, ontziak baino gehiago bereizten genuen frakzioa delako. Hala eta guztiz ere zer hobeturik bazegoen, hala, hilabete batzuetan datuak bikoiztu egin direla ere ikusten da.(Kontutan izan behar da, Villabonako herritarrek paperaren edukiontziak dituztela herrian eta bertan bakarrik egindako bilketaren pixaketa aste betean egin dela eta datu honekin hilabete bateko kopurua kalkulatu da). Papera eta kartoia sailkatuta birziklatzera bideratzen dira eta hauek ere diru-sarrera dira.

-ERREFUSA: nabarmena da jauzia. Ohiturak aldatzea zaila izaten den bezala, datu hauek sistema berdinarekin jarraituz hobetzea ere hala zen. Atez atekoaren bidez, herritarrek gaika sailkatzeko ardura bete egiten dute, eta era honetara soilik eman ahal izan da errefusak eman duen jauzi hau. Hondakin ez birziklagarria bakarrik bideratzen da zabortegira eta ahalik eta gutxien sortzea da gakoa. Izan ere, zabortegien itxiera araututa du Europako legeak .
-ORGANIKOA: atez ate biltzen hasi bitartean ez da inoiz hondakin honen bilketarik egin gure eskualdean, beraz 0kg biltzetik, hilean 78.000kg inguru biltzera igaro gara. Hondakin organiko guzti hau, zabortegira ez doala esan nahi du eta ongarri bihurtzeko erabiliko dela. Zabortegian kalte handiak egitetik, baratze eta lorategiei on egitera bideratzen dugu guztia. Gainera, organikoa kudeatzeko konpostajea ere erabitzen dute herri hauetan, auzokonposta bidez edo autokonpostaren bidez, 350 familia inguruk parte hartzen dutelarik. Hala, atez ate biltzen diren kopuru guztiei, konpostaren biden urtean biltzen diren 100 tona inguru ere gehitu behar zaizkie.
 
OHARRA: erabili diren datu guztiak, atez ate biltzen diren gaienak dira (papera, ontzi arinak, materia organikoa eta errefusa), beira, arropa, pila eta bestelakoak ez dira barnebiltzen datu hauetan.