Datuen babesa

Orri honen bidez, Mankomunitateak azkar eta arin eskuratu nahi du datuen tratamenduari buruzko Datuak Babesteko Politika.

Datuak Babesteko Politika hau datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoa kontuan hartuta garatu da, eta bere helburua da informazioa biltzen ari diren datu pertsonalen titularrei jakinaraztea beren datuen tratamenduari buruzko alderdi espezifikoak, besteak beste, tratamenduen helburuak, dagozkien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa kontserbatzeko epeak eta segurtasun neurriak, besteak beste.

Politika hori Mankomunitateko zerbitzuen eta haren webgunearen bidez zuzenean jasotako informazioari aplikatuko zaio.

Tratamendu-jardueren erregistroa

Tolosaldeko Mankomunitatearen ardurapeko tratamenduen helburuak datuen tratamendurako jardueren erregistroan zehazten dira.

Esteka honetan kontsultatu eta deskargatu dezakezu Tolosaldeko Mankomunitateak eskaintzen eta garatzen dituen zerbitzu eta programen kudeaketan egiten dituen datu-tratamenduei buruzko informazioa.

Tratamenduei buruzko informazio gehigarria

Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluek ezartzen dute zer informazio eman behar zaion interesdunari bere datu pertsonalak biltzen direnean. Bere hedaduragatik, ezinezkoa da inprimakietan, karteletan eta formularioetan sartzea, eta, horregatik, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak “Informatzeko betebeharra betetzeko gidaliburuan” informazio hori bi “geruzatan” banatzea proposatu du. Lehenengoa lehen aipatutako dokumentuetan sartzen den oinarrizko informazioa da. Gainerakoa, bigarren “geruza”, webgunearen atal honetan sartzen da. Bigarren geruza horretatik, tratamendu guztien informazio komuna eta bakoitzaren informazio espezifikoa bereizi behar dira.

Tratamendu guztietarako informazio gehigarria

  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: osk@oscargalindo.com
  • Ez dago aurreikusita hirugarren herrialdeetara datuak transferitzea.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazioa egiteko eskubidea duzu.
  • Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu (“ahazteko eskubidea”).