GREBA OROKORRA – AZAROAK 11
-
Aza10
Tolosaldeko Mankomunitateko langileek azaroaren 11rako deitutako greba orokorrarekin bat egingo dute.
Mankomunitateak kontratatutako zerbitzuei dagokienez, horien funtzionamendua zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresetako langileek hartutako erabakien araberakoa izango da.
Garbiguneei dagokienez, Andoaingo instalazioa itxita egongo da.
Horrez gain, egun horretan ez da Harrera Zerbitzurik eskainiko.