Enpresan sortzen den kartoia, film-a, zura eta gainerako hiri-hondakinak biltzeko gaikako eta aterik ateko zerbitzua eskeintzen du Tolosaldeko Mankomunitateak, eta horretarako behar diren edukiontziak jartzen ditu. Zerbitzu honek ez ditu honako hondakinak bilduko: hondakin arriskutsuak, industri-hondakinak (ekoizpeneko hondakinak, gurpilak, bidoiak, etab.), eskonbroak eta obretan eta konpontze-lanetan sortutako hondakinak.
Zerbitzuaren helburuak
Tolosaldeko Mankomunitateak, bera osatzen duten udalerrietako enpresetarako aterik ateko zerbitzuaren bitartez, hau lortu nahi du:
- Gaika jasotzen diren zaborren birziklatze-portzentaia igotzea.
- Industrialdeen irudia hobetzea. Horretarako, ez da bota behar hondakinik kontrolik gabe, ezta zabortegi txikirik sortu behar ere.
- Enpresentzako bilketa zerbitzua hobetzea, pixkanaka. Horretarako, gaika bilduko dira sortzen diren hondakinak.
Abantailak
Hondakinak gaika biltzeak zenbait abantaila ditu, haien kudeaketari dagokionez:
- Ingurumen-abantailak: Enpresetako hondakinak egoki kudeatuz gero, errazagoa da gero haiek birziklatzea. Hartara, kutsadura gutxiago sortzen da, lehengai gutxiago kontsumitzen baita.
- Abantaila ekonomikoak: Hondakinak gaika jaso eta birziklatuz gero, asko aurrezten da lehengai, energia eta garraioan.
- Enpresaren irudia hobetu egiten du.
ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA |
---|---|---|---|---|
KARTOIA (RUTA 1 ETA RUTA 2) |
||||
EGURRA (RUTA 1 ETA RUTA 2) |
FILM-PLASTIKO INDUS. (RUTA 1 ETA RUTA 2) |
KARTOIA (RUTA 1 ETA RUTA 2) |
EGURRA (RUTA 1 ETA RUTA 2) |
|
ERREFUSA (RUTA 2) |
ERREFUSA (RUTA 1) |
ERREFUSA (RUTA 2) |
ERREFUSA (RUTA 1) |
RUTAK
Ruta 1
- IBARRA
- TOLOSA
- LEABURU-TXARAMA
- ALTZO
- LIZARTZA
- ALEGIA
- IKAZTEGIETA
- AMEZKETA
- ANOETA
- IRURA
- BELAUNTZA
- VILLABONA (Larrea auzoa)
- VILLABONA (Otsabi auzoa)
- VILLABONA (SACEM IND.)
Ruta 2
- ZIZURKIL
- ADUNA
- VILLABONA (AGARAITZ IND.)
- VILLABONA (AUBEGUN IND.)
- ANDOAIN
- ASTEASU
TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEA OSATZEN DUTEN UDALEN EREMUAN DAUDEN INDUSTRIA ETA ENPRESA GUNEETAN ETA BESTE JARDUERA BATZUETAN HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUA ARAUTUKO DUEN ORDENANTZA