PSCko Hector Gonzalezen hitzaldia Kataluniako hondakinen kudeaketaz

Mankomunitateko bost herrik atez atekoa martxan jarriko dutela adierazi zuten, eta herritarren kezka eta mamuak uxatze aldera, interesgarri ikusten dugu kanpora begiratu eta Kataluniaren kasuan ere birziklapen tasa altuneak ematen dituelako atez atekoaren aldeko apustua egin dutela ikustea.

Gainera, Kataluniako kasua ekartzearen beste puntu garrantzitsua, aniztasun politikoan oinarritzen da. Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren inguruan ematen ari den politizazioaren aurrean, Katalunian, edozein alderdi politikok atez atekoa aurrera eraman dute, helburua, birziklapen tasan jartzen baitute eta ez interes politikoetan. Hondakinen kudeaketaren gaia, guztiaren gainetik egon beharko bait luke.

Horrela, martxoaren 1an izandako hitzaldira CIUko kide bat etorri bazen, larunbat honetako hitzaldia ematera PSCko kide bat etorriko da.

Hector Gonzalez, Tianako Ingurumen zinegotzia da eta Kataluniako Alderdi Sozialistako kidea. Tianan, 2000. urtean ezarri zen atez ateko bilketa sistema, Kataluniako lehen herria izan zen bilketa eredu hau jartzen eta euren datuek asko esaten dute: 1999an %6 birziklatzen zen eta 2006an %85.

Hitzaldiaren aurretik, 10:30etan harrera egingo diote Tolosaldeko Mankomunitateko kideek eta Amasa-Villabonako alkate eta zinegotziek.

  • Hitzaldia: “Hondakinen kudeaketa Katalunian”
  • Hizlaria: Hector Gonzalez, Tianako Ingurumen zinegotzia
  • Non: Villabonako Gurea Zineman
  • Noiz: Martxoaren 23an
  • Ordua: 11:30etan

Amasa-Villabona, Alegia, Irura, Anoeta eta Zizurkilen Gizarteratze prozesua aurrera doa

Bilketa eredu berria denontzat berria den neurrian, kontziente bait gara hainbat eta hainbat zalatza sortu daitezkeela. Baina guztiei ere soluzioak emango zaizkie, azken batean, Udalak zein Tolosaldeko Mankomunitatea herritarren ongizatea helburu duen sistema bat proposatzen ari baitira.

Aurreko astean hasi ziren Gizarteratze prozesuko bilerak herriz herri, eta aste honetan ere oraindik jarraipena izango dute; Amasa-Villabona, Anoeta eta Zizurkilen. Alegian eta Iruran jada egin baitira bilera horiek.

Orain artekoan, herritarren parte hartzea altua izan da. Herriak, auzoz auzo eta hizkuntzen arabera sailkatu dira, eta herritar bakoitza, dagokion bilerara joaten da. Orokorrean, ohiko kezkak agertu dira, baina teknikari eta alkate eta zinegotzien erantzunek balio izaten ari dira, horien argiketarako.

Bilera hauetan, biztanle bakoitzak euren hondakinak non utzi behar dituzten erakusten zaie, eta horren aurrean, euren proposamena egin dezakete apirilaren 12arte, herriz herri irekiko diren informazio bulegoetan.

Informazio bulego hauek, ordutegi bat izango dute, eta bertan herriaren azterketan aritu den hezitzaile bat egongo da, herritarrekin hitz egiteko prest. Herritarrek izan ditzaketen proposamen eta iradokizunak ere informazio bulegoan aurkeztu beharko dira.

Informazio bulegoak:

  • Alegia: martxoaren 19an irekiko da/ astearte eta ostegunetan 12:00tatik 14:00etara
  • Irura: martxoaren 19an / astearte-ostegun: 9:30-13:30 / asteazkenetan: 17:00-19:30
  • Villabona: martxoaren 22an inaugurazioa / egunero irekita: 11:00-13:00 / 18:00-20:00
  • Zizurkil: irekiera eguna zehazteke/ astearte, asteazken, ostegun eta ostiral: 15:00- 19:00
  • Anoeta: irekiera eguna zehazteke/ astelehen eta asteazkenetan 9:00tik 13:00ra

Aipatu ere, tokian tokiko telefonoak ere jada martxan daudela herritarrei erantzuteko eta baita e-postak ere.

Geroz eta herri gehiago organikoa herrian kudeatzen konpostajearen bidez

Horrela, zaborren kopurua jaitsiz, berarekin kostuak ere jaitsiz eta gainera, ongarria lortuaz.

Tolosaldean etxe askotan ikusi ahal dira konpostagailuak etxe kanpoetan. Baina geroz eta gehiago ikusteko aukera dago oraindik ere. Izan ere, gaur egun ezarpen gehiago egiten ari baikara.

Aipatzekoak dira, jada ezagunak diren Orendain, Orexa eta Elduaingo kasuak. Herri hauetan, euren organiko guztia %100ean herrian tratatzen da. Horrela, tratamendu gastuak zein eramate gastuak jaitsi direlarik.

Amezketa, Altzo eta Berastegiren kasuan ere, pareko pausoak ematen ari dira, horrela, euren organiko guztia herrian tratatzeko moduan izango dira hurrengo hilabeteetan. Gainera, birziklapenaren aldeko apustua ere egiten ari direnez, zaborra, edo frakzio ez birziklagarria, benetan kopuru txikitan aterako da herri hauetatik.

Tolosaldeko Mankomunitatetik eskualde mailan konpostajea aurrera eramateko aukeren ezagutzeko azterketa bat egin zen, eta eskualdearen izaerarengatik potentzial handia dagoenez, garbi ikusi da konpostajea dela sortzen diren hondakinak prebenitzeko lehen urratsa.

Bide horretan, eskualdeko herritar guztiek konpostajea egiteko aukera dute. Alde batetik, autokonposta egongo da, bakoitzak bere lur zati batean egingo duena. Edota bestetik, auzo konposta egiteko aukera ere ematen dute hainbat Udalek.

Horrela, interesa duten guztiei ikastaroa bera eta beharrezko material guztia ere ematen zaie.

Ikastaroei dagokienez, azken asteetan hainbat ikastaro egin dira, Lizartzan, Ikaztegietan, Amasa-Villabonan, Berrobin, Alegian, Adunan eta Zizurkilen. Bataz beste, 15-20 familiak hartu dute parte ikastaro hauetan, eta oso positibotzat hartzen dira halako aurrerapausoak, benetan hondakinen kudeaketa herritarren inplikazioarekin hobea izan daitekeela erakusten baitute.

Lizartza, Zizurkil eta Adunaren kasuan auzo konpostajea jada martxan da, eta familia ugarik tratatzen dute euren organikoa era honetara. Aste honetan zehar, Ibarra eta Tolosan ere ikastaroak izango dira auzo konpostajearen bide honetan.

Herritarrek konpostajearen inguruan informazio gehiago edota konpostajea egiten hasi nahi badute, horretarako dugun blogean Mankomunitatean edota Udaletan topatuko dute.

Mankomunitateak markatu zuen bidean beraz, argi dago indargune handia dela konpostajearen bidez organikoa herrietan kudeatzearena. Baina bestetik, birziklatzeari ere garrantzia ematen zaio. Birziklatzea ez luke aukera izan behar, herritar guztiok inplikatu eta birziklatu beharko genuke, ingurumenari eta gizartearen ongizateari zor zaio.

Apustu argia egina dago Mankomunitatea osatzen duten herri gehienen aldetik, birziklapen tasak ahalik eta gorenera eramatekoa. Horrela, zabortegira edo erraustegira joango den sailkapen ez birziklagarria ahalik eta txikiena bilduz, eta beraz, ahalik eta kalte txikiena egiteko helburuarekin.

Mankomunitateak eta hainbat Udalek azterketa teknikoak egin dituzte eta herri bakoitzaren kasuan, proposamen bat egin da.

2. karakterizazioa egin da Orexa, Zero Zabor herrian

Orexan, Zero Zabor herri izateko erabakia hartu zen eta bide horretan, herriko organikoa bere osotasunean herrian bertan tratatuko zela hitz eman zen eta horrela ari da. Eneko Maioz alkateak aipatu bezala, “Orexarrok harro esan dezakegu, gaur, zero zabor herri garela eta sortzen ditugun hondakinak ere efiziente eta arrazional batean kudeatzen ditugula”.

Orain dela sei hilabete, irailaren 28an egin zen Orexan lehen karakterizazioa; errefusa aste betean bildu gabe eduki eta datu esanguratsuak atera ziren azterketa horretatik. Ustez, Orexan denek birziklatzen zuten baina zoritxarrez, karakterizatutako hondakinen %30 bakarrik zen errefusa eta beste %70 birziklagarria zen (erdia bana gehiago organikoa).

Gaurkoan, bigarren karakterizazio honekin, bilketa sistema desberdina planteatu zenetik emaniko aldaketa aztertu nahi izan da Orexan. Horrela, errefusari dagokion frakzioa aztertu da gaurkoan ere, eta oraindik ere datu zehatzak ezin badira ere eman, nabarmen ikusi da ontzi arinen kopurua asko jaitsi dela; bestetik, konpostajeari esker organikoaren presentzia ere aurrekoarekin konparatuta oso kopuru txikitan ikusten da. Eneko Maiozentzat, zoriontzekoa da Orexarren lana, eurak izango baitira sistema honen ardatza eta arrakastaren giltza.

Nahiz eta askotan entzun hondakinen gaiak ez duela soluziorik eta irtenbide bakarra erraustegia dela, eskualdean egiten ari garen aldaketekin erakusten ari gara ez dela hala. Ohitura aldaketa txiki batzuekin, aldaketa itzelak emateko aukera dagoela ikusten ari gara. Gizarte erantzukizuna ardatz harturik, denon ongizatea helburu duen eta ondorengoei mundu hobe bat uzteko sistema bat eraiki nahi da.

Orexak hartu duen bidearekin eta eskualdean zein Gipuzkoan beste hainbat herrik hartu duten eta hartuko duten bidearekin, hondakinen gaiak soluzioa baduela argi ikusten da. Denen artean, alde ederra markatzeko aukera dago!

Gizarteratze prozesua martxan da atez-atekoa ezarriko den 5 herrietan

Alde batetik, atez-atekoa zergatik jarriko den azalduko da eta ondoren, eredu berria zertan datzan herri bakoitzean azalduko dute. Bilketa egutegia azalduko zaie bertaratuei eta erabiliko diren ontziak eta bitartekoak azalduko dira ere.

Gizarteratze prozesu hauetan, herri bakoitzeko ordezkari politikoak egongo dira eta baita Spora enpresako teknikari eta hezitzaileak ere, beharrezko azalpenak emateko.

Egutegia:

AMASA-VILLABONA:

  • Martxoak 13: Landa eremukoentzat, Amasako kultur etxean 17:30etan
  • Marxoak 18: Oriamenditik Etxe Ondora bizi direnentzat, 19:00etan Mintzolan
  • Martxoak 19: Oriamenditik Etxe Ondora bizi direnentzat, GAZTELERAZ, 19:00etan Mintzolan
  • Martxoak 20: Elizatik Kale berri amaierara bizi direnentzat, 19:00etan, Mintzolan
  • Martxoak 21: Elizatik Kale berri amaierara bizi direnentzat, GAZTELERAZ, 19:00etan,Mintzolan

ALEGIA:

  • Martxoak 11: San Juan-ekoentzat, 18:30etan Kultur etxean
  • Martxoak 12: GAZTELERAZ, San Juanekoentzat, 18:30etan Kultur etxean
  • Martxoak 13: Larraitz auzokoentzat, 18:30etan Kultur etxean
  • Martxoak 14: GAZTELERAZ, Larraitz auzokoentzat 18:00etan Kultur etxean

ANOETA:

Bilerak udaletxeko pleno aretoan izango dira

  • Martxoak 16: Iturtxulo, solkorre, iturburu, sortalde eta herriko plaza, GAZTELERAZ 09:30etan
  • Martxoak 16: Iturtxulo, solkorre, iturburu, sortalde eta herriko plaza, EUSKARAZ, 12:00etan
  • Martxoak 19: Hozpel, isasti, errotarburu, san juan, GAZTELERAZ, 19:00etan
  • Martxoak 20: Hozpel, isasti, errotarburu, san juan, EUSKARAZ, 19:00etan
  • Martxoak 23: Errotaldea, idiakaitz, sakabanatua, argoin, apeadero aldea, GAZTELERAZ, 9:30
  • Martxoak 23: Errotaldea, idiakaitz, sakabanatua, argoin, apeadero aldea, EUSKARAZ, 12:00

IRURA:

  • Martxoak 12: EUSKARAZ, 19etan Kultur etxean
  • Martxoak 13: GAZTELERAZ, 19etan Kultur etxean

ZIZURKIL:

Bilera guztiak Atxulondon izango dira, 19:30etan

  • Martxoak 13: Pagamuñokoentzat
  • Martxoak 14: Ubarekoentzat
  • Martxoak 19: Ernio bidekoentzat
Alegi kartela Amasa-Villabona kartela Anoeta kartela Irura kartela Zizurkil kartela

Anoeta, Irura, Alegia, Amasa-Villabona eta Zizurkilek atez-ateko bilketari ekingo diote uda aurretik

Zero Zabor helburura iristeko, hondakinak bereiztea eta bilketa selektiboa ahalik eta handiena izatea dira lehen urratsak. Argi dago zenbat eta gehiago birziklatu gutxiago dagoela zabortegira edo erraustera bidaltzeko.

Beraz %80ko edo %90eko birziklatze tasa batera iristea izan behar du gure helburua, eta aldi berean, hondakinen kopurua gutxitzean ere pentsatu behar da. Ohitura eta ikuspegi aldaketa dakar honek guztiak, eta helmugak merezi duenez, ziurtasunez goaz bide honetan.

Gaurkoan, beste urrats bat ematera gatoz. Mankomunitateak, helburu bera biltzen duen plangintza orokor bat proposatu zien berau osatzen duten 28 herriei.

Horrela, eskualdean, herri asko dira zero zabor bidean pausoak eman dituztenak, eta jada bilketa sistema berria martxan duten herriak ere badira. Horregatik, gaur Orendainera etorri izana ez da kasualitate hutsa.

Orain dela 4 hilabete, Orendain, lehenengo zero zabor herri bihurtu zen eta geroztik jasotako birziklatze datuek erakutsi dutenez, bide onetik ari gara. Bilketa eredu berriak ezarriaz jarraitu dute Orexa eta Elduaienek ere, eta helburu berarekin, laister Altzo ere Zero Zabor herri izendatzeko moduan izango gara.

Eskualdeko beste herri asko ere, konpostajea zabaltzen ari dira euren herritarren artean, horrela, organikoaren tratamentua herri bakoitzak bere kudeaketaren gain hartuaz. Eta birziklapena ahalik eta kopuru altuenetara eramateko ereduak ere garatzen ari dira eskualdeko herri ugari.

Oraindik ere pauso asko emateke ditugu eskualdean, eta gaurkoa, Mankomunitateak Orendainen ekin zion bide horretan beste bat izango da, hobeto esan, beste bost pauso izango dira.

Orain dela urtebete emandako hitza betetzera gatoz gaur hemen gauden bost herriak; Villabona, Zizurkil, Anoeta, Irura eta Alegik atez-ateko bilketa sistema jarriko dugu gure herrietan, ekonomia, iraunkortasun eta ongizate irizpideei jarraiki.

Izan ere, gaur egun ezagutzen diren bilketa sistemen artetik eraginkorrena eta emaitzarik onenak ematen dituena da. Herri hauetan, gaur egun, %34aren azpitik birziklatzen da eta 5. edukiontziarekin ikusirik dago zenbatekoa ez dela %45etik gora igotzen. Aldiz, atez atekoarekin %80tik gora birziklatzen da; alde ederra! Hori guztia lortzeko aukera badugu, zergatik ez diogu ekin behar atez atekoari? Pertsonen osasuna kaltetu gabe, ingurumena zaindu eta ekonomikoki merkeago izango den eredua behar dugu gure herrietan.

Denok sortzen ditugunez hondakinak, konponbidea ere guztion ardura da. Sistema honek herritarron konpromisoa eta partehartzea eskatzen ditu. Martxoan zehar herri hauetan bilketa sistema berria azaldu eta ekarpenak egiteko aukera izango dugu bilera ezberdinetan. Eta hemendik dei egin nahi diegu herritarrei aktiboki parte har dezaten antolaturiko bileretan sistema denon artean egokitzeko.

Denon artean eginda, alde ederra delako. Alegia, Irura, Anoeta, Villabona eta Zizurkilen, uda aurretik hasiko gara atez-ate hondakinak biltzen. Ordurarte badugu denbora, beraz, denon artean ekarpenak egin eta ahal den sistema eraginkorrena lortzeko aprobetxatu nahi dugu. Erronka polita dugu aurretik eta eskualde honetan zero zabor bidean, pausoek jarraipena dutela erakutsi dugu. Denon artean lortuko dugu.

Denon artean, alde ederra egingo dugu.

Se ha abierto el servicio de Reutilización de Tolosa en el Garbigune

Los residuos que se llevan a los garbigune, suelen ser de diferentes tipologias. Mayormente son los residuos que no se recogen con las recogidas selectivas o los que no metemos en las bolsas de basura. Allí, se clasifican los residuos y se reciclan según el tipo de residuo.

Mediante esta iniciativa, queremos dar una segunda oportunidad a los objetos que recibimos allí, para que sean reutilizados. Esto es, queremos impulsar la prevención de residuos urbanos. Para ello, hemos puesto en el garbigune de San Blas dos cabinas como escaparates para poder elegir los artículos reutilizables.