EKIN hondakinen kanpaina martxan jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak.

  • Urt
    28

    700 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte kanpaina honetan.

     

    Gure gizartean ingurumen kontzientzia geroz eta beharrezkoagoa da eta Tolosaldeko Mankomunitateak urteak daramatza herritarrak gaiarekiko sentsibilizatzen. Etxeko gazteenak oraina eta etorkizuna direla kontutan hartuz, Urtarrilaren 15ean, Tolosaldeko  Mankomunitateak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduriko hondakinei buruzko kanpainari hasiera eman dio.

     

    Aurreko ikasturtean Tolosaldeko Mankomunitateak heldutako lanari jarraipena emanez, ikasturte honetarako ere hondakinen gaia helburu duen kanpaina eskaini die Bigarren Hezkuntzako  ikastetxeei.  Kasu honetan ikastetxe guztiek parte hartuko dutelarik, guztira, 700 ikasle baino gehiago.

     

    Ikastetxeek 2. zikloko maila bat aukeratu behar izan dute kanpaina burutzeko, 3. edo 4. maila, eta aukeratutako maila bakoitzeko gela guztiekin ordu eta erdi irauten duen  saio bat burutuko da. Saioak, gelan bertan gauzatuko dira gaur egungo neurri guztiak kontutan hartuz eta edukia honakoa izango da: gaur egungo gizarte kontsumista, publizitatea, youtuber eta influenzerrak, salmenta teknikak, black friday, Amazon, gure erosketa ohiturak eta hondakinen arazoari aurre egiteko  hiru gako nagusiak, MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU.

     

    Kanpaina urtarrilak 15ean hasi da eta otsailaren 10 arte iraungo du. Hondakinak guk sortzen ditugu, gure ardura dira!

     

     

    EKIN DOKUMENTUAK

Albiste guztiak ikusi »