EKIN hondakinen kanpaina martxan jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak.

  • Aza
    10

     BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO KANPAINA (2021-2022 IKASTURTEA)

     

    Gure gizartean ingurumen kontzientzia geroz eta gehiago zabaltzeko asmotan Tolosaldeko  Mankomunitateak gaikako bilketa eta birziklatzea bultzatu izan du hasieratik, baina gauzak asko aldatu dira garai bateko edukiontzietatik gaur egungo bilketa bereiztuetara iritsi arte. Baita sortzen dugun zabor kantitatea ere! Ustez denok gutxi edo gehiago birziklatzen dugu, baina ondo egiten al dugu? Zabor asko sortzen al dugu?

     

    Zalantza batzuk baditugu oraindik eta hauei erantzuna emateko kanpaina ugari antolatu eta burutu dira Mankomunitatean, herritarrei orokorrean zuzenduak, ostalariei, dendariei, ikasleei… beti ere hondakinak gutxitzeko edo sortutako hondakinak egoki sailkatzeko asmotan. Guztion parte hartzea ezinbestekoa da eta horretarako gizarte osoaren hezkuntza beharrezkoa da.

     

    Kontuan hartuz ingurumen-hezkuntza prozesu jarraia dela eta ikasleria gaur egungo eta etorkizuneko etxeetako hondakinen kudeatzailea dela, modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko eta eskola komunitateak dituen zalantzak argitzeko Tolosaldeko Mankomunitateak  berriro kanpaina bat gauzatuko du Ecoembes eta Ecovidrioren laguntzarekin. Asmo horrekin, ikastetxeetan, bereziki prebentzioa, birziklapena eta gaikako bilketako lerro horia landu nahi dira.

     

    Ikasleen arreta pizteko helburuarekin, jarduerak ikasleentzat interesgarriak izango diren ikuspuntuetatik abiatuko dira.

     

    IZENA EMATEKO LINK-A:

    https://forms.gle/8tKcjkn8uUmaKSY89

    DOKUMENTUAK:

    KANPAINAREN AURKEZPENA

    KANPAINAREN TXOSTENA

     

Albiste guztiak ikusi »